Kohabitazioa Errepublikako Estatu burua, modu independentean aukeratua izan dena, alderdi politiko desberdin batekoa denean eta koalizio bat osatzen ez dutenean, Gobernu burua parlamentuak onartu beharra duenean ematen den egoera da[1].

Egoera hau errepublika semipresidentzialistetan, Frantzia eta Portugal, adibidez, gertatu ohi da, ezen Errepublikako presidentea parlamentuko kideen gehiengoen alderdi politiko berdinekoa ez baita. Sistema politiko honek presidenteak parlamentuko kide gehienek onartuko duten lehen ministro bat izendatzea eskatzen du.

Bi kontrako alderdik unitate nazional baten gobernuan batera gobernatu behar dutenean, edo presidente nazional baten eta estatuko kapitaleko alkate edo gobernadore baten artean, bere garrantzia politiko edo demografikoagatik. Honen adibide bat Mexikon daukagu, non Distrito Federaleko Gobernu burua (herrialdeko biztanleriaren % 0 baino gehiagorekin) 1997 eta 2018 bitartean Errepublikako presidentearen alderdi politikoko desberdinekoa izan zen. Bestalde, Argentinan ere, Buenos Aireseko gobernadorea (herrialdeko demografiaren herena) askotan izan da Gobernu zentralaren alderdi desberdinekoa. Terminoa frantsesetik modu bortxatuan itzuli da, gaztelaniaz "concubinato" zentzua duelako[2].

Erreferentziak aldatu

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «cohabitar | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).

Kanpo estekak aldatu