Estatubatuar literatura

Estatubatuar literatura ingelesez idatzitako edo ekoitzitako literatura da Amerikako Estatu Batuetan eta bere aurreko kolonietan. Estatu Batuak sortu baino lehen, gaur egungo Estatu Batuetako ekialdeko kostaldeko Hamahiru Koloniek Britainia Handiko literaturaren eragin handia izan zuten. Estatu Batuetako literatura tradizioa, beraz, ingelesezko literaturaren tradizio zabalagoaren parte da. Dena dela, literatura kopuru txiki bat badago etorkinen beste hizkuntza batzuetan, esaterako frantsesez eta gaztelaniaz. Gainera, ahozko ipuinen tradizio aberatsa dago amerikar tribuen artean.[1]

John Smith kapitainaren A True Relation of Such Occurrences and Accidents of Noate as Hath Happened in Virginia... (1608) Estatu Batuetako lehen literatura lantzat har daiteke.

Amerikako Iraultzaren garaia (1775–83) Benjamin Franklin, Alexander Hamilton, Thomas Paine eta Thomas Jeffersonen idatzi politikoengatik nabarmentzen da. Hasierako eleberri bat, William Hill Brownen The Power of Sympathy 1791n argitaratu zen.[2]

John Neal idazle eta kritikariak XIX. mendearen hasiera-erdialdean Amerikako literatura eta kultura berezi baten bidean aurrera egiten lagundu zuen, Washington Irving bezalako aurrekoei kritikatuz, britainiar parekideak imitatzeagatik; Edgar Allan Poe bezalako idazleengan eragin handia izan zuen. Ralph Waldo Emerson eragin handiko Transzendentalismo mugimenduaren aitzindaria izan zen; Henry David Thoreau, Waldenen egilea, mugimendu horren eragina ezagutu zuen. Abolizionismoaren inguruko gatazka politikoak, bestetik, Harriet Beecher Stowe bezalako idazleak inspiratu zituen; emakume idazle honek Uncle Tom's Cabin (euskaraz Osaba Tomen etxola) eleberri ospetsua idatzi zuen.[3] Ahalegin horiek esklabo kontakizunen jarraipena izan zuten.

Nathaniel Hawthorneren The Scarlet Letter (1850) Ameriketako hasierako eleberri klasiko bat da[4] eta Hawthornek Herman Melville idazlearen gainean eragina izan zuen; Melville Moby-Dicken egilea izan zen (1851). XIX. mende erdiko poeta nagusiak Walt Whitman eta Emily Dickinson izan ziren. Edgar Allan Poe izan zen egileengan eragin handia izan zuen beste idazle esanguratsu bat. Mark Twain, beste aldetik, Ekialdeko kostaldetik urrun jaio zen lehen idazle estatubatuar garrantzitsuena dugu. Henry Jamesek nazioarteko ospea lortu zuen The Portrait of a Lady (1881) bezalako eleberriekin.

Idazle estatubatuarrek Lehenengo Mundu Gerraren ostean desilusioa eta nostalgia adierazi zuten. F. Scott Fitzgeralden ipuin eta eleberriek 1920ko hamarkadako giroa jaso zuten, eta John Dos Passosek gerrari buruz idatzi zuen. Ernest Hemingway ospetsu egin zen The Sun Also Rises[5] eta A Farewell to Arms gisako eleberriekin; 1954an, Literaturako Nobel Saria irabazi zuen. William Faulkner beste eleberrigile garrantzitsu bat izan zen. Poeta amerikarren artean nazioarteko pertsonaiak ere egon ziren: Wallace Stevens, T. S. Eliot, Robert Frost, Ezra Pound eta E. E. Cummings. Eugene O'Neill antzerkigileak Nobel Saria irabazi zuen. XX. mendearen erdialdean antzerkigintzan Tennessee Williams eta Arthur Miller nagusitu ziren. Antzerki musikala ere garrantzi handia hartu zuen.[6]

Depresioaren garaiko idazleen artean John Steinbeck izan zen, The Grapes of Wrath (1939) eleberriaren egilea.[7] Ameriketako Bigarren Mundu Gerran izandako parte-hartzeak Norman Mailerren The Naked and the Dead (1948), Joseph Hellerren Catch-22 (1961)[8] eta Kurt Vonnegut Jr.ren Slaughterhouse-Five (1969) lanetan eragin zuen.

XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran estatubatuar literaturak izandako bilakaeretako bat idazle etnikoek, natibo amerikarrek[9] eta LGBT idazleek idatzitako literatura areagotzea izan da. Postmodernismoa ere garrantzitsua izan da garai berean.

Nobel saria jaso duten egile estatubatuarrakAldatu

Literatura sari nagusiakAldatu

Egile estatubatuar garrantzitsuakAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Template:Translated page» artikulutik itzulia izan da, 2022-01-30 data duen 1069165738 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.