Sale Sharks
errugbi taldea
Sale Sharks (izen osoa, Sale Rugby Union Football Club) Ingalaterrako Manchester hiriko errugbi talde bat da. Ingalaterrako errugbi txapelketan jokatu ohi du.
Hiria | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1861 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zelaia | AJ Bell Stadium (Edukiera: 12.000) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Fran Cotton | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Ingalaterrako Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2021-22 | 6.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.salesharks.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
HistoriaAldatu
1861ean sortu zenez Ingalaterrako errugbi talde zaharrenetakoa da eta Ingalaterrako iparraldeko erreferentziazko taldea izan zen XX mendean. 1972 eta 1987 artean talde garaiezina izan zen beren konderrian.
1996an Heineken Kopa abiatzearekin batera Europako taldeak profesionalizatu egin ziren. 1997an Ingalaterrako Kopako finala jokatu zuen lehen aldiz. XXI. mendearen hasiera bikaina izan zen. Europako bigarren txapelketa kontsideratzen den Challenge Cup lehiaketa bi aldiz irabazi zuen eta 2006an Ingalaterrako Ligako txapelduna izan zen.
LorpenakAldatu
- European Challenge Cup
- Txapelduna (2): 2002, 2005.
- Ingalaterrako errugbi txapelketa:
- Txapelduna (1): 2006.
- Final erdiak (1): 2021.
- Anglo-Galestar Kopa:
- Finalista (3): 1997, 2004, 2013.
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) Sale Sharks taldearen webgunea