Francis Scott Fitzgerald

F. Scott Fitzgerald» orritik birbideratua)

Francis Scott Key Fitzgerald (Saint Paul, Minnesota, AEB, 1896ko irailaren 24a - Hollywood, Kalifornia, AEB, 1940ko abenduaren 21a) eleberrigile estatubatuarra izan zen, irlandar jatorrizkoa.

Francis Scott Fitzgerald

Bizitza
JaiotzaSaint Paul1896ko irailaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSaint Paul
Buffalo
Princeton
Hollywood
Chesapeake badia
Paris
Antibes
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaHollywood1940ko abenduaren 21a (44 urte)
Hobiratze lekuaSt. Mary's Catholic Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaEdward Fitzgerald
AmaMary McQuillan
Ezkontidea(k)Zelda Fitzgerald  (1920ko apirilaren 3a -  1940ko abenduaren 21a)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaNardin Academy (en) Itzuli
(1905 - 1908)
St. Paul Academy and Summit School (en) Itzuli
(1908 - 1911)
Princetongo Unibertsitatea
(1913 - 1917)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, ipuingilea eta gidoilaria
Altuera67 hazbete
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm0280234 Allocine: 36449 Allmovie: p179250 TV.com: people/f-scott-fitzgerald IBDB: 5501
Musicbrainz: b84a8ed3-a662-438a-9da2-dc5b08c4be22 Discogs: 471376 Find a Grave: 344 Edit the value on Wikidata

XX. mendeko idazle estatubatuarrik garrantzitsuenetarikotzat jotzen da. «Belaunaldi Galduaren», XIX. mendearen azken aldera jaio ziren eta Lehen Mundu Gerran heltzea egokitu zitzaien estatubatuarren bozeramaile izan zen. Gazteria eta etsipena izan ziren gehien jorratu zituen gaiak.[1]

Lehen urteak aldatu

Fitzgeraldek The Saturday Evening Post aldizkarirako idatzi ohi zuen

Jatorriz irlandar familia batekoa zen, eta oso gazte zela zaletu zen literaturaz. Familiaren mikrokosmosaren barruan haren segurtasunik ezaren eta arrakasta nahi goiztiarraren aztarnak aurkitu daitezke; aita Hegoaldeko zalduna zuen, fortuna urrikoa, eta ama, berriz, irlandarra jatorriz, eta katolikoa, salerosle aberats baten alaba. Amaren aldeko aitonari esker, F. Scott Fitzgeraldek New Jerseyko Newman Schoolen ikasi zuen, eta Princetongo Unibertsitatean gero. Han, Edmund Wilson ezagutu zuen, eta urte askotako adiskidetasuna hasi zuen harekin. [2]

1918an, ikasketak amaitu gabe utzi ondoren Lehen Mundu Gerrara soldadu joateko, Zelda Sayre ezagutu zuen, haren eleberrietako neskatxa guztien eredu izango zena, eta harekin ezkondu zen bere lehen eleberri arrakastatsuekin ospea eta dirua lortu ondoren. Orduan hasi zen Zeldaren eta Fitzgeralden arteko ospe handiko bizitza, Europa eta Amerika artean, Hemingway, Gertrude Stein eta Dos Passos idazle erbesteratuak bizi ziren Paristik jazzaren aroko New Yorkera: ametsezko jai amaigabe bat izan zen, haien alaba Scottie jaio arte (1921) eta hondamendiaren lehenengo zantzuak sumatzen hasi ziren arte luzatu zena: Fitzgeralden zailtasun ekonomikoak eta emozionalak, eta Zeldaren buruko gaitzaren lehen sintomak. Zelda erietxe batean sartu zuten, eta 1948an hil zen, erietxeak su hartuta. Fitzgerald, zahartuta, alkoholak menderatuta, izandakoaren mamu bihurturik, azken urteetan bere gaztetako sormena berreskuratzen ahalegindu zen.[3]

Nobelagilea aldatu

Francis Scott Fitzgeraldek Lehen Mundu Gerraz geroko gizartea, eta gizonaren eta patuaren arteko gatazka islatu zuen batez ere bere obran. Haren literatura-karrera 1920an hasi zen, izugarrizko arrakasta izan zuen eleberri batekin: This Side of Paradise (1920, Paradisuaz honantz). Obra hura, erdi biografia, erdi dokumentua eta erdi alegia, «jainko guztiak hilda, gerrak borrokatuta, eta gizonarenganako fedea suntsituta» aurkitu zituen belaunaldi batek bere burua ezagutu zuen ispilua izan zen. Esan bezala, obra horrek izugarrizko arrakasta izan zuen, eta garai hartako aldizkari ospetsuenetan - Scribner's, The Saturday Evening- artikuluak idazteko aukera eman zion.

