Ireki menu nagusia
Erromatar Inperioaren garaiko mapa.

Galazia[1] Asia Txikiko eskualde bat izan zen, egungo Turkian zegoena. K.a. III. mendearen hasieran Traziatik iritsitako zenbait tribu zelta (galiar) bertan lekukotu ziren, K.a. 279. urtean Ekialdeko Europako kokatze zelta gertatu ondoren. Eskualdeak galiarren izena hartu zuen eta bertokoek galaziar izena (erromatar idazleek Galli deitzen zieten). Bere hizkuntza zuten, galaziera hain zuzen ere.

Bere hiri nagusienak Bluzium, Drinametos, Minizus, Lagania eta Anzira izan ziren.

ErreferentziakAldatu