Traductio
Traductio erretorikako figuren artean errepikapen figura bat da. Traductio hitz bat modu nabarmenaz errepikatzea da; errepikapen hori literala izan daiteke edo gramatikako aldaketa batekin. Azken kasu horri annominatio deitzen zaio. Gerta daiteke baita hitz bera haren esanahi desberdinekin agertzea; horri antanaklasi esaten zaio.
Joan Mari Irigoien idazlearen ondoko adibide honetan “demokrazia” hitzaren bidez traductio figura garbi ikusten da:[1]
- Ongi bai ongi
- doakigu demokrazia santua,
- demokrazia indartsua,
- demokrazia hilezkorra!
ErreferentziakAldatu
- ↑ Letra txikiaz bada ere. Donostia: Elkar, 2002. 223.or.