Anakoluto
Anakoluto hitza latinetik dator, anacoluthon, eta hau grezieratik, ανακόλουθον, euskaraz “jarraipenik eza” esan nahi du. Hitzezko figura erretorikoa da eta elipsian oinarritzen da. Praktikan esaldiaren koherentzia sintaktikoan galtzean datza. Hizlariak edo idazleak bere pentsamendua jarraitzen du eta, ondorioz, diskurtsoa aldatu egiten du.[1] Ahozko hizkuntzan oso ohikoa da, adibidez “hotza egiten du, arraioa, irekiko dut atea”, baina baita literaturan ere.
Bertsolaritzan ohikoa da baita ere. Ikus dezagun Xenpelarren bertso hauetan, esaterako:
- Iya guriak egin du,
- badegu zeñek agindu,
- ez oraindik umildu:
- alkarrengana bildu,
- gerra nai duben guziya,
- berari kendu biziya!
Itxuraz, azkeneko bi lerro besteekin ez dute ezer ikusirik baina, oinarrian, pentsamendu beraren jarraipena da. Batzuetan anakolutoa osatu gabeko esaldi bezala ager daiteke: “Zu ez zara izango…?”. Horretan, nahiz eta esaldia ez osatu, modu batez erantzuna lerro antean gelditzen da. Prosan batez ere erabiltzen da eguneroko hizkuntza erreproduzitu nahi denean, barruko pentsamenduen imitazioaz.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Xabier Altzibar, 43. or.
Bibliografia
aldatu- Euskaltzaindia: Literatura Terminoen Hiztegia. Bilbo: 2008. Xabier Altzibarren artikulua, 43-44 or.
- Angelo Marchese eta Joaquín Forradellas: Diccionario de retórica, crítica y terminología literaria. Bartzelona: Ariel, 1982. 24-25 or.