Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Toro (argipena)»


Toro Zamorako probintziako ekialdeko udalerri bat da, Gaztela eta Leon autonomia erkidegoko Alfoz de Toro eskualdekoa[1]. 2008ko erroldan 9.850 biztanle zituen.

Toro
Espainiako udalerria
ColegiatadeToro.jpg
Escudo de Toro.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaZamorako probintzia
Alkatea Jesús Andrés Sedano Pérez (en) Itzuli
Izen ofiziala Toro
Posta kodea 49800
INEk ezarritako kodea 49219
Geografia
Koordenatuak 41° 31′ 34″ N, 5° 23′ 41″ W / 41.526111111111°N,5.3947222222222°W / 41.526111111111; -5.3947222222222Koordenatuak: 41° 31′ 34″ N, 5° 23′ 41″ W / 41.526111111111°N,5.3947222222222°W / 41.526111111111; -5.3947222222222
Azalera 326 km²
Altuera 740 m
Mugakideak Valdefinjas, Peleagonzalo, Fresno de la Ribera, Coreses, Villalube, Matilla la Seca, Pozoantiguo, Villardondiego, Villavendimio, Morales de Toro, San Román de Hornija, Villafranca de Duero, Castronuño, Villabuena del Puente, El Pego, Venialbo, Sanzoles, Madridanos eta Villalazán
Demografia
Biztanleria 8.713 (2019)
Red Arrow Down.svg-76 (2018)
alt_left 4.435 (%50.9)4.278 (%49.1) alt_right
Dentsitatea 26,73 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00
Hiri senidetuak Condom eta Dormagen
Matrikula ZA
toroayto.es

GeografiaAldatu

Toro udalerria Iberiar penintsulako ipar-mendebaldean kokatuta dago, iparraldeko submesetan. Duero ibaiak udalerria ekialdetik mendebaldera zehartzen du. Hiria Duero ibarraren gainean 100 metroko muino batean dago. Badaude beste ibai batzuk ere, hala nola, Guareña, Hornija, Bajoz eta Talanda erreka.

HistoriaAldatu

Lehenengo aztarna arkeologikoen arabera, Toro Burdin Aroko II.aren aldikoa da. Hondakin hauek eta hirian dagoen harrizko ordotsak antzinako kastro batean pentsarazten digute, zenbait egilek Arbukalako hiri bakzeoarekin identifikatzen dute. Hiria kokatuta zegoen Astorga-Merida-Zaragoza galtzadan[2]. Kokaleku hau desagertzean, zonaldea Dueroko basamortuaz parte bat izan zen, Leongo Erresumak birpopulatu arte. Jendeztatze hori 899an gertatu zen, Alfontso III.aren kronistak, Sampiro apezpikuak, esan zuenez. Kristauek konkistatutako lurraldeak berriro ez galtzeko, birpopulazioa azkar gauzatu zen eta horretarako beste hirietatik ezinbestekoak ez ziren pertsonak ekarri zituzten.

Erdi Aroan, Leongo Erresumaren hiri aberatsenetariko bat izan zen, ardoaren ekoizpenari esker. Alfontso IX.ak esan omen zuen esaldi hau:

« Badaukat Toro bat ardoa ematen didana eta Leon bat edaten duena. »


Toroko biztanleak 1476an, Elisabet I.a Gaztelakoaren aldekoak portugaldarren kontra matxinatu ziren hiria kontrolatzen zutelako. Juan de Ulloa gobernadoreak, Beltranejaren aldeko konjuraturikoak urkatu zituen. Antonia Garciaren kasuan, (Juan de Monroyren emaztea), agindu zuen bere etxeko burdin sarean garrote eman ziezaiotela. Erregina Katolikoak Toron sartu ondoren, kalte-ordain moduan, agindu zuen burdin sare hura urreztatzea. Lau mendetan zehar, Torok, beste hamalau hirik bezala, Gorteetan boto eskubidea izan zuen, hau da, hamabigarren tokia, Zamoraren ostean eta Madrilen aurrean.

EkonomiaAldatu

Tororen ekonomiaren oinarria lehenengo sektorean datza. Ardoaren ekoizpena kalitate ona denez, duela urte batzuk Toro-jatorrizko izendapena lortu zuen. Bigarren sektorean elikadurazko industria gailentzen da, hala nola, ardogintza, azukregintza, esnegintza, okintza eta gozogintza.

OndareaAldatu

  • Vaccear jatorrizko ordotsa edo zezena
  • Hiriko harresien aztarnak.
  • XV. mendeko zubia
  • Santa Maria Nagusiaren kolegiata, XII. mendekoa. Estilo erromaniko eta gotikoan eraikita. Ikusgarria da bere Majestate ataria. Sakristian ikusgai daude: Euli margoa, zilarrezko kustodia, orain dela gutxi arte Londresen gordeta eta bolizko kalbarioa.
  • Mudejar estiloko elizak: San Salvador de los Caballeros, San Lorenzo el Real, San Pedro del Olmoren hondakinak eta Santa María de la Vega.
  • Erloju arkua, XVIII. mendekoa. Kondairaren arabera, argamasarako uraren ordez ardoa erabili zen oso ugaria eta merkeagoa zelako Duero ibaitik ekartzea baino.
  • Santa Sofia monastegia. Eraikin gotiko-errenazentista non lekaime norbertiarrek ostatuz duten.
  • Sancti Spiritus monastegia. Beatriz Portugalgo margoa du.
  • Zezen plaza, zurezkoa eta 1828an eraiki zena.
  • San Julián de los Caballeros eliza.
  • Santo Tomas Kanturiarraren eliza.
  • Hiriko alkazarra.
  • Gurutz ospitalea.

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.