Cardiff Rugby
Cardiff Rugby (galesez: Rygbi Caerdydd), lehenago Cardiff Blues (galesez: Gleision Caerdydd) deitua, Galesko lau errugbi talde profesionaletako bat da, Cardiff hiriburuan egoitza duena. Pro 14 Liga eta Heineken Cup txapelketetan lehiatu ohi du.
Hiria | Cardiff, Gales | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 2003 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zelaia | Cardiff Arms Park (Edukiera: 12.125) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Alun Jones | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Matt Sherratt | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | United Rugby Championship | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 12.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.ospreysrugby.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Historia
aldatu1996an lehenengo Heineken Kopan Cardiff RFC txapeldun ordea izan zen. Stade Toulousain talde frantziarrak 21-18 emaitzaz garaitu zuen. 2003an Cardiff Blues sortu zen Cardiff RFC taldea beste zortzi talderekin batu zenean Pro 12 Ligako talde indartsua osatzeko helburuaz. Horrela beraz Cardiff hiriburuaz gain Glamorgan konderriaren ekialdea eta Brecknockshire ere ordezkatzen ditu. Ligarik irabazi ez duen arren bi aldiz izan da bigarrena.
Birritan irabazi du European Challege Cup. 2018ko garaipena Bilbon jokaturiko finalean lortu zuen Gloucester Rugby 31-30 emaitzaz garaitu ondoren.
Palmaresa
aldatu- Europako Txapeldunen Kopa (Heineken Kopa):
- Finalista (1): 1996 (Cardiff RFC).
- Finalerdiak 2009an.
- Final laurdenak 2008 eta 2012an.
- European Challenge Cup:
- Txapelduna (2): 2010, 2018.
- Pro 14 Liga:
- Bigarrena (2): 2007, 2008.
- Anglo-Galestar Kopa:
- Txapelduna (1): 2009.
- Finalerdiak 2007 eta 2010ean.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Webgune ofiziala