Pleonasmo hitza[1] grezieratik dator eta "erredundantzia" esan nahi du; eta horretan datza hain zuzen: perpaus berean ideia bera bi aldietan adieraztean. Horren arabera, zentzuaren edo morfosintaxiaren aldetik, horietako bat soberan dago, erredundantea da. Hala ere, funtzio estilistikoa du, espresioari indarra emateko modu bat bezala. Baliabide literarioa izanik, eguneroko hizkuntzan ere oso erabilia da. Esaterako: "Sukaldea nik neuk jaso nuen". Hitzen figuren artean kokatzen da.[2]

Hemen Lazkao Txikiren adibide bat:[3]

"Egun batean, Lazkaomendin biok ginan alkarrekin, eta eguraldi txarra egiten zuan.
Lanbroa edo horrela zan. Bat urbildu eta onela esan zigun:
-Au dek eguraldia, au! Au dek eguraldi kabroia! Bein bear eta gaur egin bear lanbroa ta
zikiña! Or gora abiatu nauk, ez guardasol eta ez ezer, eta buru guztia busti zaidak!
Eta Joxe Migelek:
-Puska bateko lanak badituk orduan ori dena sekatzen!"

Gramatika aldatu

Pleonasmo hitza erabiltzen da, gramatikan, esate baterako adizki batzuetan morfema batzuek informazioa errepikatzen dutenean. Adibide argiak daude ez gramatikaltzat jotzen diren zenbait aldaera dialektaletan, esate baterako *geneukagun aditz laguntzailean, non lehen pertsona-plurala, subjektu ergatiboarekin komunztadura egiteko bi morfema ematen diren. Beste adibide bat: dirade adizkia, non aparteko morfema pluralgile bat agertzen den, berez pluralezkoa den adizkian.

Ohiko adibideak aldatu

Gora igo; Nik neuk nire ahotsez esan dizut; bere iritzi propioa; egia berdaderoa, elur zuria, bele beltza...

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. datismo edo batologia bezala ezagututa baita ere
  2. Xabier Altzibar, 647.or.
  3. Gertaerak eta txisteak. Donostia: Auspoa, 1994, 27.or.

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskaltzaindiaren Literatura Hiztegia.]