Egiazko kareta (Caretta caretta) mundu osoko uretan bizi den dortoka-espeziea da. Historikoki bere egoera ona bazen ere, batez ere Mediterraneo itsasoan, egun arriskuan dago. Dortoka bakarti honen ezaugarri nagusiak pelagikoa ez izatea eta haragijalea (krustazeoak, belakiak, moluskuak, zefalopodoak, ekinodermoak eta ornogabe bentonikoak) izatea dira[1].

Egiazko kareta
Kretazeo-gaur egun

Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaTestudines
FamiliaCheloniidae
GeneroaCaretta
Espeziea Caretta caretta
Banaketa mapa

Ezaugarriak aldatu

Helduek 65 a 107 kg arteko pisua eta 82 a 109 cm arteko luzera dituzte[2]. Bere koloreak kafe ilunetik eta hori laranjatura aldatzen dira, dortsalean krema direlarik. Kumeak, berriz, kafe ilun kolorekoak dira.

Atzaparretan luzera handiko ibilaldiak egiteko hegalak eta chelonia mydasarena bezain handia den buru biribila dituzte. Moko lodi bat dute. Helduen oskola leuna da eta gazteena, berriz, zakarragoa.

Elikadura aldatu

Caretta carettak molusku, krustazeo, arrain eta itsas-fauna txiki eta ertaina jaten ditu, bere baraila sendoak aprobetxatuz.

Ugalketa aldatu

Beste kelonidoek egiten duten moduan, emeak jaio diren hondartzara itzultzen dira bere arrautzak lagatzeko. Beste itsas-dortokak ez bezala, ez dituzte gorteiatze eta estalketa habia egiteko hondartzatik gertu egiten, emeak migrazioa egitera bultzatuz.

Heltze sexuala 15 urtez gertatzen da, jadanik 60 cm-ko luzera dutenerako. Ugalketa aroak maiatzetik iraileraino irauten du[3]. Habiak hondartza tropikal eta azpitropikaletan kokatzen dituzte. Lekurik kuttunenak Brasil eta Florida izan arren, Afrika, Turkia, Zipre edo Australia ere hautatu dituzte. Normalean udan erruten dute, hemisferioaren arabera.

Habiak 25 eta 50 cm arteko luzera du. Erruteko ordubete baino gutxiago behar dute eta gero arrautzak habian 42 eta 72 artean ematen dituzte. Habiaren tenperatura 32 °Ckoa edo handia izanda, kumeak emeak izango lirateke, 28 °Ckoa edo gutxiagokoa bada, arrak, eta, 30 °Ckoa bada, %60a emeak eta %40a arrak[4]. Bataz beste 104 arrautza erruten dituzte, 39 mm-ko diametro eta 40 g-ko pisua dituztenak.

Hedapena aldatu

Mundu osoan zehar hedatutako dortoka da, batez ere ur tropikal eta azpitropikaletan bizi dena. Ozeano Bareko kostaldetan bizi da, ekialdean Hego Amerikatik Kaliforniaraino eta mendebaldean Japoniako Okinawaraino. Ikerlariek Kaliforniako San Diegotik Japoniaraino bidaia egin duten espezimenak topatu dituzte.

Ozeano Atlantikoan ere bizi dira, ekialdean Mediterraneo itsasoan eta mendebaldean Brasiletik Floridako Cañaveral lurmuturraraino. Euskal Herriko uretan ere ikusiak izan dira[5].

Iraute egoera aldatu

Espeziea arriskuan dago, mendean zehar bere haragia eta oskolagatik ehizatu dutelako[6]. Egun ez dute ehizatzen baina turismoak eta urbanismoak bere hondartzak okupatu ditu eta Floridan bere badiak kutsatu dituzte.

Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendaren kalteberen kategorian sartu zuten.[7]

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Bolten, Alan B.; Witherington, Blair E.. (2003). Loggerhead Sea Turtles. Washington, D.C.: Smithsonian Books ISBN 1-58834-136-4..
  2. Ernst, C. H.; Lovich, J.E.. (2009). Turtles of the United States and Canada. JHU Press ISBN 978-0-8018-9121-2..
  3. Lutz, Peter L.; Musick, John A.; Wyneken, Jeanette. (1997). The Biology of Sea Turtles. 1 Boca Raton, Florida: CRC Press ISBN 0-8493-8422-2..
  4. Yntema, C.; Mrosovsky, N.. (1982). «Critical periods and pivotal temperatures for sexual differentiation in loggerhead sea turtles» Canadian Journal of Zoology 60 (5): 1012–1016.  doi:10.1139/z82-141. ISSN 1480-3283..[Betiko hautsitako esteka]
  5. Martin, Xabier. (2009-10-18). «Paradisuan zenbatzen» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
  6. Gulko, D.; Eckert, K.L.. (2004). Sea Turtles: An Ecological Guide. Honolulu, Hawai’i: Mutual Publishing ISBN 1-56647-651-8..
  7. Eusko Jaurlaritza. (2013-7-5). Agindua, 2013ko ekainaren 18koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena. Honen bidez, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda aldatzen da. .

Kanpo estekak aldatu