Ferdinand Corrèges

margolari frantziarra

Ferdinand Corrègesokzitaniera arautuan Corrèjas[1]— (Baiona, Lapurdi, 18441904) margolaria eta marrazkilaria izan zen. Haren aita François Corrègesek ere margotzea zuen zaletasun.

Ferdinand Corrèges
Bizitza
JaiotzaBaiona, 1844
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaBaiona1904ko apirilaren 15a (59/60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Biografia aldatu

Ikasketak aldatu

1865etik aurrera Pariseko Arte Ederretako Eskolako arkitekturako sekzioan ikasi zuen baina hiri honetan ez zuen denbora luzea eman eta Baionara itzuli zen.

Bizilekua, bidaiak aldatu

Santizpirituko itsasontzigile baten semea eta Baiona Handiko rua Major (rue Mayou, egun rue d'Espagne) kalean jaioa, ia bizitza osoa Lapurdiko hiri nagusian eman zuen. Euskal Herriko eta Gaskoniako paisaietan topatu zuen bere inspirazio artistikoaren oinarria.

Hala ere bidaia bi burutu zituen 1895ean; lehenean Gaztelako Burgos, El Escorial, Toledo eta Madril bisitatu zituen, bigarrenean Italiako Milan, Florentzia, Venezia, Erroma eta Napoli. Zenbait artelan egin zuen bidaietan oinarrituta.

Artelanak aldatu

Bere burua margolari gisa aurkezten bazuen ere, arlo horretan ez zen gehiegi nabarmendu; batez ere bere ilustrazio figuratibo etnografiko edota historikoengatik da nabarmena.

Ferdinand Corrègesen obra nagusiak hauexek dira, dataren arabera sailkatuak:

  • Gòssa (Landak departamenduko eskualde bat, Baionatik oso hurbil) aldeko akuaforteak: La Croix de Bégars à Ste-Marie de Gosse, Le Moulin de Gayrosse, La Forge de Loustalot, Le Moulin de Maricot, Le Tuc de Bonnehont, La Maison de Chin, Maysoun Blanque[2] (1885). Azkena izan ezik Pauen erakusketa batean aurkeztuak.
  • Henri O'Shearen La maison basque arkitektura-lana ilustratzen duten 27 marrazki (1886).
  • Le moulin de Hayet, L'Adour à Blanc-Pignon, Le carrefour de la Boucherie, akuaforteak (1887).
  • Recherches historiques sur les fortifications du Vieux Bayonne, 12 akuaforte (1887).
  • Le port de Bayonne, Château Vieux, Vue sur les remparts eta Cathédrale de Bayonne, akuaforteak (1890).
  • Bayonne à l'eau-forte lana, akuaforteak (1891).
  • Plan cavalier de la ville de Bayonne au XVe siècle Édouard Ducéré historialariaren kolaborazioarekin egindako marrazkia (1885).
  • Une rue à Garris, Bastion de Mousserolles, akuaforteak; Le portail nord de la Cathédrale, marrazkia (1892).
  • Édouard Ducéréren Bayonne historique et pittoresque liburua ilustratzen duten 40 akuaforte (1893).
  • Église de Saint-Jean-de-Luz eta Vue de Ciboure, akuaforteak (1893).
  • Les environs de Bayonne, akuaforteak (1895).
  • Vue de Socoa, Une rue à Ciboure, Le pont suspendu à Cambo eta Une rue à Cambo, akuaforteak (1903).
  • Datarik gabeak: Environs de Ciboure, Sainte Engrâce, caserne des douaniers et hôtel des voyageurs, Moulin de Kakouetta, Le casino de Biarritz après l'incendie du 16.10.1886, Intérieur de maison basque, Type de porte à Espelette en Labourd, Maison du Bas-Cambo, Cimetière des Anglais, Fontarabie, Pont de Bidarray, L'artillerie et les Arsenaux de Bayonne, akuaforteak; Ruines du château de Bidache, zuri-beltzezko marrazkia; Euskal Herriko hilobi-monumentu batzuen marrazkiak.

Tokiko engaiamendua aldatu

Ikusten denez bere ekoizpen artistikoa batez ere bere ingurumarian fokalizatu zen: Baiona jaioterria (uzta bereziki oparoa), Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeetako hainbeste txoko, Hondarribia eta Okzitaniako bazterrik hurbilenak. Berarekin kolaboratu zutenak (O'Shea biarriztarra, Ducéré baionesa) ere erreferentziak ziren Ipar Euskal Herriko arkitekturan eta Lapurdiko hiriburuaren historiagintzan hurrenez hurren. Ducérérekin egin zuen Bayonne historique et pittoresque 1962an Euskal Museoak eta Baionako Bibliotekak antolatu zuen erakusketa baten izena ere izan zen, biak gogoratzeko helburuaz egin zelako;[3] gainera, erakusketaren ondorioa Association des amis du Vieux Bayonne elkartearen sorrera ere izan zen.

1902tik aurrera Société des Amis des Arts de Bayonne-Biarritz elkartearen administrazio-kontseiluko kidea izan zen. Ekimen filantropikoetan gastatu zuen bere egoera ekonomiko onak permititu zion diru kopurua.[4]

Baionako Herriko Etxeak karrika bat dedikatu dio, Doneztebeko ordokiko Sainsontan auzoan.

Erreferentziak aldatu

  1. Miquèu Groscaudek Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons-en (Radio País, 1992, Paue) corrèja literalki "uhal, hede" dela dio; lur zerrenda luzatu bat izendatzen du.
  2. Beste izen guztiak frantsesez badaude ere, hau okzitaniera "frantsestuan" dago; arautuan Maison blanca da
  3. Biblioteketako buletinean erakusketaren berria.
  4. Jean-Marie eta Raymond Chabaud: Les rues de Bayonne, J&D Éditions, Biarritz, 1995, 57.or.

Kanpo loturak aldatu