Zehar-aipamena Erretorika klasikoan pentsamendu figuren artean sailkatzen zen figura literarioa da, baita allusio bezala ezagututa ere, kasu horretan “joko” edo “josteta” esanahiaz. Baliabide hau tropoekin badu loturaren baten bat ere bai. Baliabide honen bidez gauza edo errealitate bati erreferentzia egiten zaio hari erreferentzia egiten dion beste baten bidez. Zerbait zeharka aditzera ematean datza. Horren arabera, ez da argi edo espresuki azaltzen, hartaz pentsarazten duen zerbaiten bidez baizik.[1]

Adibide batzuk

aldatu

Esaterako, esaten badugu gizon bat “Kixotea” dela zera adierazi nahi dugu: gizon hori idealista eta errealitatetik kanpo dagoen pertsona dela. Hori guztia ez dugu zuzenean esaten eta, gainera, ahal da interpretazio desberdinak egin, esaterako, zoratuta dagoela.

Beste adibide batzuk:

  • "Fitipaldi" : oso azkar dabilela (edo kontrakoa, alegia)
  • "Tarzan" : giharrak dituen pertsona, akrobaziak egiten dituena (edo kontrakoa)
  • "Haurrak aingeru moduan begiratzen ninduen": horren arabera pentsa dezakegu ume zintzoa zela, inozentea.

Zehar-aipamen motak

aldatu
  • Edukieraren arabera:
    • Historikoak
    • Mitologikoak
    • Literarioak

Zehar-aipamena Artean

aldatu

Pintura eta arte grafikoetan sarritan eman da errekurtso hau. Esaterako Asterixen komikietan zehar-aipamenak zamatzen dira uneoro. Zineman ere ohikoa da errekurtsoa bai ikusleari egiten zaion keinu bezala baita ere omenaldi moduan. Adibidez, Alfred Hitchcocken Psycho filmearen dutxako eszena ospetsua askotan agertu da beste filme desberdinetan. Pinturan ere ez da baliabide arraroa. Ondoren adibide bat ikus daiteke: Édouard Manetek Le Déjeuner sur l'herbe margotu zuen eta, ondoren, omenaldi gisa, Paul Cézannek Le déjeuner sur l'herbe d'après Manet egin zuen; bien artean lotura, zehar-aipamena, oso garbi ikusten da.

Erreferentziak

aldatu
  1. Xabier Altzibar, 743.or.

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu