Édouard Ducéré
Étienne-Édouard Ducéré (Baiona, 1849ko uztailaren 22a - ibidem., 1910eko abuztuaren 13a) euskal erlojugile, liburuzain eta artxibozaina izan zen[1].
Édouard Ducéré | |||||
---|---|---|---|---|---|
1908 -
1880 - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Baiona, 1849ko uztailaren 22a | ||||
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Baiona, 1910eko abuztuaren 13a (61 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | liburuzaina, erlojugilea eta artxibozaina |
Aita Pierre-Romain Ducéré erlojugilea eta ama Sophie Lecussan zituen. Aitaren profesioa ikasteaz gain, arabiera, hebreera eta euskara ere ikasi zituen. 1870ean, Le Havren armadarako lan egin zuen jaioterrira itzuli baino lehen.
1879an Société des Sciences et Arts de Bayonne elkartean sartu eta hurrengo urtean idazkari izendatu zuten, baita hiriko liburuzaina ere.
Baionako historiari buruzko hainbat lan idatzi zituen, tartean sei liburuki zituen Histoire toponymique et anecdotique des rues de Bayonne.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Jean Baptiste Daranatz, Édouard Ducéré
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |