Else Lasker-Schüler

judua, idazlea, poeta, marrazkilaria eta ilustratzailea

Elizabeth Lasker-Schüler, ezaguna Else Lasker-Schüler izenez (Elberfeld (gero Wuppertal), Alemania, 1869ko otsailaren 11Jerusalem, Palestina (gero Israel), 1945eko urtarrilaren 22a) alemaniar idazlea, poeta, marrazkilaria eta ilustratzailea izan zen. Idazle estilo berritzailearengatik eta giza eskubideekiko konpromisoarengatik nabarmendu zen.

Else Lasker-Schüler

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElisabeth Schüler
JaiotzaElberfeld eta Elberfeld1869ko otsailaren 11
Herrialdea Alemania  1938)
aberrigabea  (1938 -
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaJerusalem1945eko urtarrilaren 22a (75 urte)
Hobiratze lekuaOlibondoen mendiko hilerri judua
Familia
Ezkontidea(k)Berthold Lasker (en) Itzuli
Herwarth Walden (en) Itzuli  (1903ko azaroaren 30a -  1912ko azaroaren 1a)
Bikotekidea(k)
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, salonnièrea eta antzerkigilea
Lantokia(k)Jerusalem
Jasotako sariak

else-lasker-schueler-gesellschaft.de
IMDB: nm1523912 iTunes: 119217594 Musicbrainz: 059fde3c-ab18-4224-906b-a104cef3f6f7 Songkick: 2823956 Discogs: 936299 IMSLP: Category:Lasker-Schüler,_Else Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Aaron Schüler bankariaren eta Jeanette Kissing emaztearen alaba izan zen. Sei neba-ahizpetan gazteena izan zen. Haur prodijioa izanik, 4 urterekin bazekien irakurtzen eta idazten. 11 urterekin hasi zen West an der Aue lizeora joaten. Handik gutxira, Berlingo idazlerik ezagunenetako bat bihurtu zen, baita gerora kultur munduaren ordezkarietako bat ere.

Handik gutxira, familia-tragedia bizi izan zuen, 1890ean ama, 1894an hurbila zen neba Paul eta 1897an bere aita hil baitziren. Galeraren ondorioz, lagun, maitale eta hiri joan-etorria bihurtu zen haren bizitza ordutik.

1894an Berthold Lasker medikuarekin ezkondu zen, Emanuel Lasker munduko xake txapeldunaren anaiarekin, eta 1895ean Berlinera joan zen bizitzera, eta hantxe egon zen 1933ra arte.[1]

1903an dibortziatu eta Georg Lewin idazlearekin ezkondu zen.[2] 1910ean Georg Lewinengandik banandu ostean, diru-sarrera barik zegoen, eta Karl Kraus bezalako lagunen laguntzari esker bizi behar izan zuen. 1912an, Gottfried Benn ezagutu zuen, zeinarekin adiskidetasun sakona izan zuen, eta maitasun olerki batzuk eskaini.

1927an, bere seme Pablo, artean aita ezezaguna, tuberkulosiak jota hil zen, krisi emozional sakon bati hasiera emanez. Bere neba Paulen heriotzak, bere amaren heriotzak eta bere semearen heriotzak markatu zuten bere obra.

Ibilbidea

aldatu

Else Lasker-Schülerrek Suitza bisitatu zuen lehen aldiz 1918ko urtarrila eta uztaila bitartean, eta ez zen itzuliko Berlindik erbesteratu zen arte. Lehen egonaldi hartan, poeta ezaguna zen eta herrialdeko bizitza intelektualean parte hartu ahal izan zuen, Schauspielhaus, Café Odeon edo Cabaret Voltaire bezalako leku ezagunetan izena emanez, non Tristan Tzara ere ikusi zuen. Martxoan irakurri zituen lehen aldiz bere poemak Zurich-Hottingen literatur zirkulurako eta Weisse Blätterretan hasi zen olerkiak argitaratzen.

Hala ere, lehen hilabeteetan herrialdeari buruz sortu zen iritzi positiboa goitik behera aldatu zen Lehen Mundu Gerraren amaieran izandako gosete eta gripe epidemiaren ondorioz, eta grebalarien eta armadaren artean gatazkak sortu ziren. Egoeraren tamaina ikusita, Suitzak ateak itxi zizkien herrialde sozialista eta komunistetako errefuxiatuei, eta Georg Lukàcs-en mailako pentsalariei eragin zien. Ideologia hori partekatzeko gai ez zenez, Berlinera itzuli zen, eta ez zuen Zurichera 1927ra arte pasatuko, semea hil zen urtera arte.

1932an Kleist Saria irabazi zuen arren, 1933ko apirilaren 19an Zurichera emigratu zuen behin betiko, alderdi naziaren mehatxu eta eraso bortitzen ostean, baina joan aurretik Klaus Gebhard ehungintza lantegi bateko jabeari kodifikatutako gutun bat bidali ahal izan zion, non azaldu zion Suitzako hainbat herritan bere obraren irakurketa publiko batzuk egiteko asmoa zuela. Alemaniako errealitate berritik ihes egin zuen babes ekonomiko eta sozial bila, eta erbesteratze eta deserrotze egoera batera iritsi zen, herri juduarekin zuen harremana berpiztera eraman zuena. Arthur Aronymus lana estreinatzeko itxaropenarekin ere iritsi zen, Die Geschichte meines Vaters Zuricheko Schauspielhaus tabernan.

Egoera ez zen erraza, eta herrialdea beldur zen hainbeste atzerritar jasotzean nortasun nazionala galtzeko, eta, horregatik, idazle suitzarretako asko erbesteratuengandik urrundu ziren. Hala ere, Elsek bisatu barik bazegoen ere, denboraldi batean bertan bizitzea lortu zuen. Sasoi horretan, Klaus Mann ezagutu zuen, eta hark lagundu zion bere testuetako batzuk argitaratzen. Kultura Juduaren Elkartea egoera globalak sortu zizkion zailtasun ekonomikoen berri izatera iritsi zen, eta ostatua ordaintzea erabaki zuen, Emil Raas bere ezagun zaharrak Bernara eraman arte.

Ez zuen bizimodu erraza izan, judua izanda, poesiarekin lotutako inongo esparrutan jardutea zail izan zuen eta. Alemanian argitaratu ezin zuelako kexatzeagatik, detektibeek zaindu zuten gaixotasun paranoiko bat leporatuta.

Palestina

aldatu
 
Palestina.

1934ko martxoan Das Hebräerland liburuan hasi zen lanean, eta Alexandriara joan zen Margret Pilavachi lagunak bultzatuta, nahiz eta Hitlerren eragina haraino ere iritsi zen, Else Palestinara bidean jartzera behartuz.

Palestinako Britainiar Mandatua bidaiatu zuen 1934an eta 1937an. Bere lehen egonaldian 8 aste eskas eman zituen, Das Hebräerland-en kontatu zituenak, Vienatik pasatu zen Zurichera itzuli baino lehen. Orduko horretan, bere bizileku-baimena ukatu egin zitzaion, eta abokatu lagun batek lagundu ahal izan zion arren, 1935eko ekainera arte baino ezin zuen egon. Hurrengo urteak latzak izan ziren, bere osasun ahularekin, erbesteko erbestealdi bat bizi zuela. 1938an, Alemaniako nazionalitatea baliogabetu zioten, eta Reich-eko ganbera literarioak debekatu egin zituzten idazleen zerrenda ezarri zuen, Else Lasker-Schülerren liburu guztiak barne.

1939an, kanporatu eta hamalau hilabetera, Suitzara itzuli zen, eta Tagebuchzeilen aus Zürich idazten hasi zen, inoiz argitaratu ez zen egunerokoa. Orduko horretan, inork ezin izan zuen saihestu deportatua izatea, baina arazo bat izan zuen: ezin zuen Palestinara sartu Suitzan fidantza bat jarri arte, eta Sylvain Guggenheimek ordaindu zion fidantza hori, herrialdera hirugarren bidaia egiteko aukera emanez. Bigarren Mundu Gerra piztu zenean, ezin izan zuen Suitzara itzuli, eta alemaniar hizkuntza mespretxatzen zuen leku batean bizi behar izan zuen, berak ezagutzen zuen bizitza bohemio barik.

 
Olibondoen mendia Jerusalemen.

1944an larri gaixotu zen, eta, azkenean, bihotzekoak jota hil zen, Jerusalemgo Hadassah ospitalean. Jerusalemgo Olibondoen Mendian lurperatu zuten. 1948an Jerusalem zatitu ostean, suntsitu zen hilobia, baina 1975ean berreraiki zuten, hebreeraz eta alemanez idatzitako oholtxo batekin.

Azpimarratzekoa da, adituek ez datozela bat, Elsek erlijio juduaren barruan zuen familiari buruz zuen iritzian. Sigrid Bauschingerrek dio bere familia erlijiosoaren historia egilearen asmakuntza bat baino ez zela izan; Werner Hegglinen iritziz, berriz, Else oso goiz alde egin zuen aitaren etxetik, judaismoarekin apurtuz eta kristautasunera hurbilduz. Kritika jakin batek bere obra ikuspegi hebraiko hutsetik interpretatzen duen arren, bere hitzak judu hutsetik baino haratagokoa da.

Literatura Lanak

aldatu

XX. mende hasierako alemaniar literaturan hain ohikoa den psikologiaren nonahikotasuna edo sakratua eta profanoa bezalako kontzeptuak lotzeko gai den estilo neorromantikoa legezko ezaugarri alemaniarrak aurkezten dituzte bere lanek. Hebreeraren berezko hizkuntza-baliabideak ere baditu, halako moldez non bere itzultzailea hizkuntza horretara, Alica Jacob-Loewenson harritu egiten den Elseren ama-hizkuntza ez izateaz.

Idazten zituen poema askok heriotzari buruz hitz egiten zuten askotan, nahiz eta beti hura gainditu guran, baita maitasunari, tristurari, bakardadeari, askatasunari eta abarri buruz ere. Horrek guztiak metaforikoki aberatsa egin zuen bere lirika, sinbolismoz eta mistizismoz betea. Arkaismoekin eta neologismoekin esperimentatu zuen, eta horrek originaltasuna eta askatasun artistikoa nabarmendu ditu; ez zituen poesia tradizionalaren arauak betetzen.

Lasker-Schülerrek erlijioarekin zuen harremana, ederra eta emankorra izan arren, konplexua eta arazotsua zen. Erlijio tradizio ezberdinak nahastu zituen bere lanetan, eta horrek bere identitate juduari eustea ahalbidetu zion, beste konfesio batzuk ikertzearekin batera.

 
Hebräische Balladen. Else Lasker-Schüler. 1901-1923.

Else Lasker-Schülerrek olerkiz, hiru antzezlanez, eskutitzez eta bere poemekin batera aurkeztutako marrazki ugariz osatutako lan garrantzitsua ekoitzi zuen. Bere bizitzan zehar, hainbat aldizkaritan kaleratu zituen bere poemak, hala nola Karl Krausen Der Sturm eta Die Fackel aldizkarietan. Franz Kafka idazle txekiarrak zorrotz kritikatu zuen.[3] Hauexek dira bere lanen izenburuetako batzuk:

  • Hebrüische Balladen (1901-1923)
  • Styx (1902)
  • Der Siebente Tag (1905)
  • Bagdadeko Tinoren gauak (1907)
  • Meine Wunder (1911)
  • Abraham und Isaak, Hebräische Balladenen barruan (Balada hebrearrak, 1913)[4]
  • Gesammelte (1917)
  • Mein Blaues Klavier (Mi piano azul, 1943)
  • Tagebuchzeilen aus Zürich. Inoiz argitaratu ez zuen egunerokoa bere lanaren gainerakoetatik bereizten da, Suitzako errefuxiatu baten egunerokotasun tristeaz hitz egiteko, metafora poetikoak alde batera utzi eta tonu errealistagoa hartzen baitu.

Eskutitzak

aldatu

Antzerkia

aldatu
  • Los Wupper (1910)
  • Arturo Aronymus eta bere gurasoak, Die Geschichte meines Vaters (1932). Bere lanik idealistenetako bat, erlijio ezberdinen arteko adiskidetzeaz berba eginez, bere ideal sinbiotiko judu-alemaniar bereizgarria erakutsita.
  • Yoyyo, IchundIch (hil ondorengo edizioa, 1980). Erbestean eman zituen azken urteetan idatzi zuen artistaren lan osagabea izan zen. Goetheren Faust lanaren jarraipena da, eta Mephistok eta Faustok Hitlerren konkistari erreparatu zioten. Gainera, polemikoa izan zen, batzuek esaten baitzuten Elsek ia profetikoki deskribatu zuela erregimen naziaren galera; beste batzuek, ostera, esaten zuten poetaren gainbehera mentala baino ez zela.

Lasker-Schüler artean

aldatu

Else Lasker-Schülerrek marrazkigintzarekin hasi zuen bere bizitza artistikoa, eta bizitza osoan aritu zen horretan. Tamalez, marrazkilari eta ilustratzaile gisa ez da oso ezaguna. Hala ere, bere lan artistiko eta literarioek elkar elikatzen dute. Bere poesia-liburu asko berak ilustratu zituen.

Bereizgarriena eta deigarriena, erabiltzen zuen teknikaz aparte, bere lanetan eta idazkietan izen exotiko batekin sinatzen zuela zen, hala nola, 'Tino de Bagdad', 'Yussef de Teba's, 'Jaguar Azul' edo 'Jefe Indio'. Horrek Ekialdeko kulturarekiko interesa adierazten du, zalantza barik, erakartzen zuen zerbait zen. Emakume emantzipatua izanda, sasoi hartan zaila zen aitortua izatea, eta, hortaz, izengoiti hori neurri bat ere izan zitekeen haren lanak deskubritu eta estimatu ahal izateko.

Teknika eta pintura nabarmenak

aldatu
 
Mein blaues Klavier. Else Lasker-Schüler. 1943.

Askotan, animaliak, loreak edo izarrak erabiltzen zituen bere ilustrazioetan. Horrez gain, espiritualtasuna, erlijioa, identitatea eta heriotza bezalako gaiak jorratu zituen, bere idatzietan behin eta berriz agertzen ziren gaiak. Emakume indiarrak eta dantzariak ilustratu zituen animalia exotikoekin dantzan, hala nola elefanteekin, sugeekin edo dromedarioekin.

Artista horren marrazkiak grafitozko arkatzez egindako laminengatik nabarmentzen dira, kolore dardartiekin, paper tindatu eta urreztatuarekin nahastuta, eta lerro zehaztuekin eta irudi estilizatuekin. Ekialdeko teknika eta motibo horiek guztiek bere alter ego-en mundua markatu zuten, Tebaseko Yussef-ena bezala.

Hona hemen bere marrazkien izenburu batzuk:

  • Zwei Profilköpfe (1935)
  • Prinz Jussufs Morgenmusik (1920-1921)
  • Theben mit Jussuf (1923)
  • Der Bund der wilden Juden
  • Schlôme
  • Marieë

Harremanak eta eraginak

aldatu

Elsek harreman handia izan zuen idazle zein artistekin, horien artean Franz Marc margolari espresionista alemaniarra, Lasker-Schülerren erretratua egin zuena. Franz Marc ezaguna da Vasili Kandinskyrekin batera 1911n Der Blaue Reiter korronte espresionista sortzeagatik. Abangoardiako mugimenduekin bat egin zuen artistak, eta sasoi hartako gaiak islatzen jakin zuen: pobrezia, jazarpena eta erbestea, besteak beste. Hurbilketa handia izan zuen Oskar Kokoschka, Peter Hille eta Gottfried Benn bezalako abangoardiako artistekin. Hala ere, Alemaniako egoera politikoa gogorragoa zen heinean, bere arte espresionista eta abangoardistarekin gero eta mehatxagarriagoa zen egoera batean bizi izan zen.

Lasker-Schüler bera baino 10 urte gazteagoa zen Georg Levinekin ezkondu zen. Elsek bere izena aldatzea proposatu zion, bere bizitza osoan ezagunagoa izan zen izengoiti batengatik, Herwarth Walden. Waldenek Artearen Aldeko Elkartea eta Der Sturm aldizkaria sortu zituen, eta sasoi horretako literatura eta arte berriak aurkeztu zituen bertan. Aldizkari horretan bere emaztearen lanak argitaratzea lortzen zuen, eta horrela ezagutaraztea.

Lasker-Schülerren artea gaur egun

aldatu

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, gaur egun arte, marrazkilari eta ilustratzaile gisa egin zituen lanen erakusketak egin dira arte galeria eta museo askotan, hala nola Wuppertaleko von der Heydt Museoan. Horrela, bere lanen erakusketekin, 1933an nazionalsozialismoaren gorakadarekin amaiera gogorra izan zuen garai kulturala ezagutzera ematea lortu da.

Hona hemen marrazkilari gisa egindako lanen erakusketa horietako batzuk:

  • Marrazkiak Marbach hiriko Schiller Museo Nazionalean (Neckar), 1995eko urtarrilaren 22tik apirilaren 2ra.
  • Sieh in mein verwandertes Gesicht-ek Barmen Arte Galerian erakutsi zuen 1995eko apirilaren 9tik maiatzaren 28ra.
  • Else Lasker-Schülers Jerusalem, Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearrean, 1995.
  • I and I. Else Lasker-Schülerren marrazkiak Israelgo Museoan, 1997.
  • Schrift – Bild – Schrift erakusketa August Macke Etxe Museoan, Bonnen, 2000ko urriaren 29tik 2001eko otsailaren 18ra.
  • Erbittert nicht aber traurig war ich. Else Lasker-Schülerri buruzko erakusketa, Zuricheko Liburutegi Nagusian ikusgai, Suitzan, 2006ko azaroaren 27tik 2007ko urtarrilaren 26ra. Jerusalemgo Liburutegi Nazionaleko ELS Artxiboaren laguntzarekin.
  • Der Prinz von Theben. Else Lasker-Schüler: Dichterin, Zeichnerin, Rebellin, Felix Nussbaum Haus, Osnabrücken ikusgai 2007ko ekainaren 3tik irailaren 9ra.
  • Himmel und Hölle zwischen 1918 und 1989. Die bernvernten Dichter 2008ko martxoaren 30etik, Solingengo Arte Museoan dago ikusgai, eta, ordutik, museo horretako Pertsegitutako Arteen Alemaniako Zentroan dago, erakusketa iraunkor gisa.
  • Else Lasker-Schüler. Die Bilder. 2010eko irailaren 8tik 2011ko urtarrilaren 9ra Frankfurteko Museo Juduan erakutsi zuten, eta 2011ko urtarrilaren 21etik 2011ko maiatzaren 1era Berlingo Hamburger Bahnhof museoan.
  • Else Lasker-Schüler: Gestirne und Orient. Die Künstlerin im Kreis des Blauen Reiters 2012ko irailaren 23tik 2013ko urtarrilaren 6ra Kochel am See-ko Franz Marc Museoan ikusgai.
  • Fluxus 32: Else Lasker-Schüler und Moshe Spitzer 1943 Jerusalemen Marbacheko Literatura Modernoko Museoan (Neckar) ikusgai 2015eko apirilaren 14tik 2015eko irailaren 27ra.
  • Else Lasker-Schüler. "Prinz Jussuf von Theben" und die Avantgarde 2019ko urriaren 6tik 2020ko otsailaren 16ra Wuppertaleko Von der Heydt Museoan ikusgai.

Aintzatespenak

aldatu
 
Jerusalemgo Aingerua, Else Lasker-Schülerren Memoriala Jerusalemen.

Else Lasker-Schüler askok ezagutu eta miretsi zuten bizirik zegoela, baita hil ostean ere, eta askok era askotara gogoratu nahi izan zuten. Besteak beste,

  • Berlin-Halensee edo Berlin-Schöneberg plakak;
  • Wuppertal-Elberfeld monumentuak edo bertan dagoen Angel for Jerusalem eskultura;
  • “Else Lasker-Schüler Proiektua”-ren Ich träume so leise von dir vom albuma;
  • “Else Lasker-Schüler Proiektua”-ren izena duten abestiak…

Zinema eta antzerkia

aldatu

Zineman ere Elisabethi ohore egin diote:

  • Ich räume auf (Nik ordena jartzen dut! ), poetisaren izen bereko idatzi polemikoan oinarrituta, 1979an filmatu zuten. Gisela Stein aktore alemaniarrak Else Lasker-Schülerren rola bete zuen. Ekoizpena: WDR. Zuzendaria: Georg Brintrup.[6]
  • Amos Gitai zuzendari eta gidoilariaren Berlin Jerusalem film luzea bere biografian eta Manja Schochaten 1989ko filmean oinarrituta dago.
  • 1989an ere egin zen collage biografiko bat, Scraps of Paradise, Berlinen egon zenean idatzi zituen testuekin.
  • Else Lasker-Schüler Elkarteak eskatuta, Gerold Theobaltek Verscheucht eta Stiefmutterland idatzi zituen omenaldi eszeniko gisa. 2006an estreinatu zuten lehen lana, Zuricheko Schauspielhaus antzokian.
  • 2019an opera formatuan egin zen Johannes Harneitek egindako eta Hanburgoko Estatu Operan estreinatutako IchundIch obra.

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • Gutiérrez Girardot, Rafael (1996). Moriré callando: Tres poetisas judías: Gertrud Kolmar, Else Lasker-schüler, Nelly Sachs. Montesinos. ISBN 8489354278
  • Verrienti, Virginia (2005). Poesia della nostalgia. Else Lasker-Schüler tra Zurigo e Gerusalemme. Artemide Editrice. 
  • Hoffman, L., (2021). The Messianic Mother: Else Lasker-Schüler’s Erotic Epistemology. German Studies Association Conference.
  • Romano Sued, S., Ética y poética: intertextualidad y Sagradas Escrituras en la poesía de Else Lasker-Schüler y Nelly Sachs (Etika eta poetika: testuartekotasuna eta Eskritura Santuak Else Lasker-Schüler eta Nelly Sachsen poesian). Dezifratzea eta itzulpena. Kordobako Unibertsitate Nazionala.
  • Hernández, I., (2011). La otra cara del idilio alpino: el exilio de Else Lasker-Schüler en Suiza (Alpeetako idilioaren beste aurpegia: Else Lasker-Schülerren erbestea Suitzan). Filologia erromanikoko aldizkaria, VII. eranskina, 149-162
  • Dreymüller, C., (s.f. ). Else Lasker-Schüler: bizitza arte gisa eta artea bizitza gisa. Mozaika Magazine. https://mozaika.es/magazine/en/else-lasker-schuler-vida-como-arte-y-arte-como-vida-3/
  • Tellechea J. C., (2019). Else Lasker-Schüler, egoskorkeriaren laudorioa. Mundu klasikoa. https://mundoclasico.com/articulo/32909/Else-Lasker-Sch
  • Else Lasker-Schüler. (2023, urtarrilak 5). Wikipedia, entziklopedia askea. https://gl.wikipedia.org/wiki/Else_Lasker-Sch%C3%BCler
  • Falkenberg, B. (2003). Else Lasker-Schuler: A Life. McFarland. https://books.google.es/books?hl=es&lr=&id=G0iqSBtsqRUC&oi=fnd&pg=PR7&dq=else+lasker+schuler+kunst&ots=ZteymcD08_&sig=dtD0RQDNBmNYPvXvok5aI5s71Jc#v=onepage&q=else%20lasker%20schuler%20kunst&f=false
  • Linden, A. (2015). Staging German-Jewish Exile in Else Lasker-Schüler’s IchundIch. The Leo Baeck Institute Year Book, 60(1), 155-170.
  • Art prints by Else Lasker Schüler. MeisterDrucke. https://www.meisterdrucke.uk/artist/Else-Lasker-Sch%C3%BCler.html
  • Miller, C. (2007). Cultures of Modernism: Marianne Moore, Mina Loy, & Else Lasker-Schüler: Gender and Literary Community in New York and Berlin. University of Michigan Press.
  • Else Lasker-Schüler. (2020ko otsailaren 7a). Wikipedia. https://en.m.wikipedia.org/wiki/Else_Lasker-Sch%C3%BCler
  • Else Lasker-Schüler.(2002,ko azaroaren 10a). https://de.m.wikipedia.org/wiki/Else_Lasker-Sch%C3%BCler

Kanpo estekak

aldatu