Washington Irving (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1783ko apirilaren 3 – Tarrytown, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1859ko azaroaren 28) idazlea izan zen. Istorio laburren egilea izan zen batik bat. Bere lanik ezagunenen artean The Legend of Sleepy Hollow eta Tales of the Alhambra daude. Geoffrey Crayon, Diedrich Knickerbocker eta Jonathan Oldstyle ezizenak ere erabili izan zituen.[1]

Washington Irving

enbaxadore


Estatu Batuetako Enbaxadorea Espainian

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWashington Irving
JaiotzaNew York1783ko apirilaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSunnyside (en) Itzuli
HeriotzaTarrytown1859ko azaroaren 28a (76 urte)
Hobiratze lekuaSleepy Hollow Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaWilliam Irving
AmaSarah Sanders
Ezkontidea(k)ezkongabea
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua, diplomazialaria, idazlea, saiakeragilea, antzerkigilea, biografoa, eleberrigilea, kazetaria eta historialaria
Enplegatzailea(k)Astor Library (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaThe New York Historical (en) Itzuli
American Antiquarian Society (en) Itzuli
Saint Nicholas Society of the City of New York (en) Itzuli
MugimenduaRomantic literature (en) Itzuli
Izengoitia(k)Diedrich Knickerbocker, Geoffrey Crayon eta Launcelot Langstaff
Genero artistikoabiografia
abentura-nobela

IMDB: nm0410331 IBDB: 11016
Musicbrainz: 9e3147c2-8b8f-4f9e-a5db-e5ac6f4cd738 Discogs: 900725 IMSLP: Category:Irving,_Washington Find a Grave: 531 Edit the value on Wikidata
Idazlearen hilobia Sleepy Hollow hilerrian, Sleepy Hollow, New York.

Bizitza

aldatu

Lege ikasketak hasi bazituen ere, ez zituen bukatu eta bidaiak egiten eta, aldi berean, idazten hasi zen. Hasierako lanetan New Yorkeko gizartearen satira egin zuen. Ordukoak dira: Salmagundi: or the whim-whams and opinions of Lancelot Langstaff (1807-1808, "Salmagundi: edo Lancelot Langstaff-en iritzi eta ateraldiak") eta History of New York (1809, "New York-eko historia").

1818an Amerika utzi eta Ingalaterrara joan zen, eta hamazazpi urtez han bizi izan zen. Ingalaterran zelarik idatzi zuen The sketch-book (1819-1820, "Zirriborroen liburua"), Europako elezahar askoren bertsioa ematen duena. Europan barrena egindako bidaietatik sortu zitzaion The Alhambra (1832, "Alhambra") izeneko ipuin bilduma, Irvingen ezagunena dudarik gabe.

Atzera Estatu Batuetara itzulita, Sunnysiden (Tarrytown, New Yorketik gertu), hartu zuen bizilekua, eta han eman zituen bere bizitzako azken urteak. Hil aurretxoan bukatu zuen Life of Washington obra.[2][3]

Garrantzia

aldatu

Irvingen lanetan ezaugarri erromantikoak antzematen dira: historiaren eta gauza exotikoen ardura, eta herri ohiturekiko interesa. Zubi lana egin zuen Europako kulturaren eta Estatu Batuetako kultura hasi berriaren artean.

Washington Irving bere idazkietatik soilik bizi izan zen lehen idazle estatubatuarra izan zen. Henry Wadsworth Longfellowek 1859ko abenduan idatzi zuen literatura estatubatuarrean izan zuen paperari buruz: "Harro gaude egile gisa izan zuen ospeaz, ahaztu gabe, gure esker onari gure herrialdearentzat izen ohoretsu bat eta Letren Historiako postu bat irabazi zuen lehena izatea gehitu behar zaiela".[4]

  • Letters of Jonathan Oldstyle, 1802.
  • Salmagundi, 1807-1808.
  • A History of New York, 1809.
  • The Sketch Book of Geoffrey Crayon, Gent, 1819-1820. Hemen "The Legend of Sleepy Hollow" ipuina jaso zen.
  • Bracebridge Hall, 1822.
  • Tales of a Traveller, 1824.
  • A History of the Life and Voyages of Christopher Columbus, 1828.
  • Chronicle of the Conquest of Granada, 1829.
  • Voyages and Discoveries of the Companions of Columbus, 1831.
  • Tales of the Alhambra, 1832.[5]
  • The Crayon Miscellany, 1835.
  • Astoria, 1836.
  • The Adventures of Captain Bonneville, 1837.
  • The Life of Oliver Goldsmith, 1840.
  • Biography and Poetical Remains of the Late Margaret Miller Davidson, 1841.
  • Mahomet and His Successors, 1850.
  • Wolfert's Roost, 1855.
  • The Devil and Tom Walker
  • The Life of George Washington (5 liburuki), 1855-1859.

Erreferentziak

aldatu
  1. https://www.biografiasyvidas.com/biografia/i/irving.htm
  2. Burstein, Andrew (2007). The Original Knickerbocker: The Life of Washington Irving. Basic Books. ISBN 978-0-465-00853-7.
  3. https://www.actualidadliteratura.com/eu/Washingtonek-amerikar-klasiko-bikainak-ditu/
  4. Longfellow, Henry Wadsworth (2000). J. D. McClatchy, ed. Address on the Death of Washington Irving. Poems and Other Writings. Library of America.
  5. https://www.txalaparta.eus/eu/liburuak/cuentos-de-la-alhambra

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu