Hipotiposi hitza grezieratik dator (úποτúπωσις), "eredua" euskaraz. Figura erretorika hau estiloko figura bat da. Honen oinarria gertaera baten, pertsona baten edo gauza baten deskribapena da baina oso modu biziaz azalduta, zehastasun askorekin. Irudiak oso plastikoak izaten dira, oso itxura errealekoak baina, aldiz, izaera abstraktoko kontzeptuak adierazteko; modu horretan, irakurleak, entzuleak hobeto uler dezake zentzumenetik kanpo dauden gauzak. Batzutan elemento aluzinatoriak ere ager daitezke. [1]

Fernando Katolikoa Gernikan Foruak zin egiten Francisco Vázquez de Mendieta margolariaren arabera.

Hipotiposia sarritan, esaldi baten gainetik, enumerazio luze baten itxura har daiteke, orrialde askotan azalduta. Kintiliano hizlariaren arabera, hainbeste zehaztasun aurrean entzuleak ulertu baino gehiago adierazitakoa ikusten du. Hona hemen "Arbola bat" poematik hartutako Nikolas Ormaetxea Orixeren adibide bat:[2]

Arbola bat zan Paradisuan
Jaunak apropos jarria;
mundu guziak artu egion
lotsa ta itzal andia.
Bere azpian bizitea zan
Aita Adan'en gloria:
andik kanpora zer topau eban
ezpada negargarria?

Hemen Orixek Paradisuko zuhaitz baten deskribapen "errealista" egiten du, benetan ezagutuko balu bezala. Ondoren, zuhaitz hori Gernikako arbolarekin parekatuko zuen.

Margolanetan askotan hipotiposia erabili izan da, batez ere gertaera epiko, esaterako batailak edo jende askok parte hartutako gertaeren deskribapenetan, edota erlijioko irudi sinbolikoak erakusteko. Dena dela, ez dugu ekfrasiarekin nahastu behar: ekfrasian koadro bat deskribatu egiten da, margolan bat, bere elementu guztiez.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Angelo Marchese eta Joaquín Forradellas: Diccionario de retórica, crítica y terminología literaria, 199.or.
  2. Euskaldunak poema eta olerki guziak. Donostia: Auñamendi, 1972. 197.or.

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu