Pragmatika

hizkuntza komunikazioan nola erabiltzen eta ulertzen den aztertzen duen diziplina

Pragmatika hizkuntzalaritzaren ataletako bat da, perpausen arteko erlazioak eta hauek erabiltzen diren egoera aztertzen dituena, hau da, mezu baten interpretazioan testuinguru zehatz batek nola eragiten duen. Semantika, morfosintaxia, gramatika, oro har, eta psikologia edo soziologiako elementuak nahasten dituen diziplina da. Testuan azaltzen diren elementuez gain testuinguruaren arabera ulertu daitezkeen elementuak ere aztertzen ditu, bai elementu objektiboak zein subjektiboak, beronen sorreraren hipotesi nagusietako bat esanahiaren zehaztasun gehienak perpausetik at izaten baitira, eta hiztunek interpretatu behar izaten dituzte.

Pragmatikak testuak, edo testu zatiak, bere testuinguruan aztertzen ditu. Horrela, hainbat arrazoirengatik gerta daiteke testu bat edo testu zati bat desegoki suertatzea, zuzentzeko modukoa[1], nahiz eta gramatika akatsik izan ez.

Adibideak

aldatu

Gramatikalki zuzenak diren perpausak eta testuak desegokiak izan daitezke testuinguru jakin batzuetan.

Esate baterako, XXI. mendeko pertsona batek gustuko duen pertsonari 'gustatzen zatzaizkit' esaten badio, ez du inolako gramatika akatsik egin, baina pragmatika aldetik, ziur aski, esaldi desegokia izango da, (ironia edo umore kutsu bat eman nahi ez badio, bai behintzat).[oh 1]

« Lagun bat afaltzera gonbidatu duzu, eta zure lagunak pastel bat hartu duenean zuen alaba txikiak esan dio:

―Pastela jaten baduzu gehiago lodituko zara! Zu lotsatuta zaude eta ezin duzu sinetsi alabak lagunari esan diona.

Alabak esan duenak zentzua dauka: pastela jaten badugu, lodituko gara. Baina testuinguru soziala dela-eta, amak interpretatzen du alabak lagunari lodi dagoela esan diola. (Eta testuinguru sozial horretan gerta daiteke loditasuna ez izatea positiboki baloratua). Beraz, lehenengo esaldia, pastela jaten badugu, lodituko gara, semantikari egiten dio erreferentzia, baina esaldiaren erabilera zuzena/desegokia kasu honetan, pragmatikari.

»

—Juan Abasolo[2]


Oharrak

aldatu
  1. Adibide hau Mari_Maistra (Leire Narbaiza) Interneteko pertsonaiarengandik hartua da. Bilatu interneten: "Marimaistra gustatzen zatzaizkit"

Erreferentziak

aldatu
  1. Urgell, Blanca. «Zu zatzaizkit axola» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  2. Abasolo, Juan. 2 Hizkuntzalaritza | Hizkuntzaren Didaktika (2021) Haur Hezkuntza V0.1. (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).

Bibliografia

aldatu
  • (Ingelesez) Donato, R. & Lantolf, J.P.. The dialogic origins of L2 monitoring. Pragmatics and Language Learning. 1990.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.