Ireki menu nagusia
Tristram Shandy liburuaren une digresibo baten George Cruikshankeren ilustrazioa (1906).

Digresioa narrazio edo hitzaldi batean egiten den gai-aldaketa da, behin behinekoa, gai nagusia indartu eta bigarren mailako gai bat lantzeagatik, besterik gabe. Antzinako erretorikan balore gabeko errekurtsoa bezala ikusita zegoen. Gaur egun, aldiz, teknika narratibo baliotsua bezala dago onartuta; haren bitartez narrazioa luzatu daiteke, ironia sartu edo, besterik gabe, egilearen iritzia tartekatu.

Digresioa XVIII. mendeko literatura satirikoan hasi zen baloratua izaten. Jonathan Swiften “A Tale of a Tub” ipuinan edo Laurence Sterneren The Life and Opinions of Tristram Shandy, Gentleman liburuan digresioak bere garrantzia lortu zuen. XIX. mendean Benito Pérez Galdós espainiarrak erabili zuen. XX. mendean eleberri berritzaileetan ohikoa izan da errekurtsoa, batez ere fikzioa eta irakurlea urruntzeko eta, halaber, jokoaren sentzazioa indartzeko.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.