Errege-erregina Katolikoen politika eta Euskal Herriko ontzigintza
Euskal Herriko ontzigintzaren historian, Errege-erregina Katolikoen erregetzarekin hasitako garaia funtsezkoa eta bereziki oparoa izan zen Bizkaian eta Gipuzkoan. Auzi batek jarri zuen abian erregetza hori; eta, gerra zibila ez ezik, Elisabet I.aren aurkako Portugal eta Frantziarekin nazioarteko gerra bilakatuko zen. Euskal herritarren parte‑hartzea ez zen txikia izan gerra horretan: lurretik, Torori eta Burgosi lagundu zieten, eta itsasotik, Hondarribiari frantsesen setioan. Aragoi eta Gaztela batzen zituen tronuan finkatu zirenean, errege-erregina haiek askotan arduratu ziren euskal herritarren hainbat gaitaz, besteak beste haien nabigazioaz.
Armadaren ontziola
aldatuAipatutako Portugalen aurkako gerra horretan, Errege‑Erreginek itsasontziak prestatzeko eskatu zioten Bilbori; eta Bilbori, Bermeori, Portugaleteri eta Laredori bakoitzak portuan zituen bonbardak, serbatoiak eta ontzietako artilleria piezak, karabelak eta txalupak, emateko eskatu zieten haien balioa ordaintzearen baldintzapean. 1576an, Fernando Katolikoak Portugaleteko pribilegioak berretsi zituen, Gernikan bere Foruen zina egitera Bizkaira egindako bisitaldian. Nabigazioarekiko azaldu zuten interes goiztiarra 1576ko martxoaren 20ko Pragmatikan azaltzen da; han abantailak eskaintzen zaizkio 600 tona baino gehiagoko itsasontziak eraikitzen dituenari. Neurri horrek ontzigintza azkartu egin zuen eta merkatariak, ontzi‑maisuak eta armadoreak akuilatu. Sevillako almojarifazgoa edo muga‑zerga ordaintzeari zegokion mesedea ere egin zioten. Erregealdi horretan, egokiera aparta gertatu zitzaion euskal Itsas Armadari nazioarteko aukerak zabaltzeko (Afrika eta turkiarrak, Kanariar Uharteak, Italia: ondare‑loturak). Bizkaia eta Ingalaterraren artean, 1479an, merkataritza‑harremanak bultzatzen zituen akordio batera iritsi baziren, 1481ean beste horrenbeste egin zuen Gipuzkoak Errege‑Erreginaren baimenarekin[1]:
« | Sepan quantos esta carta vieren cómo nos los procuradores e gobernadores de los escuderos fijosdalgo de la noble e leal Provincia de Guipúzcoa que estamos juntos en el lugar de Usarraga, otorgamos e conoscemos... | » |
Errege‑lizentzia lortu zuten. Lizentzia hori Domenjon Gonzalez de Andiak, Pedro de Vicuña batxilerrak, Juan Migueles de Zuñiga eta Otxoa de Bergarak kudeatutzen zueten eta Ingalaterrako Erregearekin «concierto y asiento de paz» bat berresteko baimena ematen zien[1]:
« | para que los tratantes de los dichos nuestros reinos e del dicho Reino de Inglaterra puedan andar y anden seguros, y que los daños que de la una parte a la otra se ficieren sean satisfechos y pagado | » |
Gipuzkoak prokuradoreak izendatu zituen, probintzia, hiribildu eta leku nahiz biztanleko «nahikoak eta ugariak», hala nola, Olazabal batxilerra, Juan de Azmines, Martin Perez de Arostegi eta Juan de Iñigez. Horiexek izango zuten eskumena antzinako bake‑kapituluak berresteko, zuzentzeko, akatsak kentzeko eta berriro besteak jartzeko; beren egitekoa Ingalaterrak Gipuzkoarekin merkataritza «quieta, pacífica e amigable contratación» lortzea zuen xede. Egilespen‑gutun horren lekukoak izan ziren Pedro Perez de Vicuña azpeitiarra, eta, Juan de Landerrain, Brixil (Errexil edo Errezil agian) izeneko paraje ezezagun batekoa.
Dena ez zen «kontratatze adiskidetsua»
aldatuErrege‑Erreginak Mediterraneoan zuten politikaren goraldiak (Afrika, Italia...) behar‑beharrezkoa egin zuen ontzidiak prestatzea. Alonso de Quintanilla indarrak biltzera etorri zen, turkiarrei Otranto berriz konkistatzeko. Garai horretantxe emango du Perez de Pulgar‑ek euskaldunei buruzko iritzia, «gente sabida en arte de navegar» eta «más instructor que ninguna otra nación del mundo» ("nabigazioan jakitunak" eta "beste ezein naziok baino maisutasun handiagoa"). Hogeita hamar itsasontzi irten ziren Bizkaia, Gipuzkoa eta Lau Hiribilduetatik, eta helburua lortu zuten, Galizia eta Andaluziako beste hogeirekin batera. Elisabet Erreginak 1483an bisitatu zuen Bizkaia, hain zuzen ere, irailaren 5ean iritsi zen Bilbora, eta Tenderiako Portalean egin zuen Bizkaiko Foruen zina. Hara hemen Sandovalen hitzetan Erreginak zer egiten zuen Portugalete, Durango eta beste hiribildu batzuk bisitatzean:
« | Se vestía y tocaba al uso de aquel pueblo, llamando a las personas de más merecimiento y tomando de la una el tocado, de la otra la saya y de la otra el cinto y las joyas, para tener a todos de su mano y mostrarles el amor que les tenía, y volvía estas preseas a sus dueños muy mejoradas, cuando llegaba a otro pueblo, y a sus maridos hacía muchas mercedes y honraba y gratificaba con dones a los que le habían servido en guerra y de esto hay grandes privilegios entre los nobles vizcaínos y guipuzcoanos. | » |
Gerrarako itsasontziak prestatzea
aldatuArgi dago xede politiko nagusia Nabigazioari zegozkion antolamenduak prestatzea izan zela –esaten du Labairuk–, behar‑beharrezkoak zirenean, itsasontziek eta kostaldean eta inguruetan bizi ziren itsasgizon adituek huts egin gabe parte har zezaten. Gasteiztik Gipuzkoara Baeza bidali zuen eskari erakargarri batekin: Granadak mairuen aurkako gerra azkarrago bukatzeko, Erresuma hartako portuak behar zuen berau blokeatuko zuen ontzidi bat, «más navíos e mayores y más gente de la que fasta agora habemos tenido en la dicha flota». Hitzarmena formalizatzeko zereginaz Baeza arduratu zen. Erregina fidatzen zen gipuzkoarrekin: Labairuk dioenez, Gipuzkoak hiru itsasontzi prestatu zituen bere kontura.
Itsas Armaden eskaera ofizialak gero eta sarriago gertatzen ziren, eta uste izatekoa da, erantzun ofizialez gain, Koroak hitzarmenak ere egingo zituela partikularrekin. Itsasoko arriskuek eraginda merkataritzan jarduteko itsasontziak gerrarako prestatutako ontzi bilakatu ziren. Koroak ontziak pleitatu edo alokatu baino ez zituen egiten, edo, bestela, bahitu, beharrezkoak zituenean. Merkataritza eta gerra dira Nabigazioan, ontzigintzan eta haien erabileran eragina duten bi faktoreak.
Ipar Atlantikoan itsasontziak merkataritzan erabiltzen ziren batez ere, euskaldunak itsaslapurren mehatxuetan eta errepresalietan izan ziren subjektu aktiboak eta pasiboak.
Bizkaiko Korrejidoreak 1486an zumaiar kortsario batzuk zigortzeko parte hartu zuen, Portugaleko kostaldean bi gizon hil eta beste batzuk zaurituta, itsasontzi bretainiar bat indarrez harrapatzeagatik. Merkatarien lehiagatik edo kontu hartze soil bategatik, ez dago oraindik argi zergatik izan ote zen.
Protekzionismoa Europa Atlantikoan
aldatuHiru urte beranduago, Bilboko Kontzejuan eztabaidan ari ziren, merkatariek itsasontziak alokatzen zituztelako, Arroxelarantz edo Bretainiarantz artilea, burdina eta larrua garraiatzeko. Itsasontzi bizkaitarrek lehentasuna zutela esaten zuten, kargamentuaren onarpenean eta alokairuko prezioen homologazioan. Emandako xedapena honako hauei jakinarazi zitzaien: Juan Iñigez de Bermeo, Martin Saez de Prado, Juan de Arbolantxa, Pedro de Berraondo, Pedro Jimenez de Bertendona, Juan Fernandez de Arbieto, Pedro Maria de Bilbao de Barrenkale.
Horrek sortzen zuen arazoari 1502ko urriaren 20ko Erregeen xedapenak ematen zion erantzuna, Bilboko, Lekeitioko, Donostiako eta beste portuei buruzkoa. Xedapenak agintzen zuenez, ez zeuden behartuta salgaiak itsasontzi jakinetan kargatzera, baizik eta erresuman bertakoa izatea nahikoa zen, kargatzaileak nahi zuen ontzian kargatzeko.
Horrekin halakoxe protekzionismo bat bilatzen zen, kargamentuetan monopolioa ez esategatik; ez alokairuak irabaztearren soilik, baita matxura deitzen zitzaionari aurre egiteko eta kargarekin zerikusia zuen zergaren bat ziurtatzeko ere. Auziak izan ziren Espainiako kontsulen eta katalanen artean Brujasen.
Antzeko auziak izan zituzten Genoa, Florentzia eta Luccako nazioetan. Beraiek «une tres notable nation separée et distincte des autres nations residen en la dicte ville de Brugges» zirela ziurtatzen zuten katalanen aurrean, kontsul bizkaitarrek beraiek ere «notable nation» zirela zioten, eta, hitzarmenak zirela medio, Gibraltarren beste aldean ontziratutako salgaien matxurez arduratzen ziren. Aldiz, Espainiako kontsulak Itsasartearen atlantiar aldean kargaturikoen matxurez. Brujasko echevins‑ek katalanei eman zioten arrazoi. Bilbon ere antzeko auziak azalera ziren Bilboko kaian.
Zerga kontuak
aldatuZergari zegokionez, bertakoei eta kanpokoei eragiten zien kargatutako salgaien gainean ezarritako zergak eta merkatarien fielak arautzen zituen. Jainkoaren dirua esaten zitzaion, Bilbon San Anton eta Santiago elizek, eta Donostian Santa Maria eta San Bizente elizek jasotzen zutena: Donostian salgaien gaineko % 2a edo hamar marabedi itsasontziko; elizak egiteko, kofradiei emateko nahiz merkatari behartsuen beharrak arintzeko, beren alargun eta umezurtzei, lapurreta pairatutako marinelei edo zoritxar handiren bat zuten familiartekoei laguntzeko izaten zen.
Mediterraneoko presentzia
aldatuItsaso bidezko merkataritza, tentsio eta errepresalia arinak gorabehera, modan bazegoen Iparraldean, gerra ekintzak nagusitzen ziren Hegoaldean, Gibraltar itsasartetik harago, Italia nahiz Afrikako kostaldeetan.
- Sariak bereganatzen zituen Juan Mendarok bere «La Zumaia» ontziarekin.
- Machin Uranzu, Errenteriakoa, Bugiako konkistan nabarmendu zen, baina Arriaran Almirantea han bertan hil zen.
Pedro de Vera bere ontziarekin izan zen Kanariar Uharteetako itsas ekintzetan, Miguel de Muxikarekin batera; hantxe hil zen hura berrehun gizonekin.
Sona handiagoa iritsi zuen Granadako mairuen erresumari eraso eginez Iñigo de Artietaren ontzidiak, eta batez ere Juan de Lazkano Armadako kapitain jeneralak: Napolesko konkistan, Eskuadra frantsesaren porrot handia izan zuen hartan Tarentoko hesian eta Mazalquivirko hesian parte hartu zuenak. Huraxe izan zen ontziak korazatu zituen lehena eta horixe egokitu zitzaion Cesar Borja preso ekartzea Espainiara.
Fernando Katolikoak 700 gizon bana zitzala eskatzen zion Gipuzkoari 1512an, D. Juan de Lazkanoren agindupean antolatu behar zen itsas armadarako. Bikaina izan zen, oso, Olivetoko Konde Pedro Navarroren jarduna, gerora Frantziaren zerbitzura jardun eta tragikoki hil zenarena. Pasaiako Villaviciosa leinua nabarmentzen hasi ziren: Miguel izango zen Indietako Ontzidiaren lehen jenerala; semeen artetik, Martin jenerala izan zen; Juanot eta Juantxo almiranteak; Juan, berriz, kapitaina.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Euskal Herri Enblematikoa entziklopediako Euskaldunak munduko itsasoetan zehar XIV - XVI. mendeak liburutik txertatu zen 2015-03-21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, liburu hori eta entziklopedia horretako beste zenbait Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.