Etopeia
Etopeia pertsona baten moraltasun eta nortasun-bereizgarriak deskribatzen dituen figura erretorikoa da.
Hainbat modu daude pertsona bat deskribatzeko, bere itxura fisikoari erreparatuz, prosopografia, edo bere nortasunari erreparatuz: etopeia.
Etopeia hitza “Ethos” hitzetik dator. Grezierazko hitz bat da eta ohitura esan nahi du. Etikaren eta porco hitzaren oinarria da. Porco hitz greziarrak zerbait deskribatzea esan nahi du; aitzinean jarduera etikoak deskribatzeko erabiltzen zen.
Adibidea:
- ("Joanes artzaia"; eleberriko protagonistaren deskripzioa)
- "Etzan Joanes jakituri andikoa, baña bai asko ikusia, ta asko ikusi duan gizonak beti daki zerbait, eta sarri jakintsu usteko askok baño geiago.
- Bazekian non ta noiz jaiotzen ziran gibelurdiñik gozoenak eta zeiñ tokitan zeuden kamamilla, belatšeta, karraskilla ta beste orrelako belar mota gizonarentzat osasungarriak.
- Bazekian non idoroko zituan artaldearentzat bear ziran janaririk on ta egokienak.
- Bazekian nola sendatu bear ziran beor, bei ta ardien zauri ta gaišotasun ezagutuenak.
- Bazekizkian baso guztietako laster bideak eta bost ordu bide inguruko arkaitz zulo ta aterpe denak.
- [...]
- Kristoren legea zan Joanesen argia ta argi orretan ikusten zituan kupidaz, gizonen argaltasun ta ibilbide okerrak".