Metonimia hitza grezierazko μετ-ονομαζειν-etik dator ("izen aldaketa"). Erretorikan tropo bat da, hau da, objektu baten izena beste batenarekin aldatu egiten da. Metonimiaren kasuan bi hitzen artean badago harreman edo lotura bat. Adibidez, Errioxako ardoa erosi dut esan beharrean, Errioxa bat erosi dut esatea: kasu horretan, ekoizte tokia ekoizpenaren ordez erabili da. Bi kontzeptuen arteko erlazioa mota askotarikoa izan daiteke: kausa-ondorioa, elkarrekiko mendetasuna, aldiberekotasuna, nolabaiteko antza… Tropo hori literaturan usu erabiltzen da. Hona hemen pare bat adibide:

« Eguna iritsi zenean oso urduri nengoen, guztiz sinetsita bainengoen Floraren ama azkenean konturatuko zela zinegotziaren hezurrak -zehatz esateko, zinegotziak emandakoak- ez zirela Benitorenak. »

Ramon Saizarbitoriaren Bi bihotz, hilobi bat.[1]

Hor, egileak metonimia erabili du, "zinegotziaren hezurrak" adierazpena erabili du, "zinegotziak emandako hezurrak" adierazteko.

Hona beste adibide bat:

Metonimiaren adibidea: "La Vache qui Rit bere bi ikatz haiekin begira gelditu zitzaidan..." Bernardo Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak.
« La Vache qui Rit bere bi ikatz haiekin begira gelditu zitzaidan... »

Bernardo Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak.



Metonimia motak

aldatu
  • Kausa eraginagatik: Ez dute ogirik (ez dute lanik). Arazoa ez da ogia, lana baizik; ogiarena ondorio bat da.
  • Eragina kausagatik: Haurrak etxeko poztasuna dira (berez poztasuna sortzen dute).
  • Ontzia, edukiaren ordez: Kopa bat hartuko dugu (koparen edukia hartuko dute).
  • Ekoitzitako produktuaren ordez, tokiaren izena: Champagne bat hartu dugu (Champagneko ardoa hartu dugu).
  • Egilea, lanaren ordez: Miró bat erosi dut (Joan Miróren artelan bat erosi dut).
  • Objektua, erabiltzailearen ordez: Trikornio bat errepidean zegoen.
  • Zatia, guztiaren ordez: Baloia sarean sartu da (Ateko sarean).
  • Guztiaren ordez, zatia: Automobila garbitu dut (Karrozeria bakarrik).
  • Lehengaia, objektuaren ordez: Esne bat erosi du (Botila bat esne).
  • Objektu bat ondoko kontzeptu batez esan: Berokiko lepoa.

Erreferentziak

aldatu
  1. In Gorde nazazu lurpean. Donostian: Erein, 2000.325.or.

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu