Ireki menu nagusia

Dionisio I.a edo Dionisio Zaharra (antzinako grezieraz: Διονύσιος ὁ Πρεσβύτερος; c.  K.a. 432–K.a. 367) Sirakusako tirano bat izan zen. Hark anitz hiri konkistatu zituen Sizilian eta Italiako hegoaldean, Kartagoko eraginari aurre egin zion eta Sirakusa mendebaldeko greziar kolonietatik indartsuena bilakatu zuen. Antzinako garaiko despoten eredurik txarrena izan zen, krudela, mesfidatia eta mendekaria[1].

Dionisio I.a Sirakusakoa

Eduki-taula

Dionisioren leinuaAldatu

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Hermokrates
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Teste
 
Poliseno
 
 
 
 
 
 
 
 
Tearide,
emaztea Arete
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Hiparino
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Dionisio I.a
 
1. emaztea Hermokratesen alaba [2]
 
2. emaztea Aristomake[3]
 
3. emaztea Doris[3]
 
 
 
Dion, emaztea Arete
 
Megakles
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Sofrosine
 
 
Dionisio II.a
 
Ermokrito
 
Dizeosine
 
Leptines
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Hiparino
 
Niseo
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
1. senarra Tearide
 
 
2. senarra Dion
 
 
Arete
 
 
3. senarra Timokrates
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Lehenengo urteakAldatu

Dionisio lanean hasi zen bulego publiko batean. K.a. 406an, kartagotarrak, Hannibal Magonek eta Himilkonek zuzenduta, saiatu ziren Sizilia osoa menperatzen eta Agrigento konkistatu zuten, zeina defendatzialeek borrokarik gabe utzi baitzuten. Hogeita bost urteko gazte bat, Dionisio, haserre orokorraz baliatu zen bere burua ezagutarazteko.

Timeo Taorminakoaren ustez, handia, ilehoria eta pekatsua zen. Zenbait egileren arabera, familia noble baten ondorengoa zen, baina beste batzuek uzte dute behe mailako jatorria zuela, beste tirano batzuk bezala. Lehenengo hipotesia sinesgarriena da, gehienbat Dionisio Hermokrates estrategoaren senidea zelako eta, Zizeronen ustez, hezkuntza ona jaso zuelako.


Sirakusako batzarrean, Dionisiok eskatu zuen berehalako eta epaiketarik gabeko kondena Agrigento utzi zuten jeneralentzat. Eskaera legez kanpokoa zenez, izun bat jarri zioten, baina Filistok, aberatsa zen lagun batek, ordaindu zuen. Dionisiok hitzak hartu ahal zuenean, herria konbentzitu zuen eta estrategoak kargugabetu ziren eta beste agintari batzuk izendatzeko, beraien artean Dionisio. Laster, deitu zituen Hermokratesen estatu kolpearen ondorioz atzerriratutako hiritarrak. Gelara bidali zutenean kartagotarren aurreratzea geratzeko, Deixiporekin, ondoko garnizio baten buruzagia espartarrarekin, aliatu zen. Ospetsua bilakatu zen aberatsen ondasunak saltzean, diru horrekin soldaduen soldata hobetu zuen.

K.a. 405an, botere guztia eskuratzean tiranoa bilakatu zen[4]. Aristomakerekin ezkondu ondoren, alaba bat izan zuen, Arete. Aldi berean, Lokriko Dorirekin ezkonduta zegoen eta handik seme bat jaio zen: Dionisio II.a Sirakusakoa.

Mertzenarioak eta autokraziaAldatu

Dionisio Zaharraren garaipenak Sirakusako demokraziaren gainbehera ekarri zuen. Horrek islatzen du buruzagi mertzenarioaren alderik txarrena eta onena.

Despota moduko jarrera hasi zen seiehun soldadu bizkartzain lortu eta gero, atentatu faltsu bat jasan ondoren, Atenasko Pisistrato bezala. Hasierako kopurutik, 1.000 guardia edukitzera lortu zuenean, boterea sendotu zuen eta mertzenarioen presentzia inposatu poliseko komunitatearen gainean. Bere egoera indartu zen Hermokratesen alabarekin ezkontzean.

Sektore publikotik zetorren eta hizlari ona zen. K.a. 405ean, lortu zuen Sirakusako boterea Kartagok, Motiatik aurreratzean, hiria mehatxatzen zuenean.

Gobernatzeko modua legez kontrakoa zenez, demokraziaren aldekoen matxinadak sortu ziren[5]. Hauek saiatu ziren Dionisio boteretik kentzen K.a. 403tik aurrera. Harrigarria zen, baina Espartak, iraganean Korintoko eta Atenasko tiranoak kendu zituenak, Dionisioren autokrazia ez zuen begi txarrez ikusi, are gehiago, bion arteko harremanak oso positiboak izan ziren: Lazedemoniarrek (espartarrek) Greziako arazoak beraien gustura ezarri zituztenean, Aristus haien nabarmenetako gizon bat, Sirakusara bidali zuten. Ematen zuen gobernua kenduko zuela, baina hori egin beharrean, tiraniaren boterea indartu zuen Dionisiorengandik laguntza lortu nahi zuelako[6]. Hori dela eta, Dionisiok baimena izan zuen espartarren menpeko lurraldeetan mertzenarioak errekrutatzeko. Dionisioren bezalako diktadurek, polisen demokraziarekin bukatu zutenak, adierazten dute sistema politiko hauek oso usuak zirela K.a. IV. mendean. Hori lortzeko ezinbestekoa zen mertzenarioen erabilera. Gudari hauek eta tiranoak elkarrekin etorri ziren. Polibioren arabera, Despoten seguritatea mertzenarioen boterean eta leialtasunean zetzan[7]. Aristotelesen ustez, beharrezkoa zen zenbait bizkartzaintza erregetza absolutuetan[8] eta aukeratutako tiranoek zenbait soldadu kopuru bat erabili behar zuen; nahikoa zelako ezer gutxi tiranoen boterea hondatzeko, eta polisak mehatxu asko zituelako. Dionisiori dagokionez, Sirakusako herriari ohartarazi zion tirano honi ez uzteko haren agintaldian mertzenario asko errekrutatzen.

Lehen gerra Kartagoren aurkaAldatu

K.a. 405ean, itun bat sinatu zuen Kartagorekin, non hauen konkistak erdiko Sizilian onartzen baitzituen. Modu horretan, denbora irabazi zuen Sirakusa gotortzeko, eraso-makinak garatzeko, hala nola, katapulta eta armada eta flota berrantolatzeko. Honela, armada indartsu lortu zuen (80.000 oinezko eta 3.000 zaldun) eta K.a. 398an, erabaki zuen mendekua hartzea. Punikoen kontrako borroka ez zen erraza izan: K.a. 405eko udaberrian, porrot egin zuenez Gela eta Camarina defendatzean, agindu zuen horiek bertan behera uztea. Azken finean, ez zuen kargugabetutako estrategoek baino hobeto egin. Sirakusako aristokratak matxinatu ziren, baina saioak porrot egin zuen Dionisioren bizkarzainei esker. Hala ere, matxinatutakoek, Dionisio babesten zen gotorlekua, setiatu zuten. Tiranoek irabazi zuen espartarrak deitzean. Aristokratek alde egin zuten, Etnako gotorlekuan babesa bilatuz. Izurria kartagotar armadan hedatzean, tregoa bat sinatu zuen, non irlako mendebaldea afrikarren esku utzi baitzuen. Gainera, Messina, Catania, Naxos eta sikuloak autonomoak izango ziren. Horrela, erdiko Siziliatik egotzi zituen, Motiako baseraino jarraikiz. Hiri hau konkistatu zuen kai bat egin ondoren eta artilleriazko aparatuei esker. Palermora errefortzu punikoak heldu eta gero, kartagotarrek Dionisio Sirakusariano egotzi eeta setiatu zuten, baina, azkenean, tiranoak apurtu zuen. K.a. 392an Kartagorekin sinatutako itunean, Dioinisioren konkistak erdiko Sizilian onartzen ziren. Itun horrek balio zuen Dionisioren boterea finkatzeko: Ortigia irla gotortu, jauregi bat eraiki eta Sirakusa harresiekin inguratu zuen.

GaraipenakAldatu

Dionisiok lagunak egin zituen etsasiei kendutako lurrak haien artean banatzean. Horrela, mertzenarioak eta esklaboak (beharbada menpeko nekazariak Espartako iloten antzera), hiritar berriak bilakatu ziren (neapolitai). Behin indartuta, Sirakusako hegemonia adierazteko, Herbeso, sikuloen hiria, setiatu zuen. Bitartean, Sirakusako hiritarrak matxinatu zren eta Etna hirian zeudenekin bat egin zuten. Dionisiok, denbora irabaztekotan, alde egingo zuela agindu zuen, baina, hori egin beharrean, Campaniako mertzenarioak alokatu zituen matxinada zapaltzeko. Traizioaren bidez, Naxos eta Catania hiriak berreskuratu eta horien biztanleak esklabo saldu zituen. Lentinik amore eman zuen eta horren biztanleak Sirakusara erbesteratuak izan ziren, non laster hiritartasuna lortuko baitzuten. K.a. 399an, Messinak eta Reggiok, alperrik, armak hartu zituzten Dionisioren kontra. Tiranoak ezkontza baten bidez, adiskidetu nahi zuen Reggiorekin, baina ezetza eman zioten. Orduan, Lokriko aristokrata batekin ezkondu zen eta horrek gehiago hurrundu zuen Reggio.

Bigarren gerra Kartagoren aurkaAldatu

 
Dionisioren parte-hartzea Grezian

Dionisiok 397tik 392 arte Kartagoren kontra borrokatu zuen baina bere helburua lortu gabe[9] ezin zituelako kartagotar guztiak Siziliatik atera. Hil zenean, oraindik irlaren heren bat kontrolatzen zuten. Tiranoak, Rhegium kontrako espedizio bat gidatu zuen, Magna Greziako Kartagoren hiri aliatuak menperatuz. Lokri defendatzeaz gain, lukaniarren laguntzarekin, Thurios eta Krotona lurraldeak suntsitu zituen. Gerra hasi bezain pronto, kartagotarren ondasunak etsa itsasontziak eskuratu zituen. Beste siziliar hiriek gauza bera egin zuten. Honela, Dionisio panhelenismoaren txapelduna bilakatu zen. K.a. 397ko udaberrian, Motia konkistatu zuen, kartagotarren base nagusia. Hiria sustsituta eta arpilatuta izan zen eta, ondoren, kartagotarrekin borroka egin zuten greziarrak gurutziltzatu zituen. Hala ere, kartagotarrek kontraeraso egin zuten. Himilkon jenerala errefortzuekin etorri zen Siziliara Palermon lehorreratuz. Flota punikoak Messina hartu eta birrindu zuen. Himilkonek Dionisio irabazi zuen Tauromenioko lurmuturraren ondoan eta Sirakusari setio jarri zion. Berriro ere, izurri batek jo zuen afrikarren kanpamentua eta horrek aukera eman zion Dionisiori aurrea harteko.

Sizilia menperatzetik hil arteAldatu

Kartagotarrak kanporatu ondoren tiranoaren eragina zabaldu zen Adriatikoko irletaraino eta Italiako kostaraino. Harrez geroztik, haren boterea nabaritu zen Magna Greziako hegoaldean eta Epiron ere.

K.a. 386an, eraso luze baten ondoren, Reggio okupatu zuen eta hango biztanleak esklabo saldu zituen. Ilirioelin bat egin zuen Delfosko Apoloren santutegia arpilatzeko, Caereko tenplua arpilatu zuen (garai hartan Erromako aliatua zena) etruriar kostan eta zenbait kolonia militar fundatu zuen Adriatikoan[10] merkataritza errazteko, hots, Ancona, Adria eta Issa hiriak. Sirakusak goiena jo zuen K.a.385ean, horrek ahalbideratu zion Espartari Peloponesoko Gerran laguntza ematea.

K.a. 385ean, Alzetas Epirokoa errefuxiatu zen Dionisioren gortean[11]. Dionisiok Epiron errege lagunkoi bat nahi zuenez[12], 2.000 greziar hoplitak bidali zituen eta 500 armadurak, Bardillisek zuzenduta, iliriarrak laguntzeko Epiroko molosoen kontra. Armada honek eskualdea erraustu zuen, 15.000 molosiar hil zituen eta Alzetasentzat tronua berreskuratu zuen[13]. Geroago, iliarrekin bildu zen Delfos tenplua arpilatzeko. Dionisiok Joniar itsasoa kontrolatu nahi zuen[14], baina Espartak nabaritu bezain pronto, ilirioak egotzi zituen. Espartako Agesilao buruzagiak parte hartu zuen beste aliatuekin (Tesalia, Mazedonia eta molosoak) iliriarrak[15] kanporatu arte[16], baina aurretiaz, espartarrek eskualdea arpilatu zuten eta 15.000 biztanle hil zituzten[17]. Hori izan zen Dionisioren porrota.

Kartagoren kontrako gerra berriro piztu zen K.a. 383-387an artean, baita K.a. 368an ere, baina eskualde-aldaketak nabarmenik gabe. Hala ere, saiatu zen Sizilia osoa kontrolatzen. Lehengo helburua Segesta izan zen, kartagotar menpeko hiria. Horrek berriro piztu zuen Kartago eta Sirakusaren arteko gerra. Palermon, K.a. 379an porrot handia jasan zuen, eta tregoa baten ondoren, K.a. 368an, erabatekoa izan zen Lilibeon jasandakoa. Armen ekoizpena sustatu eta armada indartu zuen. Ingeniariak alokatu zituen arma berriak asmatzeko, hala nola, gastrafetesa, baleztaren asaba. Diodororen arabera, urte hauetan katapultarekin erlazionatutako hurrengo makina hauek asmatu ziren:

  • Ezkutuak zulatzeko makina.
  • Gastrafetesetik eratorritako oxibelesa: tripode batean kokatutako balezta handia, 600-800 gramoko geziak jaurtitzen zituena eta gizonezko lerro bat zeharkatu zezakeena.
  • Litobaloa, etsaien kontra harrizko balak jaurtitzen zituena.

Kanpainia batean, lukaniekin batera, eta Locri defendatzearren, turiar eskualdeak Crotonan suntsitu zituen.

HeriotzaAldatu

Dionisio K.a. 367an hil zen (Lilibeoko porrotaren urte batera), gehiegi jateagatik otoruntza batean edo haren medikuak, Dionisio Gaztea semeak zirikatuta, pozoitu zuelako. Ekitaldi hartan, ospatzen ari zen Dionisiok lehen lehiaketa lirikoa Atenasen irabazi izana Hektorren erreskatea lanarekin.

Horren ondorengoa Dionisio Gaztea izan zen, kartagotrrekin bakea sinatu zuena. Ezaguna da Filistok horren biografia idatzi zuela, baina lana galdu da. Beste iturriren uztez, Hektorren erreskatearen egilea izanik, Atenasko Leneasen lehiaketaren irabazlea izan zela eta hain ondo ospatu zuen non edan baitzuen hil arte. Beste batzuen iritziz, Dionisio kausa naturalaz hil zen K.a 367an, haren lanaren garaipena ezagutu ondoren. Beste azken teoria batek dio, bere konpainia mendekatu zela Dionisioren purgaz eta Kartagoren kontrako gerra jarraitzeko zergez.

Intelektual-gustuakAldatu

 
Dionisio Zaharraren txanpona (K.a. 405)

Pisistrato, Atenasko tiranoaren moduan, Dionisiori gustatzen zitzaion kulturazko pertsonak haren ondoan izatea, hala nola, Filisto historialaria, Filoxeno poeta, Platon filosofoa, baina era arbitrarioan tratatzen zituzten. Diodoro Sikulok kontatzen zuen bere Liburutegi historiakoan Dionisiok, behin Filoxeno atxilotu zuela eta harrobiko lanak egitera bidaliz, tiranoaren poesiari buruzko iritzi txarra adierazi zuelako. Hurrengo egunean, Filoxenoren lagunek eskatuta, askatua izan zen eta berriz ere eraman zuten beste poesiazko entzunaldira. Entzuleek txalotu zuten Dionisioren lana. Dionisiok Filoxenori iritzia eskatu zionean, hau guardiengana bueltatu zen eta esan zien: Itzul nazazue harrobietara[18]. Plutarkok istorio honen bertsio bat kontatzen du Alexanderren fortuna lanean[19]. Dionisiok egilea eta literaturazko babeslea zen, Filoxenok kritikatutako antzeko poemak Joko Olinpikoetan irakurtzean txistu egiten ziren. Hala ere, Hektorren erreskatea tragedia idazteagatik sari bat irabazi zuen Leneasen, Atenasen. Ospakizunaren gehiegikeriak hilgarria izan ziren. Dionisio ere Damon eta Pitias legendan agertzen da. Sirakusako Dionisioren belarria koba artifiziala da greziar antzokiaren ondoko kareharrizko harrobi batean.

Sirakusako harresiakAldatu

K.a. 402an, Dionisio hasi zen eraikitzen Sirakusako harresien eraztuna. K.a. 397an bukatu ziren, hurrengo ezaugarri hauek dituztelarik:

  • Luzera: 27 kilometro
  • Zabalera oinarrian: 3,30 metrotik 5,35 metrora
  • Eraztunaren dorreak (Eurialos barne): 14
  • Dorrerik handiena: 8,5x8,5 metro
  • Lubanarrorik sakonena (Eurialos gotorlekuan): 9 metro

Gotorleku hau eraikitzeko, bost urteren zehar, egunero erabili omen ziren 300 tona harri[20]

Irudimenezko erreferentziakAldatu

 
Dionisioren belarria

Danteren Infernuan (Jainkotiar komedian, 1308-21) Dionisio aipatzen da tirano moduan odolezko eta bortizkeriazko delituengatik zerekien odolezko ibai batean penatuta zegoen. Beste irudimenezko bertsioa agertzen da Mary Renaulten eleberrian Apoloren maskaran (1966). L. Sprague de Campen Herkulesen geziak nobela historikoan (1965) Dionisio da asmatzaileen mezenas bat Ortigiako irlan. Valerio Massimo Manfrediren Tirano nobelan (2003) pertsonaiarik nagusiena da. Damon eta Pitias filmean (1962) agertzen da ere.

ErreferentziakAldatu

  1. DIODORO SIKULO:XIII., XIV., XV BASS,J.: Dionysius I. von Syrakus (Vienna, 1881)
  2. K. a. 405ean hil zen
  3. a b K. a. 397
  4. The Houghton Mifflin Dictionary of Biography. Houghton Mifflin. 2003. p. 440. ISBN 0-618-25210-X.
  5. Yalichev, Serge. (1997) Mercenaries of the Ancient World, London: Constable, pp 210
  6. Diodoro Sikuloa 14.10.2
  7. Polibio 11.13
  8. Aristoteles Politika 1286b28-40
  9. The Houghton Mifflin Dictionary of Biography. Houghton Mifflin. 2003. p. 440. ISBN 0-618-25210-X.
  10. DIODORO SIKULO: Biblioteka historikoa, XV. 13. 1, 2 eta 4
  11. DIODORO SIKULO: Biblioteka historika, XV. 13. 2-3
  12. HAMMOND, N. G. L. (1986). A History of Greece to 322 B.C. Oxford University Press. p. 479. ISBN 978-0-19-873095-8.
  13. A History of Greece to 322 B.C., by N. G. L. Hammond. ISBN 0-19-873095-0, 1986, page 470, "Sparta had the alliance of Thessaly, Macedonia, and Molossia in Epirus, which she had helped to stave off an Illyrian invasion. ..."
  14. DIODORO SIKULO: Biblioteka historika, XV. 13.1
  15. Diodorus Siculus, Library, Book 15.13.1, Fifteenth Book of Diodorus
  16. The Cambridge Ancient History, by John Boardman, ISBN 0-521-23348-8, 1923, page 428: "Bardyllis who seized power and set himself up as king of the Dardani"...."Forming an alliance with Dionysius tyrant of Syracuse he killed 15,000 Molossians"
  17. DIODORO SIKULO: Biblioteka historikoa, XV. 13. 3
  18. The Library of History of Diodorus Siculus, Book XV, Chapter 6. Loeb Classical Library (1935)
  19. On the Fortune of Alexander, Second Oration, Chapter 1. Loeb Classical Library (1935)
  20. 13. Chris Scarre, ed. (1999). The Seventy Wonders of the Ancient World. Thames and Hudson. pp. 210–211.

Ikus, gaineraAldatu