Baionako judu hilerria
Baionako judu hilerria Lapurdiko hiriburuko hilerri bat da. Doneztebe auzoan dago. Europako bigarren judu hilerri handiena da.[1]
Baionako judu hilerria | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Baiona |
Koordenatuak | 43°30′14″N 1°27′57″W / 43.50381°N 1.46583°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1689 |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA64000026 |
Kontaktua | |
Helbidea | 15, avenue du 14-Avril-1814 |
1689an sortu zen, eta XVIII. eta XIX. mendeetan handitu. 1862an tenplu zaharraren itxurako eraikina zuten, gorpuak hobiratu baino lehen bertan izateko. Hainbat hilobi daude, aipagarrienak XVII. mendekoak. XVII. mendetik aurrera Baionan egon zen judu sefardi eta portugaldarren komunitate garrantzitsuaren lekukoa da. Hiltze datak hebrear egutegiari jarraituz adierazita daude.
1998ko uztailaren 15etik aurrera, hilerri osoa dago monumentu historiko izendatua da. Eegun zaharberritze lanetan ari dira, Belgikako Judu Museoko Philippe Pierret kidearen agindupean, besteak beste, hilarriak garbitzen eta datuak biltzen.
Inguruan aipagarriak dira, orobat, Bastidako eta Bidaxuneko judu hilerriak.[1]
Iruditegia
aldatu-
Beilategia.
-
Hilarria.
-
Hilerria.
-
Hilerriko argibide-plaka eleaniztuna.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Irene ARRIZURIETA: «Hildakoen neurriko hilerriak», Berria, 2014-11-01.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa - Mérimée datu-basea, sinagogari buruzko oharra (2011-03-25ean eskuratua)