Kate Chopin, jaiotzez Katherine O'Flaherty (Saint Louis, Missouri, 1850eko otsailaren 8aib., 1904ko abuztuaren 22a), Louisianan bizi izan zen idazle estatubatuarra izan zen.

Kate Chopin

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKatherine O'Flaherty
JaiotzaSaint Louis1850eko otsailaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSaint Louis1904ko abuztuaren 22a (54 urte)
Hobiratze lekuaCalvary Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea eta itzultzailea
Lan nabarmenak
InfluentziakGuy de Maupassant
Mugimenduaerrealismoa
Genero artistikoaromance novel (en) Itzuli

IMDB: nm0159136 Discogs: 2427466 IMSLP: Category:Chopin,_Kate Find a Grave: 4166 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Aita irlandarra zuen eta ama jatorri frantsesezkoa. Chopinek kultura frantses eta ingelesa jaso zituen heziketan txikitandik. Emakumez inguratua hazi zen, aita eta neba guztiak gazte galdu baitzituen. Emaukumezko horietako bat bere birramona izan zen, zeina Saint Louis-en legalki dibortziatu zen lehenbiziko emakumea izan zen, eta gerora aita ezezagun bateko haur baten ama izan zen, eta negozio bat hasirik, magnate bihurtu zen. 20 urterekin ezkondu zen New Orleans-eko (Louisiana) familia kriollo bateko Oscar Chopin batekin eta haren izena hartu zuen. 28 urte zituenerako, 6 seme-alaben ama zen, eta 32 egiterako, alargundua zegoen, eta zorpetua. Louisiana atzean utzita, Saint Louis-era itzuli zen haurrekin amarengana, baina ama gutxira hil zitzaion, eta depresioak jota zegoela, lagun baten aholkuz, idazten has zen[1].

Idazle jarduna aldatu

Batez ere ipuinak idatzi izan zituen, 200 inguru, zeinetan bi gutxienez euskaratuta dauden Désiréeren umetxoa[1], eta Ordubetean[2], biak Xerezaderen Artxiboa literatur podcastean. Bere garai eta herrialdeko aldizkari inportanteetan argitaratu izan ziren ipuin horietarik asko.

Louisianako kriolloen ohitura eta hizkerak adierazten zituenez bere lanetan, idazle kostunbristatzat hartu zuten askok; baina bazegoen beste alde bat bere kontakizunetan, emakumezkoen esperientzia angelu berrietatik agerraraztekoa, independentziarako grina eta desira sexuala duten emakumezkoak dira sarri . The Awakening eleberriarekin, hain zuzen, halako emakume ezkondu baten gogo independentea azalduz, eskandalua piztu zuen, eta kritika latzengatik idazleari ere utzi zion tarte batean Chopinek. 50 urtez ostrazismoan argitaratu gabe egon zen lan hori, baina 20. mendeko kritika feministak berreskuratu egin zuen gero Chopinen lana[1].

Eleberriak aldatu

  • "At Fault" (1890)
  • "The Awakening" (1899)

Ipuin ezagunak aldatu

  • "Bayou Folk"
  • "A Night in Acadie"
  • "At the Cadian Ball" (1892)
  • "Désirée’s Baby" (1895)
  • "The Story of an Hour" (1896)
  • "Emancipation: A Life Fable"
  • "The Storm" (1898)
  • "A Pair of Silk Stockings"
  • "The Locket"
  • "Athenaise"
  • "Lilacs"
  • "A Respectable Woman"
  • "The Unexpected"
  • "The Kiss"
  • "Beyond the Bayou"
  • "An No-Account Creole"
  • "Fedora"
  • "Regret"
  • "Madame Célestin's Divorce"

Euskaraz aldatu

  • Ordubeteko istorioa. itzul.: Maite Urzaa. berbaratza.wordpress.com, 2014
  • Ordubetean .itzul. Garazi Ugalde. Elearazi, 2014
  • Désiréeren umetxoa. itzul.: Ana I. Morales. armiarma.eus, 2013.
  • Ekaitza eta beste 34 ipuin. Txalaparta. Itzultzailea: Joxe Mari Berasategi Zurutuza. ISBN 978-84-91097-83-9.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Blogak.eus. DÉSIRÉEREN UMETXOA, Kate Chopin. (Noiz kontsultatua: 2017-12-06).
  2. Blogak.eus. ORDUBETEAN, Kate Chopin. (Noiz kontsultatua: 2017-12-06).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Missouriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.