Espainiako errugbi liga (B maila)
Espainiako errugbiko ohorezko B maila Espainian jokatzen den errugbi lehiaketa nagusiaren bigarren mailako liga da.
Espainiako errugbiko ohorezko B maila División de Honor B de Rugby | |
---|---|
Antolatzailea | Federación Española de Rugby |
Sorrera | 1998 |
Eremua | ![]() |
Taldeak | 36 (3 multzotan) |
Maila | 2 |
Igoera | Ohorezko maila |
Jeitsiera | Euskal Maila (eskualdeko ligak) |
Garaipen gehien | Alcobendas Rugby (4 Liga) |
Txapelduna | ![]() |
Webgunea | www.ferugby.es |
HistoriaAldatu
1998-99 denboraldian abiatu zen. 2004-05 denboraldian hiru multzotan banatu ziren taldeak eta euskaldunak A multzoan gelditu ziren. Multzo bakoitzean 8 taldek jokatzen zuten eta ondoren paly-offa izatez ziren igoerak erabakitzeko.
2014-15 denboraldirako Lehenengo Nazionalarekin (3. maila) bat egin du, multzo bakoitzeko talde kopurua handituz.
EgituraAldatu
12 taldetako hiru multzo ezarri dira, Iparraldekoa (bertan daude talde euskalduna), Levantekoa eta Hegoaldekoa. 18 jardunaldi ditu fase erregularran eta ondoren multzo bakoitzeko bi onenek igoera play-offak jokatzen dituzte.
PalmaresaAldatu
- ¹ 2020ko martxoan COVID-19 pandemiaren erruz Liga bertan behera gelditu zen eta une horretan zegoen sailkapena ofizial bihurtu zen.
GaraipenakAldatu
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Alcobendas Rugby | 4 | 2000, 2007, 2010, 2015 |
Getxo R.T. | 3 | 2003, 2011, 2020 |
R.C. Valencia | 2 | 2001, 2002 |
La Vila | 2 | 2017, 2021 |
Euskal taldeak 2019-20 denboraldianAldatu
A multzoan kokaturik daude.
Taldea | Herria | Zelaia | Entrenatzailea |
---|---|---|---|
Bera Bera Rugby Taldea | Donostia | Anoetako zelai ttipia | Gorka Bueno, Aritz Arzelus eta Igor Alberro |
Eibar Rugby Taldea | Eibar | Unbe | Peio Urkidi |
Gaztedi Rugby Taldea | Gasteiz | Lakua | Roberto Bartolomé |
Gernika Rugby Taldea | Gernika | Urbieta | Eduardo Maidagan |
Getxo Rugby Taldea | Getxo | Fadura | Iñaki Perez "Ortzi" |
Universitario Bilbao Rugby | Bilbo | Fango | |
Uribealdea Rugby Kirol Elkartea | Mungia | Atxurizubi | Francisco González |
Zarautz Rugby Elkartea | Zarautz | Asti | Xabier Amunarriz eta Fran Puertas |