London Irish
London Irish (izen ofiziala, London Irish Rugby Football Club) Ingalaterrako Reading hirian sorturiko errugbi talde bat da. Ingalaterrako errugbi txapelketan jokatu ohi du.
Izen osoa | London Irish Rugby Football Club | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ezizena(k) | The Exiles ("exiliatuak") | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Hiria | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Sorrera | 1898 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zelaia | Twickenham Stoop (Edukiera: 14.816) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Michael Crossan | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Ingalaterrako Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 5.a (uko) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.london-irish.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|

Historia
aldatuExiliatuek sorturiko azken kirol taldea izan zen London Irish (1898), aurrez London Scottish (1878) eta London Welsh (1895) sortuak baziren. 1980an Ingalaterrako Kopamko finala jokatu zuen.
1996an Heineken Kopa abiatzearekin batera Europako taldeak profesionalizatu egin ziren. 2002an Ingalaterrako Kopa irabazi zuen. 2006an Europako bigarren txapelketa kontsideratzen den Challenge Cupeko finala jokatu zuen eta 2009an Ingalaterrako ligan bigarren postuan gelditu zen. Azken urteetan lehen mailatik igo eta jeitsi aritu da.
2022-23 denboraldian bosgarren egin bazuen ere diru arazo larriak ditu eta hurrengo denboraldia aurrera eramateko gai ez dela iritzita uko egin dio parte hartzeari.
Lorpenak
aldatu- European Challenge Cup
- Finalista (1): 2006.
- Ingalaterrako errugbi txapelketa:
- Bigarrena (1): 2009.
- Anglo-Galestar Kopa:
- Txapelduna (1): 2002.
- Finalista (1): 1980.
- Premiership Rugby Cup
- Finalista (2): 2022, 2023.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) London Irish taldearen webgunea