Eskola kultur elkartea

Koruko Ama Birjinaren Eskola
Eskola
Datuak
Sortze-data1940ko apirilaren 10a
MotaKultur elkartea
LehendakariaTomas Ugaldebere Camino
Abesbatzako zuzendariaJuan Jose Ocón Arza
Dantza taldeko zuzendariaMaider Oiartzabal eta Miren Illarreta
Musika taldeko zuzendariaAitziber Lizarraga
HiriaDonostia
Probintzia/EstatuaGipuzkoa
Herrialdea EH
HelbideaAldapeta 16 Bis, Villa Esmeralda 20009 Donostia
Webguneawww.eskola.eus

Koruko Ama Birjinaren Scholla Cantoruma, 1976an Koruko Ama Birjinaren Eskola izena hartu eta gaur Eskola izenaz ezagunagoa, 1940 hasieran Juan Urteagak Donostian sortu zuen elkarte artistiko eta kulturala da. Hasiera batean korua baino eduki ez arren, gerora dantza konpainia sortu zen. Halaber, 60ko hamarkadan musika banda eratu zen, dantza taldearen emanaldietan arlo biak bateratu asmoz. Egun, hiru taldeek jardunean diraute Eskolan. Elkartearen lehen emanaldia 1940ko Aste Santu ekitaldietan izan zen. Gauzak horrela, 1940ko apirilaren 10a hartzen da Eskolaren sortze datatzat.

Eskola Euskal Dantzarien Biltzarreko kide da, eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren ordezkaritzari atxikita dago[1].

Historia aldatu

Lehen urteetan, Scholla Cantoruma eliza musikari eskeinia zegoen. Arlo horretan, bere emanaldirik sonatuena Aste Santuko Pasioari lotutako irudiak izan ziren. Emanaldi hauek Aste Santuan ez ezik, Eguberrietan ere eskaini izan zituen. Ikuskizunak lortutako arrakastaren ondotik, Euskal Herriko nahiz honen mugez gaindiko beste hiri batzuetan (Madril eta Leon, esaterako) eskaintzeko aukera izan zuen taldeak.

1950ko hamarkadan, elkartearen barruan dantzari eskainitako taldea hasi zen antolatzen. Hasiera batean, dantza taldearen emanaldiak zaindariaren egunera edo hiriko jai-egunetara mugatu ziren. Abesbatzak eta dantza taldeak elkarlanari ekin zioten zenbait opera eta emankizun prestatzen. Horien artean aipatzekoak dira: Amaia, Txanton Piperri, Oleskari Zarra, Anbotoko dama, eta beste zenbait ikuskizun. Aipatzekoak da halaber, Jesus Guridik idatzitako Amaia operaren estreineko emanaldietan parte hartu izan 1952. urtean.

Gerora, dantza taldeak nortasun propioa garatu eta emanaldiak eskaintzen hasi zen zenbait herritako jai-batzorde eta udalen eskariz.

Hurrengo urteetan, dantza konpainiaren emanaldiak Euskal Herriko hainbat bazterretara zabaldu ziren. Nazioartera ere eramateko aukera izan zuen. 1960 eta 1970eko hamarkadetan, ikerketa lan arduratsu baten ondotik, euskal dantza tradizionala berreskuratu eta taldearen errepertoriora gehitzeko ahalegina egin zen. Horretarako Euskal Herriko hainbat bazterretan barrena ibili ziren taldeko koreografo eta zuzendariak, bertako dantzariengandik tokian tokiko pauso eta erritmoak ikasi asmoz.

Garai beretsuan sortu zen musikarien taldea. Orduz geroztik, Eskolako dantzariek eta musikariek ikuskizun bateratuak eskaintzen dituzte. Musikari bandaren ibilbidean zehar instrumentu ezberdinak jo izan dira; nahiz eta egun atabala, danbolina eta txistua, eskusoinua eta txalaparta erabili, garai batean alboka, bibolina, bonboa, dultzaina, klarinetea, panderoa, saxoa, txapak, txirula eta zilbotea ere erabili izan dira.

1983. urtetik aurrera, herri folklorea plazetatik agertokietara eraman asmoz, dantzei izaera eszeniko bat emateko lanetan murgildu zen dantza taldea, dantzen izaera eta jatorria galdu gabe. Ordutik egunotara arte, Eskola euskal gaietan oinarrituriko koreografia berriak garatu izanagatik nabarmendu da. Dantza lantzeko modu honek Espainiar estatuan nahiz nazioartean hainbat dantza jaialditan ibiltzeko aukera eman dio taldeari.

1990. urtean bere sorreraren 50. urteurrena ospatu zuen. Urteurreneko urtean zehar hainbat ekitaldi berezi antolatu ziren. Horien artean aipagarriena Donostiako Victoria Eugenia antzokian eskainitako ekitaldi bikoitza izan zen, udal kontserbatoriko orkestra eta 300 dantzaritik gora bilduz. Urteurrenak Eskola abesbatza zein dantza taldearen ibilbideen begirada sakona jasotzen zituen liburu bat argitaratzeari ere bide eman zion.

90eko hamarkadan Eskolak abeslari bakarlari bat ere izan zuen.

Sariak eta Jaialdiak aldatu

Urtea Jaialdia Lekua (herrialdea) Saria
1950 Biarritzeko Nazioarteko Jaialdia Biarritz (Ipar Euskal Herria) -
1974 Charleroiko Nazioarteko Jaialdia Charleroi (Belgika) 3. Saria
1978 Burgaseko XVI. Nazioarteko Jaialdia Burgas (Bulgaria) Urrezko domina
1984 Cantonigróseko II. Nazioarteko Jaialdia Cantonigrós (Katalunia) 1. Saria
1990 Marienfeld Marienfeld (Alemania) -
Bad Sassendor Bad Sassendor (Alemania) -
Bad Waldliesborn Bad Waldliesborn (Alemania) -
Donostiako II. Nazioarteko Jaialdia Donostia (Gipuzkoa) -
Münstergo XII. Nazioarteko Jaialdia Münster (Alemania) -
1991 Llangolleneko Nazioarteko Jaialdia Llangollen (Gales) 1. Saria
2. Hezkuntzako Ikastetxeen Urteroko Jaialdia Marugamen (Japonia) -
Arraigo ikuskizuna Zartzuela Antzokia, Madril (Espainia)
Frantziako Tourraren aurkezpen jaialdia Donostia (Gipuzkoa) -
Abesbatzen Jardunaldiak Plasencia (Espainia) -
1993 Arraigo ikuskizuna Zartzuela Antzokia, Madril (Espainia) -
Zakopaneko XXIV. Nazioarteko Jaialdia Zakopane (Polonia) -
1994 Zakopaneko XXV. Nazioarteko Jaialdia Zakopane (Polonia) 1. Saria
Martiene Orfeoiarekin abesbatza-trukea Bartzelona (Herrialde Katalanak) -
VIII. Folklore Erakustaldia Sestao (Bizkaia) -
Nowy Saçz Haur Jaialdia Nowy Saçz (Polonia) -
1995 Carreñoko V. Folklore eta Kultura Erakustaldia Candás (Asturias) -
Xixongo Nazioarteko Jaialdia (Espainia) Xixon (Asturias) -
Catalunya Centroeko Abesbatzen Nazioarteko Jaialdia Herrialde Katalanak -
1996 XVIII. "La Segudilla" Jaialdia Ciudad Real (Espainia) -
Nazioarteko Folklore Jaialdia Cluj Napoca (Errumania) -
"Arraigo" emankizuna Badajoz eta Cáceres (Espainia) -
Festival de Canto Coral Autol (Errioxa) Sari Berezia
Nazioarteko Haur Folklore Jaialdia Kanbo (Ipar Euskal Herria) -
1997 Nazioarteko Folklore Jaialdia Halsbeck-Werterstede (Alemania) -
XI Folklore Erakustaldia Sestao (Bizkaia) -
Wereldfolklore Nazioarteko Folklore Jaialdia Izegem (Flandria, Belgika) -
1998 Festival de Canto Coral Autol (Errioxa) 2. Saria
Nazioarteko Haur Folklore Jaialdia Izegem (Flandria, Belgika) -
1999 Musikoak Nazioarteko Jaialdian Zakopane (Polonia) -
Zakopaneko XXV. Nazioarteko Jaialdia Zakopane (Polonia) 1go Saria
2000 Munduko kulturen festibala Gannat (Frantzia) -
2001 43. Wereldfestival Von Folklore Schoten (Belgika) -
Zeelandeko 18. Internationaal Foklore Festival Moerbeke-Waas (Herbeereak) -
2002 Festitradiçoes povos do mondo. Galas Internacionais de Folclore e Artes tradicionais Penacova (Portugal) -
2003 XXII. Festival nacional de Folklore Ciudad de Jumilla Jumilla (Espainia) -
XXXII. Semana Internacional de la Huerta y el Mar de Los Alcázares Los Alcázares (Espainia) -
2004 International Youth Festival Aberdeen (Eskozia) -
2006 52. Mezinárodní Foklorní Festival Červený Kostelec (Txekiar Errepublika)
2008 IX. Festival de Folclore de Los Realejos Los Realejos (Kanariar Uharteak, Espainia) -
2009 Internationalen Beeke-Trachtenfest Scheessel (Alemania) -
2010 Goleniow Goleniow (Polonia) -
2012 Sinieseko XV. Nazioarteko Folklore Jaialdia Sinies (Grezia) -
2013 Pilar festak Zaragoza (Espainia) -
2015 34th International Folkdance Festival Orpington (Ingalaterra, Erresuma Batua) -
Wereldfestival Nazioarteko Folklore Jaialdia Izegem (Flandria, Belgika) -

Koreografiak aldatu

  • Aingerutxo
  • Amaia Opera
  • Ametsak
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Musika: Herrikoia
    • Donostian egoitza zuen Caracasko Gipuzkoar Konpainia XVIII. mendeko gipuzkoar merkataritza elkartearen jardueran oinarraitutako koreografia (2 dantza).
  • Arin-arina
  • Balea
  • El caserío
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Musika: El caserío: preludio acto II (Jesus Guridi)
    • El caserío zarzuelaren 2. ekitaldiaren sarrerarako egindako koreografia.
  • San Sebastian martxa
  • San Sebastian martxa zaharra
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Musika: Jose Juan Santesteban
    • Donostian antzina jotzen zen zortziko martxa ofiziala.
  • Erriberako jota
    • Musika: Jota Navarra (Enrique Zelaia)
  • Erromeria
    • Musika: herrikoia/Sergio Garzes
  • Euskal musikaren gorespena
    • Musika: Euskal musikaren gorespena (José Uruñuela)
  • Eusko irudiak
  • Fandangoa
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Musika: Herrikoia
    • Segurako dantza sueltoko txapelketan oinarritutako dantza, bertan parte hartzen dutenen omenez.
  • Gernika
  • Herribehera
  • Hirugarren hegoa
  • Hotsean
  • Ipuina
  • Maite
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Musika: Pablo Sorozabal
    • Bi neska talderen norgehiagoka irudikatzen du, bakoitzak bere dantzarako gaitasuna erakusten duen bitartean.
  • Oleskari Zaharra
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Musika: Jose de Olaizola
    • Oleskari Zarra operarako egindako koreografia.
  • Salazar
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Zaraitzuko tradizioan oinarritutako dantza.
  • Sorgiñak
  • Txanton Piperri
  • Urketariak
    • Koreografia: Josetxo Fuentes
    • Musika: Sergio Garzes
    • Donostiako Alde Zaharreko kanoietan iturrira ur bila joaten ziren emakume eta gizonetan oinarritutako koreografia.
  • Zortzikoa

Jaialdiak aldatu

Eskola dantza taldeak, hiriko beste dantza talde batzuekin batera, Lauarin jaialdia antolatzen du urtero Donostian ekain bukaera aldera.

Jadinzayen konpartsa aldatu

Jadinzainen konpartsa, jatorrian Jardinzayen konpartsa deitua, Donostiako inauterietako zaharrena da; 1818ko urtarrilaren 29an atera zen lehenengoz. Urte luzez hiriko ezein talderen eskutik atera gabe egon ondoren, Eskolak berreskuratu zuen 1999an. Ordutik hona, inauteri garaian eta jaialdi berezietan antzezten du Eskolak Jardinzainen konpartsa.

Danborrada aldatu

2012. urtetik aurrera Koruko Ama Birjinaren Eskolak danborrada konpainia dauka. Jarduneko abesbatzako eta dantza taldeko kideez gain, bertan ibilitako jendeaz osatuta dago; guztira, 100 upel eta 45 danbor. Donostiako Danborradan, San Sebastian egunez (urtarrilak 20), 17:00ak eta 21:00ak bitartean ondoko ibilbidea osatzen du: Aldapeta - Easo - Zubieta - Marina - San Martin - Urbieta - Larramendi - Errege Katolikoak - Koldo Mitxelena - Urdaneta - Hondarribia - San Martin - Getaria - Arrasate - Hondarribia - Askatasunaren Etorbidea - Urbieta - San Bartolome - Aldapeta. Ibilbidean zehar, taldeak Raimundo Sarriegiren San Sebastian martxa dantzatzen du, abesbatzako ahotsek lagunduta.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu