ASM Clermont Auvergne
ASM Clermont Auvergne (izen osoa, Association Sportive Montferrandaise Clermont Auvergne) Frantziako errugbi taldea da, egoitza Auverniako Clermont-Ferrand hirian duena. Top 14 Ligan jokatzen du. Bi aldiz irabazi du Frantziako txapelketa, 2010ean eta 2017an
Hiria | Clermont-Ferrand (Auvernia) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1911 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zelaia | Parc des Sports Marcel Michelin (Edukiera: 19.372) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Jean-Claude Pats | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Christophe Urios | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Top 14 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 8.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | asm-rugby.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Historia
aldatuKluba 1911. urtean sortu zen Association sportive Michelin izenarekin, eta 1922an Association sportive Montferrandaise bihurtu zen. Hainbat aldiz egin du bigarren ligan, baina lehenbiziko titulua 2010ekoa du. 2016an, fase erregularra irabazi zuen, baina play-offetan finalerdietaraino baino ez zen iritsi. 2017an irabazi zuen bigarren aldiz Frantziako liga.
Europako txapelketetan emaitza bikainak atera ditu, Heineken Kopan hiru aldiz izan da finalista, eta hirutan irabazi du European Challenge Cupa.
Palmaresa
aldatu- Europako Errugbi Txapeldunen Kopa:
- Txapelduna (0)
- Finalista (3): 2013, 2015, 2017.
- European Challenge Cup
- Txapelduna (3): 1999, 2007, 2019
- Finalista (1): 2004.
- Top 14
- Txapelduna (2): 2010, 2017
- Bigarrena (11): 1936, 1937, 1970, 1978, 1994, 1999, 2001, 2007, 2008, 2009, 2015.
- Yves du Manoir Kopa/Frantziako Errugbi Kopa
- Txapelduna (4): 1938, 1976, 1986, 2001.
- Finalista (3): 1945, 1947, 2004.
Behobia-Donostia
aldatuBitxikeria bat aipatu behar da taldearen inguruan. 1951. urtean kirol taldeen artean jokatu zen Behobia-Donostia lasterketa eta AS Montferrandaise izan zen garailea.
Kanpo estekak
aldatu- AMS Clermont Auvergne taldearen webgunea (Frantsesez)