Txanton Piperri

opera

Txanton Piperri euskaraz idatziriko lehenbiziko opera handi historikoa izan zen[1]. Hitzak Toribio Altzagak idatzi zituen, eta musika Buenaventura Zapirainek moldatu zuen[2].

Txanton Piperri
Jatorria
Argitaratze-data1899
Estreinaldi-data1899ko urtarrilaren 6a
IzenburuaTxanton Piperri
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Zatiak3 act (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
LibretistaToribio Altzaga
Bestelako lanak
MusikagileaBuenaventura Zapirain

Hiru ekitalditan banaturik dago. Lehenbizikoz 1899ko urtarrilaren 6an Donostiako Zentro Katolikoan estreinatu zen, Chanton Piperri garaiko grafiaz.[3] Libretoa Alemaniako Leipzig hirian inprimatu zen[2]. Gerora abesti abertzale ospetsu ere bilakatu zen.

Pertsonaiak aldatu

Pertsonaia Tesitura Estreinaren antzezle-zerrenda
1899[4]
Maritxo soprano Garin
Txanton tenor Martínez, Ercilla
Lazkano baritono Florez, Irigoyen
Berastigi (sic) baxu Eznaola, Arando
Lizarreta tenor Gadea
Balda tenor Zubiria
Loiola baritono Irigoyen, Florez

Hitzak aldatu

Euskal Herriko semeak gera,
zor dioguna bizia.
Beraren alde emango degu,
zainetako odol guztia.

Bere lege eta hizkuntza ederrari,
degu maitasuna haundia.
Hil arte oihu egingo degu,
bizi bedi Euskal Herria![5]

ESAITen ereserkia aldatu

2012an ESAITek (Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea) Euskal Selekzioaren ereserki izendatu zuen[3].

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Morel Borotra, Natalie. (2003). «Les modèles français et espagnols dans la création de l'opéra basque» La musique entre France et Espagne. Paris: Presses Paris Sorbonne, 83 or. ISBN 2840503093..
  2. a b «Txanton Piperri» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  3. a b «Efemeridea: Euskarazko lehen opera estreinatu zuten arrakasta handiz: Txanton Piperri» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  4. (Ingelesez) Requejo Ansó, Alberto Ángel. (2003). A Study of Jesús Guridi’s Lyric Drama Amaya (1910-1920). The University of Texas at Austin, 255 or..
  5. «Euskal Herriko semeak gera» Bertsolaritzaren datu-basea (Noiz kontsultatua: 2023-10-26).

Kanpo estekak aldatu