Hoplita Antzinako Greziako polis edo hiri-estatuetako hiritar-soldadua izan zen.[1] Izena (antzinako grezieraz: ὁπλίτης, hoplitēs) hoplonetik (ὅπλον, pluralean hopla, ὅπλα) dator, hau da, «armamentu gaia» edo «ekipamendua». Infanteria astuneko soldadua zen, gimneta (antzinako grezieraz: γυμνής, gumnếs) eta psilós (antzinako grezieraz: ψιλός) infanteria arinekoak ziren bitartean.

Hoplita bat

Soldadu mota hau ziurrenik K.a. VII. mendearen amaieran agertu zen. Hiriko milizia bat osatzen zuten eta lantzari gisa armatuak ziren. Armatzen eta mantentzen aski errazak ziren eta, gainera, armamentua ordain zezaketen. Antzinate klasikoko greziar ezagun ia guztiek hoplita gisa borrokatu zuten, haien artean filosofoak eta antzerkigileak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu