Espainiako errugbiko Lehenengo Nazional maila

Espainiako errugbiko Lehenengo Nazional maila (gaztelaniaz: Primera Nacional de Rugby) Espainiako errugbi ligako bigarren maila izan zen 1982tik 1998ra, eta hirugarren maila 1998tik 2013-14 denboraldian desagertu zen arte.

Espainiako errugbiko Lehenengo Nazional maila
Primera Nacional de Rugby
Antolatzailea Federación Española de Rugby
Sorrera 1982
Azkena 2014
Eremua  Espainia
Maila 2.a 1982tik 1998ra
3.a 1998tik 2014ra
Igoera Ohorezko maila 1982tik 1998ra
Ohorezko B maila 1998tik 2014ra
Jaitsiera Eskualdeetako ligak (Euskal Maila)

HistoriaAldatu

1972tik 1982ra jokatu zen Espainiako Bigarren Mailako liga izan zen Lehenengo Nazionalaren aurrekaria. 1982-83 denboraldian multzo bakarreko Ohorezko maila eratu zen, eta "Lehenengo Nazional maila" izena eman zitzaion bigarrenari.[1] 1983-84 denboralditik aurrera, zortzi taldeko lau multzoz osaturik egon zen: Iparraldea (bertan zeuden euskal taldeak), Levante, Erdi-Hegoaldea eta Ipar-mendebaldea. Multzo bakoitzeko txapeldunek beste lehiaketa bat jokatzen zuten, Ohorezko mailara zein igoko ziren erabakitzeko[2]

1985-86 denboraldian, Espainiako Errugbi Federazioak lehenbiziko maila berrantolatu zuen, eta hamar taldeko bi multzo izatera pasatu zen: Iparralde-Levante eta Ipar-mendebalde-Hegoalde-Erdialde; euskal taldeek lehenbizikoan jokatzen zuten, Katalunia eta Valentziakoekin.[3] 1991-92 denboralditik aitzina, 12 taldeko multzo bakarrean jokatu zen,[4] 1994-95 denboraldian, berriz, lehengo antolaketa mooldera itzuli zen, 8 taldeko lau multzo,[5] eta hurrengo denboraldian 10 taldeko multzoak izatera pasatu zen.[6]

1998-99 denoraldian, "Primera Especial" maila sortu zuen federazioak, egungo Ohorezko B, 8 talderekin; ondorioz, Lehenengo Nazionala Espainiako 3. maila bilakatu zen. Azkenik, 2014-15 denboraldian Ohorezko B maila hiru multzo izatera pasatu zen, eta Lehenengo Nazionala desagertu.

PalmaresaAldatu

1982tik 1998raAldatu

Denboraldia[7] Taldeak Irabazlea Ligako euskal talde onena
1982-83 24 (3x8)   C.D. Arquitectura Hernani R.E. (multzoko 1.a)
1983-84 32 (4x8)   C.R. Cisneros Gernika R.T. (multzoko 1.a)
1984-85 32 (4x8)   Getxo R.T. Getxo R.T. (multzoko 1.a)
1985-86 20 (2x10) Hernani R.E. (A multzoko 1.a)
1986-87 20 (2x10) C.A. San Sebastián (A multzoko 2.a)
1987-88 20 (2x10) Hernani R.E. (A multzoko 2.a)
1988-89 20 (2x10) Getxo R.T. (A multzoko 1.a)
1989-90 20 (2x10) Gernika R.T. (A multzoko 1.a)
1990-91 20 (2x10) Gaztedi R.T. (A multzoko 4.a)
Atlético Bera Bera (B multzoko 2.a)
1991-92 12   Atlético Bera Bera Atlético Bera Bera
1992-93 12   Tecnidex Valencia Ordizia R.E. (6.a)
1993-94 12   Oviedo R.C. Ordizia R.E. (6.a)
1994-95 32 (4x8)   Tecnidex Valencia Mungia R.T. (B multzoko 1.a)
1995-96 32 (4x8)   Universidad de Sevilla Atlético Bera Bera (B multzoko 1.a)
1996-97 39   C.R. El Salvador Mungia R.T. (B multzoko 1.a)
1997-98 40 (10x4)   Oviedo R.C. Ordizia R.E. (B multzoko 1.a)

1998tik 2014raAldatu

Hego Euskal Herriko taldeak Lehenengo Nazionaleko Iparraldeko multzoan aritzen ziren.

Denboraldia[7] Irabazlea Ligako euskal talde onena
1998-99   Club de Amigos del Rugby Kakarraldo R.T. (B multzoko 1.a)
1999-00   Les Abelles R.C. Ordizia R.E. (B multzoko 1.a)
2000-01   R.C. L'Hospitalet Atlético Bera Bera (B multzoko 1.a)
2001-02   Club de Amigos del Rugby Ordizia R.E. (B multzoko 1.a)
2002-03   Independiente R.C. Ordizia R.E. (B multzoko 2.a)
2003-04   Les Abelles R.C. Durango R.T. (B multzoko 1.a)
2004-05   Gernika R.T. Gernika R.T. (B multzoko 1.a)
BRT Menditarrak (C multzoko 2.a)
2005-06   UCAM Murcia Gaztedi R.T. (B multzoko 1.a)
BRT Menditarrak (C multzoko 3.a)
2006-07   Jaen R.C. Eibar R.T. (B multzoko 1.a)
2007-08   C.A. San Sebastián C.A. San Sebastián (B multzoko 1.a)
2008-09   Eibar R.T. Eibar R.T. (B multzoko 1.a)
2009-10   Ponent R.C. Uribealdea Rugby (B multzoko 1.a)
2010-11   R.C. L'Hospitalet Eibar R.T. (B multzoko 2.a)
2011-12   A.D. Ingenieros Industriales Eibar R.T. (multzoko 1.a)
2012-13   Tecnidex Valencia Zarautz R.E. (multzoko 1.a)
2013-14   Belenos R.C. Gaztedi R.T. (multzoko 5.a)

ErreferentziakAldatu

  1. 1982-83 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-6).
  2. 1983-84 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-7).
  3. 1985-86 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-4).
  4. 1991-92 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-6).
  5. 1994-95 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-6).
  6. 1995-96 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-6).
  7. a b Histórico nacional. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-7).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu