Thor
Thor edo Donar (antzinako eskandinavieraz: Þórr, antzinako ingelesez Þunor, antzinako goi germanieraz Donar eta hizki errunikoetan þonar ᚦᛟᚾᚨᚱ) eskandinaviar mitologia eta germaniar mitologiako trumoiaren jainkoa da. Halere, bere funtzioa konplexua da, trumoia, ekaitza, haritza, indarra, ugalkortasuna eta gizateriaren babesaren ideiekin ere loturik azaldu ohi baitzen.
Thor | |
---|---|
Eskandinaviar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ikonografia | Q33392183 |
Baliokideak | Perun (en) , Zeus, Jupiter eta Taranis |
Ogibidea | dragonslayer (en) |
Familia | |
Aita | Odin |
Ama | Jörð eta Fjörgyn (en) |
Ezkontidea(k) | Járnsaxa eta Sif |
Seme-alabak | Þrúðr (en) , Móði (en) eta Magni (en) |
Anai-arrebak | Meili, Vidar, Bragi, Baldr, Höðr, Hermóðr eta Vali |
Kidetza | Æsir |
Bere gerra arma jaurtitzeko mailu bat zen, Mjölnir delakoa, honetatik erreplika txikiak landu ziren, beranduago Eskandinaviaren kristautze garaian eskandinaviar paganoek euren jentiltasuna kristauen aurrean adierazteko kutun gisa erabili zituzten.
Izenak
aldatuThor
aldatuJainko honen izena antzinako eskandinavieraz Þórr da, anglosaxoieraz Þunor, antzinako saxoieraz Thunaer, antzinako herbehereraz Donar eta antzinako goi alemanaz þunraR.[1][2]
Aldaera guzti hauek antzingermanierazko *Þunraz izenetik eratorriak dira.[3] Ingelesezko thunder (euskaraz "trumoi") hitza, edota alemanezko Donner, herbehererazko donder, suedierazko tordön, eta daniera eta norvegierazko torden hitzen jatorri berdina du (hauek -dön/-den atzizkia dute, jatorriz "burrunba" edo "dunbots" esan nahi dute).
Thorren beste izen batzuk
aldatuAntzinako eskandinaviar olerkigintzan Thor jainkoa izen ezberdinez deitua da. Kenningar direlako kontakizunetan ere skald izeneko olerkari-gerlariek jainko honi izen ezberdinez deitu zuten. Nafnaþulur delako kenningar bilduman jainko honen izen ezberdinez osatutako ahapaldi bat ere badado:
|
|
|
Izen hauetako lehenbizikoak, Atli izenak, "Izugarria" esan nahi du, Ásabragr izenak "Jainkoen printze", Ennilangr izenak "Kopeta zabalduna", Björn izenak "Hartz", Harðvéorr izenak "Arkulari indartsua", Sönnungr izenak "Benetakoa", Véoðr izenak "Sakratuaren babeslea" eta Rymr izenak "Zalapartatsua".[5]
Izen hauetako batzuk edda eta skalden olerkigintzan agertu ohi dira. Adibidez, Vingþórr "Thor gudukoa" eta Hlórriði "Zaldun zaratatsua" izenak Þrymskviða kontakizunean ere agertzen dira.[6]
Ezaugarriak
aldatuThorrek klima eta uzta nahiz sagaratzea, justizia, babesa eta guduak kontrolatzeko ahalmena zuen. Horrenbestez sarritan jainko gorentzat jo ohi zen. Jainko honen ezaugarri nabarmenena bere gerlari izaera da, kondaira askok bere guda mailua eskuan duela erraldoi multzoen artean bidea irekitzen irudikatu izan dute. Halere, Thorrek bere gerlari paperean babeslearen rola betetzen du, aldiz Odin jainkoak bere jarraitzaileak gudu-zelaira hiltzeko eta loria jasotzeko deitu ohi zituen, horregatik Thorrek baserritar eta artisauen komunitate bakezalegoen artean gurtze handiagoa izan zuen.
Islandiarrentzat Thor legearen zaindaria zen, eta ostegunetan þing biltzarra bere ohorez ireki eta zinpetze gehienetan laguntza eta babes eskatzen zitzaion.
Jainko honi zuzenduriko kenningar direlako Haustlöng olerkian "pentsalari sakon" gisara izendatzen da,[7] eta nahiz eta aldi gehienetan ekintza zuzena estrategiaren gainetik nahiago izan, kondaira askok bere jakintza ere deskribatzen dute, Alvíssmál olerkian kasu, honetan Thorrek bere alabaren ezkongai izateko asmoz zuen Alvíss ipotx jakintsua goizaldera arte luzatu zuen asmakizun lehiaketa baten bidez engainatu zuen, eta modu honetan lehenbiziko eguzki printzek ipotxa harri bilakatu zuten. Gautrek sagan aipatzen denez, Thorrek Odin jainkoari erraldoien biloba zen Starkad delakoaren patuaren inguruko erronka bota zion, Odinek Starkadi eskainitako bedeinkapenak Thorrek madarikazioekin erantzunez.
Gainera, Thor jainkoa runa eta sagarapenarekin lotu ohi da, ahalmen magikoak, bere ahuntzak berpizteko gaitasuna, eta bere neurria eta itxura aldatzeko gaitasunaren jabe ere bada.
Zeruko jainko gisa, ugalkortasunaren rola ere badu. Udako ekaitzetako tximistargiek uztak ontzen zituztela uste zen. Þrymskviða olerkiaren arabera, Thorren mailua emaztegaiaren soineko gainean izateak, ugalkortasun errituala eta zerua eta lurraren arteko elkar harremana iradokitzen du.
Jabetzak
aldatuMjölnir
aldatuThorren jabetza ospetsuena helduleku motzeko Mjölnir mailua da, zeinaren bere egileak Sindri eta Brokk ipotxak izan baitziren. Bere jomugan inoiz ez hutsegiteko gaitasuna du, eta behin jaurti ondoren beti bere jabearen eskuetara itzultzen da, gainera txikitu eta arroparen azpian disimuluz eraman liteke, bestalde tximistak jaurtikitzeko ere erabil daiteke. Bere mailua altxatzeko, Thorrek bere indarra areagotzen duen gerrikoa erabili ohi du, Megingjörð delakoa, eta burdinezko pare bat eskularru ere bai.[8] Mjolnir mailua erraldoien aurka borrokatzeko orduan erabiltzen duen arma nagusia da, jainkoek diotenez, ipotzek landutako lan guztietan ederra omen zen, bai eta Jötunheim lurraldeko indarren aurkako defentsan jainkoek zuten armarik boteretsuena ere.[9] Mailua Thor jainkoaren ikur eta kutun bihurtu eta Bikingoen Aroan apaindura pieza oso ezaguna, eta eskandinaviar eta germaniar paganismoaren ikono ere bilakatu zen.
Gurdia
aldatuThor jainkoa Tanngrisnir eta Tanngnjóstr izeneko aker magikoek tiratutako gurdi batean bidaiatu ohi du. Ahuntz hauen ezaugarri nagusia Thorrek gosea izan ezkero haiek prestatu eta gero, bidaiatzen jarraitu behar baldin bazuen, euren azalez hezurrak estali eta mailuaren boterearen bidez ahuntzak berpiztu zitzaizkienean datza. Behin batez, gaur iragateko baserritar batzuei ostatu eskatu zien, akerrak prestatu eta Þjálfi zeritzon familiako semeetako batek bere hezurretako bat puskatu zuen, honenbestez, hurrengo goizaldean Thorrek akerrak berpiztu zituenean, haietako batek herren egiten zuela ohartu zen. Thorren haserrea ez zen nolanahikoa izan, eta arazo hura konpontzeko asmoz Þjálfi eta bere arreba Röskva, Thorren morroi bilakatu eta bere abentura eta balentria askotan lagundu zioten.[10] Haustlöng eskaldar olerkiak dioenez, Thorrek bere gurdian bidaiatzen zuen einean, lurra eta mendiak suntsituak gelditzen omen ziren.[11]
Bilskirnir
aldatuThor jainkoa Þrúðheimr ("Indarraren bizilekua") edo Þrúðvangr erresumako Asgard lurraldean bizi zen. Han Sif emaztea eta bere semeekin Bilskirnir izeneko jauregian bizi da, eraikin guztien artean handiena da eta 540 gela ditu. Guzti hau Grímnismál kondairan azaltzen da.[12] Hárbarðsljóð kondairan aipatzen denez, nahiz eta hau aipatzen duen iturri bakarra izan, jauregian Thorrek hildako baserritar eta esklaboei harrera egiten omen zien.[12]
Kondairak
aldatuNjálen saga
aldatuNjálen saga delakoa Eskandinavia kristautasunera bilakatzen ari zen garaian idatzi zen, eta bertako jainko ugariren aipamena egiten du.
Skald jentil baten amak Thor jainkoaren aipamena egiten du, emakume honek Thor jainkoa eta kristau jainkoa parekatu eta bertako jainkoaren ahalmena goraipatzen du. Emakume honek Thangbrand izeneko kristautu berri den eskandinaviar batekin eztabaidatu, eta bertso horietan Thor jainkoak, kristau jainkoak baretu ezin ditzakeen ekaitzak sor ditzakeela ziurtatzen du.
- "Entzun izan dut," esan zuen Thangbrand-ek, "Thor ez zela ezer ere izango, hauts eta errauts ez beste, Jainkoak bizirik jarrai zezan nahiko ez balu."
Baieztapen honi emakumeak honako bi bertsoekin erantzun zion:
- ...
- Kristok ezer gutxi balio izan zuen, nik uste,
- Thorrek itsasontzia suntsitu zuenean
- Gylfi-go oreinari [itsasontzia] Jainkoak ezin izan zion lagundu ahal izan.
- Berriro beste abesti bat abestu zuen:
- Thangbrand-go itsasontzia bere loturetatik askatu zuen,
- Itsasoko erregearen gerra zaldia [itsasontzia], Thorrek amorruz suntsitu zuen,
- Astindu eta txikitua, bere zuaker guztiak,
- Bere alboa hondartzara jaurtikia;
- Bikingoen erraketa [itsasontzia],
- ez da inoiz gehiago olatu gazietan irristatuko,
- Thorrek esnatu erazi zuen ekaitz baten ondorioz,
- Bere kroskoa ezpal txikietan birrindu zen
- Njálen saga, 98. orr.[13]
Gautreken saga
aldatuGautreken saga Odin eta Thorren arteko liskar batean oinarritzen da, hauek uharte batean epaile paperean daude eta Starkard izeneko erraldoi baten bilobari aldizka bedeinkapenak eta madarikazioak eskaintzen dizkiote. Thor bere aitona erraldoiaren etsai izan eta hil egin zuenez, Odinek ilobari ematen dizkion bedeinkapenak trebeziaz neutralizatuko dituen madarikazioak erantzungo ditu.
- Orduan Thor mintzatu zen: 'Alfhildek, Starkaden amak, bere semearen aita gisa Thor bera baino erraldoi bat nahiago izan zuen. Horregatik Starkad berak inoiz seme edo alabarik izan ez dezan eta bere familia berarekin bat amaitu dadin agintzen dut.'
- Odin: "Hiru bizitza denboraldiz bizi dadin agintzen dut."
- Thor: "Haietako bakoitzean ekintza ankerrenak gauzatuko ditu."
- Odin: "Arma eta arropa onenak izan ditzan agintzen dut."
- Thor: "Lur edo estaturik inoiz izan ez ditzala agintzen dut."
- Odin: "Hau ematen diot, dirutza handiak izan ditzala."
- Thor: "Madarikatu egiten dut, duenarekin inoiz asetua egon ez dadila."
- Odin: "Gudetan garaipena eta ospea ematen dizkiot."
- Thor: "Madarikatu egiten dut, gudu bakoitzean larriki zauritua izan dadila."
- Odin: "Olerkigintzaren artea ematen diot, mintzatzen den bezain azkar olerkiak konposatu ditzan."
- Thor: "Berak konposatzen duena ez du inoiz oroituko."
- Odin: "Jauntxoen artean estimatuena eta haien artean onena izan dadila agintzen dut."
- Thor: "Jende arruntak gorrotatu egingo du."
- Gautreken saga, 8. kapitulua[14]
Gurtza
aldatuLehenbiziko idatzitako erregistroetatik Bikingoen Aro berantiarrera arte Odinekin batera germaniar herriek gehien gurtzen zuten jainkoa izan zen. Eskandinaviar eta germaniar kondaira gehienek bera eta bere balentrien aipatu ohi dituzte, Edda kontakizunetan Midgard edo gizonen munduaren babeslea zen.
Eskandinaviaren kristautze prozesuan zehar eta amaieran kristau misiolarien eraginpean Thorren irudia deabrutu egin zuten. Historiografia kristauak kontatzen du Alemania iparraldean, herri germanikoen artean, zegoen Thorren haritz gurtua VIII. mendean San Bonifazio kristau misiolari anglosaxoiak moztu zuela, zurarekin kapera bat eraiki zuelarik, paganismoa kristautasunarekin ordezkatuz modu sinbolikoan[15].
Behin kristautasuna ezarri ondoren, Thorren inguruko fedearen arrastoak nagusiki baserri giroan mantendu ziren, honela eskandinaviar eta germaniar folklorean biziraun eta gaur egun neopaganismoan berpiztu edo berreraiki dira.
Thor kultura garaikidean
aldatu1962. urtean super-heroien komikien munduan agertu zen Thor, Marvel komikien eskutik, Jack Kirbyk marraztua, eta Stan Leek eta Larry Lieberrek idatzitako istorioetan. Irudi ikoniko bat hartu du pertsonaiak horren ondorioz; ile horia, kapa gorria, kasko hegoduna, eta eskuan bere mailu mitikoa[16]. Marvel Unibertso Zinematikoan are gehiago garatu da pertsonaia, itxura horri eutsiz, Chris Hemsworth aktoreak gorpuztu duelariik 2011ko Thor filmetik.
Komiki eta film horietan Thorrekin batera mitologia nordikoko beste elementu batzuk ere azaldu dira, hala nola Asgard (planeta bihurturik) edo senideak, Odin aita eta Loki anaia[17].
Thor izena daraman jendea
aldatu- Thor Heyerdahl (1914-2002), norvegiar esploratzailea, etnografoa eta abenturazalea.
- Thor Hushovd (1978-), norvegiar txirrindularia.
Ikus gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Altnordisches Etymologisches Wörterbuch. Jan de Vries. 1961, Brill Verlag, Leiden. ISBN 90-04-05436-7
- ↑ fEtymologisches Wörterbuch der deutschen Sprache Friedrich Kluge eta Elmar Seebold. 2002, Walter de Gruyter Verlag, Berlin. ISBN 3-11-017473-1
- ↑ Handbook of Germanic mythology. Wolfgang Golther. 2004, Marix Verlag, Wiesbaden. ISBN 3-937715-38-X
- ↑ Nafnaþulur. Edda prosaikoa. Snorri Sturluson, 2008ko martxoaren 13a.
- ↑ The Thor file. Thorshof Journal. 2008ko apirilaren 6a.
- ↑ Þrymskviða. Edda olerkigintza. Snorri Sturluson. 2008ko apirilaren 6a.
- ↑ Haustlöng, 97. bertsoa. 2008ko apirilaren 6a.
- ↑ Gylfaginning, 21. kapitulua. Snorri Sturluson. Edda prosaikoa. Itzultzailea: Arthur Gilchrist Brodeur (1916). 2008ko martxoaren 8a.
- ↑ Gylfaginning, 43. kapitulua. Snorri Sturluson. Edda prosaikoa. Itzultzailea: Arthur Gilchrist Brodeur (1916). 2008ko martxoaren 8a.
- ↑ Gylfaginning, 44. kapitulua. Snorri Sturluson. Itzultzailea: Arthur Gilchrist Brodeur (1916). 2008ko martxoaren 8a.
- ↑ Haustlöng, 66 eta 67 bertsoak. Thjódólfur úr Hvini. Itzultzailea: Henry A. Bellows (1936). 2008ko martxoaren 8a.
- ↑ a b Grímnismál, 24. bertsoa. Snorri Sturluson. Itzultzailea: Henry A. Bellows (1936). Edda olerkia. 2008ko martxoaren 8a.
- ↑ Njálen saga. 98. kapitulua. George W. Dasent (1861)
- ↑ Gautreken saga. 7. kapitulua. 2008ko apirilaren 20a.
- ↑ «The Incident at Thor's Oak» www.pathguy.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
- ↑ (Ingelesez) «Thor | Creators, Stories, & Films | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
- ↑ (Ingelesez) «Thor (Thor Odinson) In Comics Powers, Villains, Weaknesses | Marvel» Marvel Entertainment (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
Kanpo estekak
aldatu