Psikologian, sinestesia bi zentzumen edo gehiago loturik agertzen direneko fenomeno neurologikoa da. Adibidez, zifrak koloreekin; (1 zifra berdearekin, 2 zifra gorriarekin...) Bi zentzumen nahi gabe eta modu automatikoan lotzen dituen pertsona sinestesikoa dela esaten da.

Sinestesia biztanlerian aldatu

Estatistikoki, ehun pertsonatik bat sinestesikoa da eta fenomeno hau ohikoagoa da emakumeengan gizonengan baino. Sinestesiko batzuk sentsibilitate musikal ez-ohikoa dute eta batzuek bereizten eta identifikatzen dituzte soinuak inolako erreferentziarik gabe. Kreatibitatea sinestesiaren beste ezaugarri bat da, adibidez, Kandinsky margolariak koloreak entzuten omen zituen, horregatik, batzuetan, ikur musikalak marrazten zituen.

Historian zehar pertsonai ospetsu sinestesiko ugari egon dira. Historia dokumentuetatik ateratako informazioarekin uste da, sinestesikoak zirela: Francisco de Quevedo, Vincent van Gogh, Alexander Scriabin, edo Nikolai Rimsky-Korsakov.

 
Musika noten eta koloreen arteko harreman sinestesikoa.

Azalpen biologikoa aldatu

Izaera hau, X kromosomari lotuta dagoela uste da. Ikerketa ugarik 4 hilabeteko ume guztiek sinestesikoak direla frogatu dute, neuronen konexio sinaptikoak oraindik lotuta daudelako, espezializatu gabe. Umeak hazten direnean, kondizio hau desagertzen da, neuronen konexio sinaptiko bakoitza espezializatzen delako, konexio batzuk desagertzen. Pertsona sinestesikoetan konexio hauek ez dira guztiz desagertzen.

Sinestesia mota nagusiak aldatu

Sinestesia mota ugari daude. Hauek dira mota nagusiak:

  • Lexikotik dastamenera: Hitz baten ahoskera gustu-sentsazio bat eragiten du ahoan. Sinestesia-kasu ezohiko bat da.
  • Kolorezko grafemak: Aurkitu ahal den ohikoenetako bat da. Edozein letra, zeinu edo zenbaki kolore batekin zuzenki erlazionatzea da.
  • Kolorezko musika: Kolore desberdinak bistaratu, musikaren ezaugarri batzuen arabera, tinbrea, maiztasuna...

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu