Hitzezko figuren artean, errepikapenean oinarrituriko figura da eta esaldi berdinak errepikatzean datza, ritornello bat, hitz berak pieza baten barruan berresaten direla. Anadiplosi mota bat da erretorika klasikoan, eta bihurki deitura M. Lekuonak eman zion ahozko euskal literaturaren azterketa egitean (1955). Bihurkia nola egi ten den ikusteko, esan daiteke era askotara molda daitekeela errepika hori, dela estrofaren barruan, dela estrofa ez diren beste eraikuntza poetikoetan. Antzeko bihurkiak ager daitezke haur narratiban ere.[1]

Erabilerak aldatu

Bihurkia estrofaren osagarri denean, era askotara egin daiteke:

1.- Kopla baten azkeneko neurtitz edo bertso lerroa hurrengoaren hasieran errepikatuz:

“Orrako or goian izarra errekaldian lizarra etxe ontako nagusi jaunak urre gorriz du bizarra. “Urre gorriz du bizarra eta zilar zurizko espalda erreal bikoz egina dauka elizarako galtzada.”

Inoiz, X-XY formula esan zaio formula honi; eta oroitzapenari laguntzeko bide izan daiteke kantuz diharduenarentzat. Erretorika klasikoan gradatio 1 edo conca tenatio esaten zaio.


2.- Estrofaren barruan bigarren neurtitz edo bertso lerroa hirugarrengoan erre pikatzen da. Lokailua erantsiz:

“Hamazazpi urtetan moja sartu ziñan moja sartuta bere Klara izan ziñan.”


3. Lehenengo neurtitz edo bertso lerroa hirugarrenean errepikatzen da:

“Ogi bakar batekin zitun janaritu ogi bakar batekin erdia gelditu.”

“Ogi bakar” horri enfasi berezia ematen zaio, mirariaren bi prismadura aipatzen direla: “zitun janaritu” eta halere “erdia gelditu”.


4. Puntuaren ordez deiki berberak errepikatzen dira estrofa guztietan:

“Leixibatxua zuria dezu andratxu gaztia . Ondo gobernatuta bai aita frailia.

Eskutxu zuriak dozuz andratxu gaztia . Guantepian ibilite bai aita frailia.”

Puntu guztiak horrela dira, bertsogintza erraztuz, eta narratibarako erraztasun handia emanez. Halako naïf kutsua hartzen zaio baladari.


5. Estrofaren azkena errepikatzea, batez ere koralerako kantuetan:

“Harmen hartzera deitu ninduen gazterik zorte etsaiak ; urrundu nintzen, herri aldera t itzuliz usu begiak , itzuliz usu begiak.”

Bibliografia aldatu

  1. «bihurki - Literatura Terminoen Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-20).

Kanpo estekak aldatu