Durango Rugby Taldea
Durango Rugby Taldea Bizkaiko errugbi kluba da, egoitza Durangon duena. 2023-24 denboraldian, gizonezkoen lehenbiziko taldea Euskal Ligan dago. Horretaz gain, emakumezkoen eta gazte mailako taldeak ditu.
Hiria | Durango, Bizkaia | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1986 | ||||||||||||||||
Kirol zelaia | Arripausueta | ||||||||||||||||
Presidentea | Juan Manuel Iriondo | ||||||||||||||||
Entrenatzailea | Iñaki Pérez "Ortzi" | ||||||||||||||||
Liga | Euskal Maila | ||||||||||||||||
2023-24 | 6.a | ||||||||||||||||
Webgunea | http://www.durangorugby.eus/ | ||||||||||||||||
|
Historia
aldatu1986an, 1.500 pezetekin eta baloi batekin sortutako klub-a; orduan ez zen pentsatu gaur egun dagoen lekura iritsiko zenik. Egun, DRT Durangoko errealitate soziala izateaz gain, kirol arloko errealitatea da; 250 rugbylari batzen ditu eta huts egiten ez duten 70tik gora jarraitzaile.
Hasiera batean "Montequemaon" entrenatzen zen, Iurreta eta Extremeñoren zelaian jokatzen zen Arripusuetako zelaira iritsi arte. Gaur egun errealitatea izateaz gain, belar artifiziala duen estatuko lehen errugbi zelai da. Hori guztia lortzeko dirua behar zen eta horretarako errekak garbitu eta herriko txosnekin lortu izan zen.
Azken urteotan, klubaren errealitatea, egitura eta funtzionamendua asko aldatu dira. Egun, DRT kirolari askori eman diezaioke zerbitzua, 6 urterekin hasi eta senior kategoriara arte; talde mixtoak daude eskola bitarteko kategoria guztietan formaziora iritsi arte, hau da, U16 eta U18 kategoriara iritsi arte; gero, lehiaketan ari diren emakume eta gizonen senior kategorietara egin daiteke urratsa.
Klubak behar besteko egitura du eta finantzaziorako lau zutabe nagusi ditu:
Finantzazio propioa, erakundeek emandakoa, babesleek emandakoa eta bazkidetzak; bakoitzak bere pisua dauka, baina beti ere, ahaztu barik klubaren iraunkortasuna bermatzeko medio propioak sortzea dela garrantzitsuena; hartara, DRTk Goienkalen du bere egoitza, eta handik egiten ditu, Rugby tabernatik, herrira begirako ekintzak helburu nagusi birekin: herritarrak inplikatzea eta diru-sarrerak lortzea.[1]
Gaur egun senior mailan gizonezkoen bi talde eta emakumezkoen bat dauka. Talde nagusiak Ohorezko B mailan jokatzen du 2004an igo zenetik aurrera.
Kluba
aldatuXedea:
Durango Rugby taldea 1986an sortu zen Durangoko (Bizkaia) errugbi talde amateurra da. Bere egitekoak dira errugbia sustatzea, zabaltzea eta praktikatzea 6 urterekin hasi eta beteranoen kategoriara arte.
Sexu, arraza edota erlijio diskriminazio barik, edozeinek jokatu dezake gure taldean. Hartara, funtsezkoa dugu masa sozial zabala izatea eta, horrela, hortik jasotako ekarpena gizartera itzultzeko, ekintza sozialak, kulturalak eta inguruaren onurako bestelakoak eginez.
Ikuspegia:
Durango Rugby Taldearen ikuspegia Euskadin erreferentzia izatea da, batez ere, antolakuntza aldetik, ekintzei ikusgarritasuna emateko orduan eta inguruan eragin soziala izateko. Hori guztia, pertsonak eta kirolariak formatzeko helburuarekin eta errugbiari atxikitako balioak oinarritzat hartuta.
Balioak:
DRT sortu zeneko xedea lortzeko eta klubaren Ikuspegia egia bilakatzeko, balioak lantzen ditugu, joko zelaian eta kanpoan errugbilari ona zein den definitzen dituztenak. Honakoak dira:
Errespetua, pertsona guztiak aintzat hartzea zelai barruan zein kanpoan; Adiskidetasuna zabaltzea albokoarekin identifikatuz eta talde lana eginez; Konstantziaz lan egitea hartutako konpromisoaz zelai barruan zein kanpoan; Ekitea, ideiak eta hobekuntzak ekartzea antolakuntza zabal batean sartzeko; etengabe Hobetzeko jarrera izatea zelai barruan zen kanpoan; beti Kirolatasunez, gezur barik eta diferentea onartuta, Ongizatea lortzeko, osasuna eta jarrera osasungarriak eraginez, eta besteekiko erabateko Gardentasuna erakutsiz, egiten dugun guztiaren informazio zabala erraz eskuratzeko moduan emanez.[1]
Azken denboraldiak
aldatuDenboraldia | Maila | Postua |
---|---|---|
2000-01 | Lehenengo Nazionala | 3.a |
2001-02 | Lehenengo Nazionala | 3.a |
2002-03 | Lehenengo Nazionala | 4.a |
2003-04 | Lehenengo Nazionala | 1.a (igo) |
2004-05 | Ohorezko B maila | 7.a |
2005-06 | Ohorezko B maila | 6.a |
2006-07 | Ohorezko B maila | 6.a |
2007-08 | Ohorezko B maila | 7.a |
2008-09 | Ohorezko B maila | 7.a |
2009-10 | Ohorezko B maila | 10.a |
2010-11 | Ohorezko B maila | 6.a |
2011-12 | Ohorezko B maila | 8.a |
2012-13 | Ohorezko B maila | 10.a |
2013-14 | Ohorezko B maila | 7.a |
2014-15 | Ohorezko B maila | 2.a |
2015-16 | Ohorezko B maila | 8.a |
2016-17 | Ohorezko B maila | 6.a |
2017-18 | Ohorezko B maila | 11.a |
2018-19 | Ohorezko B maila | 12.a |
2019-20 | Euskal Maila (1. maila) | 2.a |
2020-21 | Euskal Maila (1. maila) | 2.a |
2021-22 | Euskal Maila (1. maila) | 7.a |
2022-23 | Euskal Maila (1. maila) | 4.a |
2023-24 | Euskal Maila (1. maila) | 6.a |
B taldea
aldatuDenboraldia | Liga | Postua |
---|---|---|
2010-11 | ez | |
2011-12 | Euskal Maila (C multzoa) | 4.a |
2012-13 | ez | |
2013-14 | Euskal Maila (C multzoa) | 5.a |
2014-15 | Euskal Maila (C multzoa) | 1.a |
2015- 2018 |
ez | |
2018-19 | Euskal Maila (3. maila) |