Wasps RFC

errugbi taldea
London Wasps» orritik birbideratua)

Wasps Rugby Football Club Ingalaterrako errugbi talde profesionala da, egoitza Coventryn duena. 2014 arte, London Wasps izena izan zuen, eta Londresen zeukan egoitza. 1867an sortua, herrialdeko talderik zaharrenetakoa da. Ingalaterrako errugbi txapelketan parte hartzen zuen, baina 2022ko urrian lehiatik kanpo utzi zuten, kaudimengabezia zela eta.[1]

Wasps RFC
Izen osoaWasps Rugby Football Club
HiriaIngalaterra Coventry, Ingalaterra
Sorrera1867
Kirol zelaiaCoventry Arena
(Edukiera: 32.753)
PresidenteaIngalaterra Mark Rigby
LigaIngalaterrako errugbi txapelketa
2021-229.a
Webguneawww.wasps.co.uk
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

HistoriaAldatu

 
Wasps RFC 2006an, USAPen kontrako partidan

1866an, Hampstead Football Club sortu zuten Londres iparraldeko Eton and Middlesex Tavern pubean. Hurrengo urtean, zuzendaritza taldearen arteko desadostasunen ondorioz, taldea bitan banatu zen, Wasps FC alde batetik eta Harlequins FC bestetik.

1996an, Heineken Kopa abiatzearekin batera, Europako taldeak profesionalizatu ziren. Ordutik aurrera iritsi zen Wasps taldearen garai onena, Ingalaterrako sei txapelketa irabazteaz gain, bi aldiz izan baitzen Heineken Kopako txapelduna.

2014an, egoitza Londresetik Coventryra aldatu zuen eta, horren ondorioz, berriz ere Wasps RFC bihurtu zen.

PalmaresaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Wasps suspended from Premiership and set to enter administration 'within days'. BBC News, 2022ko urriak 12, bbc.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).

Kanpo estekakAldatu