Bigarren eleberria, The Beautiful and Damned (Ederra eta madarikatua), bikote baten ametsei eta etsipenei buruzko azterketa, 1922an argitaratu zuen. Gero, Frantziara joan zen bizitzera Zeldarekin, eta handik gutxira bukatu zuen bere hirugarren eleberria, denetan ospetsuena eta arrakastatsuena: The Great Gatsby (1925, Gatsby handia, X. Olarrak euskaratua). Estatu Batuetako eleberrigintzaren maisulanetako bat da obra hori. Lan horretan, Fitzgeraldek aberatsen emozioak eta ahuleziak aztertu zituen. Eleberriaren indarra zeharbidezko kontakizun baten argitasun formalean datza: Fitzgeraldek, Henry Jamesen eta Joseph Conraden urratsei jarraituz, «lekuko» baten esku utzi zuen amerikar mitoaren ibilbide magikoa eta dramatikoa gogorarazteko zeregina.

1934an Tender is the night (Gaua samurra da) kaleratu zen, kontakizun hunkigarria eta zirraragarria, berak bere lan hoberentzat jo zuena, aurrekoak adina arrakasta izan ez bazuen ere. Eleberri horretan Fitzgeralden gai nagusiek -zoriontasuna eta dirua, lilurapena eta dirua parrastaka gastatzea- adierazpide berria aurkitu zuten hizkuntza-modu arranditsu eta espektral batean, egitura zabal eta oinazetu batean. Handik gutxira, alkoholaren kontsumoagatik osasuna hondatzeko bidean, Hollywoodera joan zen, eta filmetarako gidoiak idazten aritu zen.

Istorio laburren idazlea aldatu

Eleberriez gainera, baina, Fitzgeraldek zenbait kontakizun labur idatzi zituen -Tales of the jazz age (1922, Jazz aroko ipuinak), Taps at reveille (1935, Diana jotzea)-, eta izan zuen krisiaren berri ematen duen saiakera-bilduma bat -Crack up (1945)-.

1939an hasi zuen bere azken eleberria, The Last Tycoon (Azken magnatea), hil ondoren argitaratua. Obra hori, Gatsby handia bezala, film bat egiteko erabili zen; hondamenerantz doan gizon bikain baten azterketak testamentu-oihartzuna hartzen du. 1940ko abenduaren 21ean hil zen, Hollywooden.

Francis Scott Fitzgerald 1920 ondoko «urte zoriontsuekin» lotuta dago ezinbestean, eta sarritan ezagunagoa izan da garai hartako pertsonaia, idazlea bera baino. Egia esan, berak idatziak dira Estatu Batuetako eleberrigintzaren orrialde bizi eta perfektuenetako batzuk. Beste inork ez bezala lehenago, Estatu Batuetako esperientzia termino poetikoetan, xehetasunetan aberats, adierazteko gaitasuna izan zuen, haren dimentsio erromantikoa bete-betean harrapatuz.

Bibliografia aldatu

Eleberriak aldatu

Istorio laburrak aldatu

  • Winter Dreams
  • Babylon Revisited
  • Bernice Bobs Her Hair
  • The Bridal Party

Beste batzuk aldatu

  • The Princeton Tiger (1917)
  • The Vegetable (1923)
  • The Crack-Up (1945)

Euskaraz aldatu

Igela argitaletxeak kaleratutakoak:

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Press, Golgotha. (2012). The Life and Times of F. Scott Fitzgerald. BookCaps Study Guides ISBN 978-1-62107-125-9. (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  2. (Ingelesez) Bruccoli, Matthew Joseph; Baughman, Judith. (2009). F. Scott Fitzgerald in the Marketplace: The Auction and Dealer Catalogues, 1935-2006. Univ of South Carolina Press ISBN 978-1-57003-799-3. (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  3. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francis Scott Fitzgerald