Campania
Campania[2] hegoaldeko Italiako eskualdea da, Tirreniar itsasoaren ertzean kokaturik dagoena. 13.590 km2 eremua du eta 2014an 5.869.029 zituen[1]. Biztanle-dentsitatea Italiako hirugarren handiena bada ere, ez dago Campaniako probintzia guztietan berdin banatua.
Campania | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatua | Italia |
Hiriburua | Napoli |
Probintziak | Avellino Benevento Caserta Napoli Salerno |
Udalerriak | 551 |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°54′38″N 14°55′14″E / 40.9106°N 14.9206°E |
Azalera | 13.590 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 5.869.029 biztanle (2014[1]) |
Dentsitatea | 430 bizt/km² |
www.regione.campania.it |
Orografia
aldatuKostaldeko lautaden artean (Napoli, Paestum) Vesuvio sumendia altxatzen da. Hegoaldean Sorrentoko penintsula dago. Barnealdea menditsua da (Matese, Cilento). Ibai nagusiak Garigliano, Volturno eta Sele dira.
Ekonomia
aldatuAbeltzaintza eta baso-ustiapena dira barnealdeko ekonomia-jarduera nagusiak. Apenino mendietako ordokia oso emankorra da: laboreak, fruta-arbolak, mahastiak, olibondoak eta barazkiak lantzen dira bertan. Italia hegoaldeko industria-eskualderik handiena da Campania: altzairugintza, ontziolak, petrolio-findegiak (Napoli eta Salernoko hirialdeetan, batez ere). Turismoak garrantzi handia du (Napoli, Vesuvio, Capri, Ponpeia, Herkulano eta Paestum).
Historia
aldatuOskoak eta ausoniarrak bizi ziren antzina herri hartan. K.a. VIII. mendetik aurrera Greziaren kolonia izan zen (Cumes, Paestum, Parthenope-Napoli, Pozzuoli hiriak sortu zituzten) eta etruriarrak nagusitu ziren ondoren (Herkulano eta Ponpeia hiriak hartu zituzten eta Capua sortu zuten). Samnitek konkistatu zuten K.a. V. mendean eta erromatarrek kolonizatu K.a. 300. urte aldera.
Erromatar Inperioa deuseztatu zenean, ostrogodoen, bizantziarren, lombardiarren eta normandiarren eskuetan egon zen. XII. mendetik aurrera, Campaniako historia Siziliako eta Napoliko erresumarekin lotua egon zen. 1860. urtetik aurrera, Italiako lurraldea izan da Campania.
Probintziak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Bilancio demografico Anno 2014 (dati provvisori). demo.istat.it 2015-06-06.
- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .