Annonimatio jatorri gramatikaleko eta semantikoko figura erretoriko bat da. Funtsean lexema baten errepikapenean datza, horrela bere forma aldatuz.[1] Hona hemen Joan Mari Irigoienen adibide bat:[2]

Gizoaren muturrekoek
egin zuten emaztea
muturreko,
muturreko feminista, noski.[3]

“Muturreko” hitza hiru aldiz errepikatu da baina kasu desberdinetan: lehendabizikoan subjektu transitiboa bezala, Nork kasua, bigarrena ez ergatibo bezala, Nor, eta hirugarrena modifikatzaile bezala, Zer.

Egile beraren beste adibide bat:

Umetan de oca a oca ibiltzen ginen,
eta hala gabiltza egun ere
okatik okara… [4]

Annonimatio paranomasiatik, poliptotoitik eta figura etimologikotik oso gertu dago bereizketa zaila egiten.[1]


Erreferentziak aldatu

  1. a b Angelo Marchese eta Joaquín Forradellas, 27. or.
  2. Letra txikiaz bada ere. Donostia: Elkar, 2002. 210 or.
  3. 210.or.
  4. 277.or.

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu