Castres Olympique Frantziako errugbi taldea da, egoitza Okzitaniako Castres hirian duena. Top 14 Ligan jokatzen du. Bost aldiz irabazi du Frantziako liga, 1949, 1950, 1993, 2013 eta 2018an.

Castres Olympique
HiriaCastres (Okzitania)
Sorrera1906
Kirol zelaiaStade Pierre-Fabre
(Edukiera: 12.500)
PresidenteaFrantzia Pierre-Yves Revol
Entrenatzailea Jeremy Davidson
LigaTop 14
2023-247.a
Webguneacastres-olympique.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Historia

aldatu

Errugbia 1898an iritsi zen Castresera, eta ikasteetxetan hedatuz joan zen. 1906an, Castresko kolegioko ikasle ohi batzuek Castres Olympique kluba sortu zuten. Eugène Agert, Aux Dames de Franceko zuzendaria, izan zen lehenbiziko presidentea.[1] Lehen Mundu Gerran, klubeko 41 jokalari eta zuzendaritza-kide hil ziren, Marcel Burgun eta Nicoleau anaiak barne.

1922an igo zen aurrenezko aldiz lehenbiziko mailara. Bigarren Mundu Gerraren ostean, oso garai oparoa bizi izan zuen taldeak. 1948an, Frantziako Errugbi Kopa irabazi zuen, eta jarraian bi liga, 1949an Stade Montois eta 1950ean Racing garaiturik. 1956an, Jean Pierre-Antoine hil zen US Montréjeauren kontra jokatutako partida baten ostean; haren omenez, Stade Pierre-Antoine izena jarri zitzaion Castresen zelaiari.[1]

1950eko hamarkadaren amaieratik aitzina, klubak titulu agorraldi luzea izan zuen, jokalari bikainak izan zituen arren, hala nola, Jacques Cimarosti erdikoa edota Gérard Cholley harroina.

 
Castres Olympiqueren eta Stade Toulousainen arteko partida, 2008ko abuztuaren 18a.

1988an, errugbiaren garai profesionalaren hasieran, Pierre Fabre enpresaburua bilakatu zen klubaren babesle. Harrezkero, taldea indartuz joan zen, maila handiko errugbilariak kontratatuz. 1993an, Frantziako liga irabaztea lortu zuen, eta mende amaieran, 1997an eta 2000n, European Challenge Cupeko bi final jokatu zituen. Azken ligak 2013an eta 2018an irabazi zituen.[1] 2022an, fase erregularrean lehenbizikoa izan zen, baina finala galdu zuen Montpellierren aurka.

Palmaresa

aldatu
 
2018ko Top 14ren finala: Castres Olympique Frantziako txapeldun.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Castres Olympique: Historique. castres-olympique.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-2).

Kanpo estekak

aldatu