Universitario Bilbao Rugby

Universitario Bilbao Rugby, ezizenez Barbarians, Bilboko errugbi kluba da. Bizkaiko zaharrena da, 1968an sortu baitzen. Fango kiroldegian jokatzen ditu etxeko partidak.

Universitario Bilbao Rugby
Ezizena(k)Barbarians
HiriaBilbo,  Bizkaia
Sorrera1968
Kirol zelaiaFango kiroldegia
EntrenatzaileaBeñat Lavín
LigaOhorezko B maila
2022-234.a (A multzoa)
Webguneaubrbilbaorugby.eus
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak

Historia aldatu

1980ko hamarkadaren erdialdera baziren sei errugbi talde Bilbon, Bilbao Rugby Club, Universitario Rugby Taldea, Gau Txoriak eta Sarriko besteak beste, baina lehenengo biek iraun zuten eta 2000. urtean egoera ekonomiko eskasari aurre egiteko biek bat egitea erabaki zuten. Horrela sortu zen Universitario Bilbao Rugby.

Lehenengo urtean EHU-Universitario Bilbao izenarekin Lehenengo Nazionalera igotzea lortu zuen. Bertan egon zen 2006 arte, maila galdu zuen arte. 2011-12 denboraldian berriz igo zen Lehenengo Nazionalera eta 2013-14 denboraldian Ohorezko B mailan egin zuen debuta. Urte bete egin zuen bertan eta ez zuen mantentzerik lortu. Lehenengo Nazionala desagertu zenez Euskal Ligara itzuli zen.

Azken denboraldiak aldatu

Euskal Ligako A multzoak 1. maila izena hartu du 2015-16an.

Denboraldia Maila Postua
2010-11 Euskal Maila (A multzoa) 6.a
2011-12 Euskal Maila (A multzoa) 1.a (igo)
2012-13 Lehenengo Nazionala 3.a (igo)
2013-14 Ohorezko B maila 8.a (jeitsi)
2014-15 Euskal Maila (A multzoa) 6.a
2015-16 Euskal Maila (1 maila) 2.a (igo)
2016-17 Ohorezko B maila 12.a (jeitsi)
2017-18 Euskal Maila (1 maila) 3.a
2018-19 Euskal Maila (A multzoa) 1.a
2019-20 Ohorezko B maila 8.a
2020-21 Euskal Maila (1 maila) 5.a
2021-22 Ohorezko B maila 5.a (A multzoa)
2022-23 Ohorezko B maila 4.a (A multzoa)

B taldea aldatu

Gizonezkoen B taldea ere badu. Euskal Ligako B multzoak 2. maila izena hartu du 2015-16an.

Denboraldia Liga Postua
2011-12 Euskal Maila (C multzoa) 6.a
2012-13 Euskal Maila (B multzoa) 7.a
2013-14 ez
2014-15 Euskal Maila (B multzoa) 4.a
2015-16 Euskal Maila (2. maila) A taldeko 4.a
2016-17 Euskal Maila (2. maila) C taldeko 1.a
2017-18 Euskal Maila (2. maila) B taldeko 3.a
2018-19 Euskal Maila (2. maila) B taldeko 3.a
2019-20 Euskal Maila (2. maila) B taldeko 1.a
2022-23 Euskal Maila (1. maila) 9.a (B multzoko 3.a)

Emakumezkoen taldea aldatu

Universitario Bilbao Rugby
(emakumezkoen taldea)
LigaEuskal Maila
2022-233.a
Webguneawww.universitariobilbao.com
     
 
 
 
Etxeko koloreak

Universitario Bilbao Rugby Elkartearen emakumezkoen taldea Euskal Lehen Mailan ari da jokatzen.

Azken urteak aldatu

Denboraldia Liga Postua
2017-18 Euskal Maila 6.a
2018-19 Euskal Maila 5.a
2019-20 Euskal Maila 4.a
2020-21 Euskal Maila 3.a
2021-22 Euskal Maila 2.a
2022-23 Euskal Maila 3.a

Kanpo estekak aldatu