Osnabrück
Osnabrück Alemaniako Saxonia Beherea estatu federaleko hegoaldeko hiri bat da. 2011ko erroldan 165.021 biztanle zituenez, estatuko hiri jendetsuenetan hirugarrena da (Hanover eta Brunswick dira lehen biak).
Osnabrück Osnabrück | |||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
hiri handia | |||||||||||||||||||||
Administrazioa | |||||||||||||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||||||||||||
Alemaniako estatua | Saxonia Beherea | ||||||||||||||||||||
Alkatea | Katharina Pötter (en) | ||||||||||||||||||||
Izen ofiziala | Osnabrück | ||||||||||||||||||||
Jatorrizko izena | Osnabrück | ||||||||||||||||||||
Posta kodea | 49074–49090 | ||||||||||||||||||||
Udalerri kodea | 03404000 | ||||||||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||||||||
Koordenatuak | 52°16′44″N 8°02′35″E / 52.2789°N 8.0431°E | ||||||||||||||||||||
Azalera | 119,8 km² | ||||||||||||||||||||
Altuera | 63 m | ||||||||||||||||||||
Mugakideak | Osnabrück (en) eta Steinfurt (en) | ||||||||||||||||||||
Demografia | |||||||||||||||||||||
Biztanleria | 166.960 (2023ko abenduaren 31) −406 (2022) | ||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||
Dentsitatea | 1.394 bizt/km² | ||||||||||||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||||||||||||
Sorrera | 780 | ||||||||||||||||||||
Telefono aurrizkia | 0541, 05402, 05406, 05407 | ||||||||||||||||||||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Udako Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||||||||||||
Hiri senidetuak | Angers, Haarlem, Vila Real, Tver, Çanakkale, Derby, Greifswald, Hefei, Gmünd (en) , Evansville eta Gwangmyeong (en) | ||||||||||||||||||||
Matrikula | OS | ||||||||||||||||||||
osnabrueck.de |
Geografia
aldatuSaxonia Beherea estatuko hegoaldean dago Osnabrück, Dortmund hiritik 80 kilometro ipar-ekialdera, Münstertik 45 kilometro ipar-ekialdera, eta Hanover hiriburutik 100 kilometro mendebaldera. Teutoburg basoaren iparraldeko muga da, eta Wiehengebirge mendizerraren ekialdean dago. Osnabrück itsas mailaren gainetik 64 m gorago dago. Hase ibaiak zeharkatzen du.
Ekonomia
aldatuEnpresa garrantzitsuok dute egoitza Osnabrücken:
- Hellmann Worldwide Logistics, nazioarteko garraioetarako
- KM Europa Metall, metalurgia
- Felix Schoeller, paper espezializatuaren fabrikazioa
Auzoak
aldatu
|
|
|
Hezkuntza, formazioa eta ikerketa
aldatuOsnabrücken hiru goi mailako heziketa gune aurki daitezke:
- Universitaet Osnabrück, 10.000 ikasle inguru, Zuzenbide, Enpresagintza, Ekonomia, Matematika, Fisika eta Biologia fakultateak barneratzen dituena
- Fachhochschule Osnabrück (Ingeniaritza eskola)
- Katholische Fachhochschule Norddeutschland (ikasketa katoliko eta sozialen eskola)
Carolinum eskola Karlomagnok fundatu zuen, eta Alemaniako eskolarik zaharrenetarikoa da. Ingurumenaren Fundazio Federalak Osnabrücken du egoitza nagusia.
Etimologia
aldatuEz dago argi izenaren jatorria. Brück hitzak zubi bat egongo zela adierazten du, baina Osna hitzaren inguruan hainbat hipotesi daude: Ochsen-etik etor liteke, "idia" esan nahi duenez idiak pasatzeko zubia izango zen esanahia, baina agian Asen (Æsir, eskandinaviar mitologiako jainkorik garrantzitsuenak) hitzetik etor liteke, "jainkoen zubia" izango litzatekeelarik.
Historia
aldatuKarlomagnok sortu zuen 780an apezpikuaren egoitzaren ondoko merkatu herri izateko eta 803rako jadanik Osnabrückeko Printze-apezpikuaren egoitza bihurtu zen. 804ean Karlomagno berak Gymnasium Carolinum (eskola) sotu zuen, data eztabaidagarria den arren, Alemaniako eskolarik zaharrena izango litzateke egia balitz. Hiri izendatua izan zen 1147an eta 1157an Frederiko I.a Bizargorriak gotortzeko eskubidea eman zion. Osnabrück Hansa hiria bihurtu zen orduan.
1561 eta 1639 arteko urteak zailak izan ziren Osnabrücken, izan ere sorgin ehizak eta erlijio gerrak ezagutu baitzituen hiriak. Istilu hauekin bukatzeko Osnabrücken eta Münsterren Westfaliako bakeaz ezagutzen diren itun handi bi sinatu ziren.
Napoleondar Gerretan Prusiak hartu zuen hiria (1795) eta ondoren Frantziak (1803), baina gerra bukatzerakoan Prusiaren eskutan gelditu zen eta honek Hanoverko Erresuman sartu zuen 1866an berriz eskuratu arte.
Lehen Mundu Gerrako porrotaren ondoren gosea eta langabezia iritsi ziren Osnabrückera. Sozialdemokrata edo katolikoa izan ohi zen hirian naziek irabazi zuten 1930ko hauteskundeetan. Ekonomiaren garatzen hasi zen orduan, juduak eta nazien aurkari politikoak garapen honetaz profitatu ez baziren ere. Naziek hiriko juduak eta ijitoak kontzentrazio-esparrutan sartu zituzten gerra garaian. Hiria oso bonbakatua izan zen (honen %75a suntsituta izan bait zen) eta 1945ean estatubatuarrek hartu zuten Osnabrück. 1946an Britainiarren Okupazio Eremuan gelditu zen eta britainiarrek hiriko 70 etxe hartu zituzten beraientzako.
Alemaniako Errepublika Federalaren sorkutzarekin batera, Osnabrück Saxonia Behereko estatu berrian sartuta geratu zen.
Hiri senidetuak
aldatuOsnabrück ondorengo hiriekin senidetuta dago:
|
|
Hiritar ezagunak
aldatu- Jurgi I.a Erresuma Batukoa (1660-1727), Erresuma Batuko erregea
- Erich Maria Remarque (1898-1970), idazlea
- Felix Nussbaum (1904-1944), margolari surrealista
- Hans-Gert Pöttering (1945 - ), Europar Legebiltzarreko presidentea (2007-2009)
- Christian Wulff (1959- ), Alemaniako presidentea (2010-2012)
Iruditegia
aldatu-
Udaletxe zaharra.
-
Hegoaldeko ikuspegia.
-
San Pedro katedrala.
-
Tren geltokia.
-
Antzokia.
Demografia
aldatuIkus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Kanpo estekak
aldatu- Osnabrückeko Udal webgunea (Alemanez)