Paul Auster
Paul Benjamin Auster (Newark, New Jersey, 1947ko otsailaren 3 – Brooklyn, New York, 2024ko apirilaren 30a) eleberrigile estatubatuar ezaguna izan zen, batez ere The New York Trilogy liburuengatik (City of Glass, Ghosts eta The Locked Room). Poesiak, itzulpenak, antzezlanak eta pelikulak ere egin izan zituen.
Jaiolekua bestelako izan arren, Auster New Yorkekotzat hartzen dute kritikari gehienek, Brooklynen hainbat urtez bizi izateagatik.
Euskaratuta sei liburu ditugu orain arte: "Brooklingo erokeriak", "Kristalezko hiria", "Bidaiak scriptoriumean zehar", "Gizona ilunpean", "Ikusezin" eta "Sunset Park".
Biografia
aldatuColumbiako Unibertsitatean ikasi zuen eta urtebetez petrolio-ontzi batean lan egin ondoren Frantzian eman zituen beste lau urte. 1974an New Yorkera itzuli zen.
New York Review of Books-en eta Harper´s Saturday Review-en poesia eta saiakera idatziz hasi zuen bere karrera literaturan.
1987an oso kritika onak izan zituen New Yorkeko trilogia ipuin liburuagatik.
Gero nobela idazten hasi zen: Azken gauzen herrialdea (1988), Ilargiko jauregia (1989) eta Halabeharraren musika (1991), esate baterako; azken hori Philip Haasek zinemara eraman zuen 1993an.
Berriagoak dira Leviatan (1992) eta Bertigo (1994).
1994an bere kontakizunetan oinarritutako Smoke eta horren jarraipena den Blue in the face filmen gidoiak idatzi zituen, eta aski arrakasta handia izan zuten zineman.
1998an bere bizikizunak jasotzen dituen oroitzapen liburu bat argitaratu zuen, Nola edo hala; urte berean bere lehen filma zuzendu zuen, Lulu on the bridge, Harvey Keitel eta Mira Sorvino protagonista zirena. Film horretan bere literaturaren betiko gaiak agertu zituen: halabeharra, maitasunaren botere salbatzailea, literaturaren mitoa eta egungo bizimoduaren bakardadea.
Bibliografia
aldatuEleberriak
aldatu- The New York Trilogy (1987)
- In the Country of Last Things (1987)
- Moon Palace (1989)
- The Music of Chance (1990)
- Leviathan (1992)
- Auggie Wren's Christmas Story (1992)
- Mr. Vertigo (1994)
- Timbuktu (1999)
- The Book of Illusions (2002)
- Oracle Night (2004)
- The Brooklyn Follies (2005), euskaraz Brookliyngo erokeriak (2006).
- Travels in the Scriptorium (2006)
- Man in the dark (2008)
- Invisible (2009) [1]
- Sunset Park (2010)
- Day/Night (2013)
- 4 3 2 1 (2017)
- Baumgartner (2023)
Poesiak
aldatu- Disappearances: Selected Poems (1988)
- Ground Work (1990)
- Selected Poems (1998)
- Collected Poems (2004)
Euskaraz
aldatu- "Brooklingo erokeriak" (Oskar Aranak itzulita, Alberdania, 2006).
- "Kristalezko hiria" (Harkaitz Canok itzulita, Txalaparta, 2006).
- "Bidaiak scriptoriumean zehar", (Oskar Aranak itzulita, Alberdania, 2007).
- "Gizona ilunpean", (Oskar Aranak itzulita, Alberdania, 2008).
- "Ikusezin", (Oskar Aranak itzulita, Alberdania, 2009).
- "Sunset Park", (Itzultzailea: Oskar Arana. Alberdania, 2010).
Filmografia
aldatuIkus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ www.guardian.co.uk: Idazleari eginiko elkarrizketa.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Auster |