Ireki menu nagusia

Kolosoa (gaztelaniaz, El Coloso) El Prado museoko margolana da, garai batean Francisco de Goyaren ustezko autoretza zuena baina egun haren ikastun batek, ziur aski Asensio Juliák, margotu zuelako ustekoa.

Kolosoa
El coloso.jpg
Jatorria
Sortzailea Asensio Juliá Itzuli
Sorrera-urtea 1808
Jatorrizko izenburua El coloso
Jatorrizko herrialdea Espainia
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura
Zabalera 105 zentimetro
Altuera 116 zentimetro
Genero artistikoa margolaritza mitologikoa
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Lekua Pradoko Museoa
Bilduma Pradoko Museoa
Inbentarioa P002785

Erraldoiaren gorputzak, konposizioaren erditik, jarrera erasokorra hartzen du, besoaren posturaren eta ukabila itxiaren arabera. Koadroa 1808-1812 bitartean margotu zen, Iberiar Penintsulako gerran, eta horren isla izan liteke.

Erraldoiaren irudiaren kontrastean, ibarreko irudi txikiak ihesean dabiltza, noraezean.

AutoretzaAldatu

2008an, El Prado museoak adierazi zuen bazegoela pentsatzea Asensio Juliá, Goyaren ikastun bat, zela margolan honen egilea, AJ letrak ageri baitziren oihalaren ezkerreko behealdean.

Koadroa 20 urtetan aztertu ondoren, Manuela Menak ondorioztatu zuen Kolosoa ez zegoela egina Goyaren estiloan. 2009ko urtarrilean, museoak modu ofizialean adierazi zuen Asensio Juliá zela egilerik ziurrena.

Kanpo estekakAldatu