Northampton Saints

errugbi taldea

Northampton Saints (izen ofiziala, Northampton Rugby Football Club) Ingalaterrako errugbi kluba da, egoitza Northampton hirian duena. Ingalaterrako errugbi txapelketan jokatu ohi du. 1865an sortu zen, eta gaur egungo talderik zaharrenetako bat da.

Northampton Saints
Izen osoaNorthampton Rugby Football Club
HiriaIngalaterra Northampton, Ingalaterra
Sorrera1880
Kirol zelaiaFranklin's Gardens
(Edukiera: 15.249)
PresidenteaJohn White
EntrenatzaileaPhil Dowson
LigaIngalaterrako Liga
2022-234.a
Webguneawww.northamptonsaints.co.uk
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Historia aldatu

 
Munster Rugbyren aurkako partida, Heineken Kopan.

Samuel Wathen Wigg apaizak 1880an sortu zuen taldea Northampton St. James izenarekin. Hortik etorri ziren bere ezizen biak "The Saints" eta "Jimmies". XX mende hasieran herrialdeko errugbi talde indartsuena bihurtu zen baina Lehen Mundu Gerra ondoren indarra galdu zuen. 1988an jokalari ohi batzuek egitasmoa abiatu zuten talde maila gorenera itzultzeko. Saints Revolution ezizena eman zitzaion eta bi urtetan lahan mailara itzuli zen.

1996an Heineken Kopa abiatzearekin batera Europako taldeak profesionalizatu egin ziren. 1999an ligan bigarren egin zuen eta 2000 urtean Heineken Kopa irabazi zuen, Europako titulu gorena. Ordutik hainbat txapelketa irabazi ditu eta 2011ean Heineken Kopako final berri bat jokatu du.

Palmaresa aldatu

Kanpo estekak aldatu