Anoeta miniestadioa

Anoetako miniestadioa» orritik birbideratua)
Artikulu hau miniestadioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anoeta».

Anoetako Miniestadioa edota Kote Olaizola estadioa, bere aldamenean dagoen Anoetako estadioarekin batera Anoetako kirolgunea osatzen du eta Gipuzkoako Donostia hirian dago.

Anoeta Miniestadioa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°17′59″N 1°58′33″W / 43.2996453°N 1.9758466°W / 43.2996453; -1.9758466
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1993
JabeaDonostia
Edukiera1.500

Kanpoko atletismo pista (400 m, 8 kale) eta tartaneko berotzeko pista (500 m) lehiaketa eta entrenamenduentzako erabili ohi da. Erdiko zelaia (belar naturalezkoa) aldika futbol nahiz errugbi partidak jokatzeko erabiltzen da, azken kirol horretan hiriko Bera Bera Rugby Taldea eta Basque Korsarioak taldeen egoitza delarik.

Gainera estadioak 1.500 ikusle edukitzeko gai den harmaila du. Harmailen azpian aldagelak, balio anitzeko bi gela eta muskulazio aretoa (80 m²) daude.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa