Geminazio (latinetik eratorri zen: gemino «bikoizten du») kontsonanten bikoizketa da fonetikan. Horregatik kontsonantea luzeago ahoskatzen da eta horrek hitzaren esanahia aldatu dezake hizkuntza batzuetan.

Munduko hizkuntzetan aldatu

Hizkuntza batzuetan geminazioa oso garrantzitsua da hitzen esanahiak aldatu ditzakelako, adibidez, finlandieran: tuli «su» — tulli «aduana». Hitzak aldatzen direnean geminazioa jaso edo galdu dezakete: antaa «eman» — annat «ematen duzu».

Estonieran hiru geminazio maila daude eta idazketan hizki ezberdinez adierazten dira: b, d, g kontsonante laburrak adierazteko erabiltzen dira, p, t, k — kontsonante luzeak adierazteko, eta pp, tt, kk — kontsonante luzeenak adierazteko.

Hebreerak eta arabierak ikur bereziak erabiltzen dituzte beren idazketetan (alfabeto arabiarra eta alfabeto hebrearra) geminazioa adierazteko.

Gaztelaniak geminazioa ditu batzuetan: pero «baina» — perro «txakur, or», baita beste erromantze hizkuntza batzuek ere.

Errusieran gutxitan agertzen da, baina garrantzitsua da ere: ввести vvesti «sartu (zerbait)» — вести vesti «bideratu». Geminazioarekin lotutako bitxikeriak aurki daitezke: жжёт zhzhot «(zerbait) erretzen du» forma zuzena da eta жгёт zhgjot, berriz, ez da zuzena (forma biak erabiltzen dira gaur egun), baina дожди dozhdi «euriak» forma zuzena da eta дожжи dozhzhi, berriz, ez da zuzena.

Alemanieran bi morfema edo hitzen artean agertzen da –am Mittag [ˈam‿mɪtɑːk] «eguerdian»–, baina ez da garrantzitsua.

Krutxieranhizkuntza eraikian– geminazioak ukapena adierazten du batzuetan: taizeda «debekatu» — taizedda «ez debekatu».

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu