Ireki menu nagusia

Howard Phillips Lovecraft (Providence, Estatu Batuak, 1890eko abuztuaren 20a – Providence, 1937ko martxoaren 15a) beldurrezko eta zientzia-fikziozko eleberri eta kontakizunen idazlea izan zen. Beldurrezko ipuinen berritzaile handitzat jo izan da, genero honi bere sorkuntzako mitologia gehitu ziolarik (Cthulhuren mitoak), beste egile batzuekin elkarlanean garatua eta oraindik indar betean dagoena. Bere lanak beldur kosmiko materialista generoko klasikoak dira, literatur korronte hau ohiko gaietatik urruntzen da (satanismoa, mamuak), zientzia-fikzioaren elementuak bereganatuz (extralurtar arrazak, denboran zehar burututako bidaiak, beste dimentsioen izatea). Olerkigintza, saiakera eta epistola literatura ere landu zituen.

Howard Phillips Lovecraft
H. P. Lovecraft, June 1934.jpg
Lovecraft 1934an.
Bizitza
Jaiotza Providence1890eko abuztuaren  20a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa estatubatuarra
Heriotza Providence1937ko martxoaren  15a (46 urte)
Hobiratze lekua Swan Point Cemetery Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: heste meharreko minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Sonia Greene Itzuli  (1924-03-03 -  1926-03-25)
Hezkuntza
Heziketa Hope High School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak eleberrigilea, poeta, kazetaria eta zientzia-fikzio idazlea
Lantokia(k) Providence
Lan nabarmenak The Call of Cthulhu Itzuli
The Shadow Out of Time Itzuli
Eromenaren mendietan
Charles Dexter Warden kasua
The Cats of Ulthar Itzuli
Beyond the Wall of Sleep Itzuli
The Dream-Quest of Unknown Kadath Itzuli
The Shadow Over Innsmouth Itzuli
Influentziak Robert W. Chambers Itzuli, Edgar Allan Poe, Arthur Machen eta Lord Dunsany
Genero artistikoa misterioa
fantasia
eleberri gotikoa
zientzia-fikzioa
cosmicisma Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
IMDb nm0522454
www.hplovecraft.com/
Lovecraft signature.svg

Bere idazlan guztietako esaldi ospetsu edota oroituena honakoa da:

« “That is not dead which can eternal lie
And with strange aeons even death may die.”


Behin betiko datzana ez dago hila
eta eoi arraroekin, heriotza bera ere hil daiteke.
»

Askok XX. mendeko beldurrezko eta zientzia-fikziozko literatura generoaren iraultzaile nagusitzat dute, ondorengo idazleetan sekulako eragina izan baitu. XIX. mendearen amaieran ordurarte modan zeuden beldurrezko eleberri gotikoen gainbeheran eman zen, jada irakurleek etxalde sorginduak, hilerriak eta mamuen inguruko kontakizun eta ipuin klasikoak oso irakurriak baizituzten. Lovecraften originaltasun eta berrikuntza nagusia, bere eleberrietan gizateria eta Lurretik haratago zeuden estralurtar eta antzinako jainkoak gehitzea izan zen, natura eta gizakien ezagutza eta mugetatik haratago zeuden behin betiko izaki ahalboteredunak. Bere idazlanek literaturaren alorra gainditu eta musika eta zineman ere eragina izan dute, horrela bada, abesti, film eta telesail ugari sortzeko oinarri ere izan dira.

Bestalde, ez zen jendartean egotearen batere zale, bere ezohiko izaerak eta bizialdian izan zuen bizitza xume eta isolatuak ere, urteen poderioz, harenganako literaturazaleen nahiz jarraitzaileen erakarpena oraindik eta gehiago areagotu dute.

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Haurtzaroa eta gaztaroaAldatu

 
Lovecraft haurra bederatzi urterekin.

1890eko abuztuaren 20ean, Rhode Island estatuko Providence hirian jaio zen, Winfield Scott Lovecraft (1853–1898) eta Sarah Susan (Susie) Phillips Lovecraft (1857–1921) senar-emazteen seme bakarra. Winfielden lanbidea zein zen zehaztea zaila den arren, Sonia Greene, Lovecraften emaztea izango zenaren arabera, Gorham Manufacturing konpainian saltzaile ibiltaria litzateke. Aldiz, Susieren familiak ezkontzaren unean funtsezko baliabide ekonomikoak lituzke, bere aita zena, Whipple Van Buren Phillips, hainbat negozio nabarmenetan buru-belarri sartua baitzen. 1893ko apirilean, Chicagoko hotel batean gertaera psikotiko bat jasan ostean, Winfield aita Providenceko Butler ospitalean barneratua izan zen. Aurreko Winfielden gertaera psikotikoaren berri Ospitalera nork eman zuen argi egon ez arren, medikuen txostenen arabera gertaera hori jazo eta hurrengo urte betean "zenbait alditan gauza bitxiak esaten eta egiten" omen zituen. Winfield bost urtez Butler ospitalean barneratua egon zen, 1898an hil zen arte. Bere heriotz ziurtagirian buruko nahasmen edo paralisi orokorraren ondorioz hil omen zen, alegia, sifiliaren azken fasea. Susiek ez zuen inoiz gaixotasun horren sintomarik izan, horrek gurasoen arteko harremanaren intimitateari buruzko galderak sorrarazi zituen. 1969an Sonia Greene, Susie "ez nazak ukitu" motako emaztea zela eta Winfield saltzaile ibiltaria izanik, "bere sexu gozamenak topatu ahal zitzazkeen lekuetan hartzen zituela" baieztatzera ausartu zen. Sonia iritzi hau izatera nola iritsi zen guztiz ezezaguna da, halere 1937an Lovecraft berak gutun batean bere ama "ez nazak ukitu" gisa deskribatu zuen, haurtzaroaz geroztik Lovecraftekin inongo kontaktu fisikorik izatea ekidin baitzuen. Hau Susiek aitak bere lehen eromen krisialdia jasan ondorengo Lovecraft gaztearekin izan zuen jokaeraren guztiz aurkakoa da, familiaren lagunen aipamenen arabera, Susiek Lovecrafti mainak egin eta inoiz bere begi bistatik ez galtzerako muturreko joera izan baitzuen. Bere bizitzan zehar, Lovecraftek bere aita paralisi egoera batean gailendu zela aipatu zuen, lo ezin egina eta gehiegizko lana zela eta, eta heriotzararte egoera horretan mantendu zela. Lovecraft bere aitaren gaixotasunari buruz ezjakin mantendu ote zen edota bere ondorengo gaiari buruzko aipamenak nahitan gezurrezkoak ote ziren ezezaguna da.

EzkontzaAldatu

Lovecraften izebak Soniarekin zuen harremanaren aurka agertu ziren. 1924ko martxoaren 3an Lovecraft eta Greene ezkondu eta Brooklyn auzoko Flatbush etorbideko 793. zenbakira lekualdatu ziren; Sarak Lovecrafti Providencetik ateratzen on egingo ziola pentsatu eta horretarako babes ekonomikoa emateko prest agertu zen. Greene, aurrez ere ezkondua egon zen, eta gerora Lovecraft maitale bikaina zela aitortu zuen, nahiz eta harremanaren alor guztietan berak lehen pausua eman zuen. Sararen ustez, Lovecraften izaera pasiboaren atzean haren amak emandako heziketa zakarra legoke. Bestalde, emazteak etxean sukaldatutako jakien ondorioz Lovecraftek bere pisua 90 kg-ra (200 lb) areagotu zuen.

Estualdi ekonomikoakAldatu

Ezkondu eta denbora gutxira, Greenek bere negozioak galdu eta bere diruak banku baten lurjotzearekin batera galdu ziren, gainera bera ere gaixo jarri zen. Lovecraftek lan erregularren bidez bere emazteari laguntzen saiatu zen, baina aurrez batere lan eskarmenturik ez izatean, lanerako merkatal trebezia frogagarririk ez izatea suposatu zuen. Maila baxuko langile gisa hainbat saiakera egin ostean, bere lan bilaketa hutsala bilakatu zen. Weird Tales aldizkariko zuzendariak argitalpena negozio moduan jartzen saiatu eta Lovecrafti argitaratzaile lanpostua eskeini zion, baina Chicagora ez zuela lekualdatu nahi eta uko egin zion; 34 urteko idazleak zuzendariari gutun bidez honakoa idatzi zion: "pentsa horrelako mugimendu batek adineko antikuario bati zer tragedia ekar lekioken". Farnsworth Wrightek Baird zuzendaritzan ordezkatu zuen, aurrez Lovecraftek Wrighten idaztziak kritikatuak zituen. Wrightek maiz Lovecraften aurkezpenak atzera bota zituen.

BrooklynAldatu

Providencerako itzuleraAldatu

Azken urteakAldatu

Lovecraftek bere bizitzari buruzAldatu

Sormen testuinguruaAldatu

AldiakAldatu

GaiakAldatu

Jakintza debekatuaAldatu

Estralurtar eta jainkotiar eragina gizaterianAldatu

Jatorrizko erruaAldatu

PatuaAldatu

Zibilizazioren aurkako mehatxuaAldatu

Arrazakeria eta maila sozialakAldatu

EmakumeakAldatu

Zientziaren arriskuakAldatu

Ameriketako Estatu BatuakAldatu

ErlijioaAldatu

SiniskeriakAldatu

Idazketa estiloaAldatu

Esaldi nabarmenakAldatu

BeldurraAldatu

« "Gizateriaren sentipen zahar eta sakonena beldurrarena da, eta beldurrik zahar eta sakonena ezezagunari zaion beldurra da." »

HeriotzaAldatu

« "Behin betiko datzana ez dago hila, eta eoi arraroekin, heriotza bera ere hil daiteke." »

ItsasoaAldatu

« "Itsasoa mendiak baina zaharragoa da, eta denboraren oroimen eta ametsak gorderik dauzka" »

Zain egon, amestu!Aldatu

« "«¡Ph'nglui mglw'nafh Cthulhu R'lyeh wgah'nagl fhtagn!»"
“R´lyeh egoitzan, hildako Cthulhu amestuz zain dago!"
»

Bere eraginaAldatu

Beldurrezko generoanAldatu

Literatura eta kulturanAldatu

FilosofianAldatu

MusikanAldatu

ZinemanAldatu

Idazlan nagusiakAldatu

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Howard Phillips Lovecraft  


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.