Ireki menu nagusia

Adriatikoa edo Itsaso Adriatikoa[1] Mediterraneoaren beso bat da, Italiar penintsula Balkanetako penintsulatik bereizten duena, eta Apeninoen mendilerroa Alpe Dinarikoen mendilerrotik. Hegoaldean Itsaso Jonikoarekin muga egiten du, bien arteko muga Otrantoko itsasartea delarik

Adriatikoa
Adriatic Sea.jpg
Datu orokorrak
Azalera 132.000 km²
Sakonera 1.233 m
Eponimoa Adria
Edvard Beneš
Petr Bezruč Itzuli
Geografia
Koordenatuak 42° 46′ 33″ N, 15° 25′ 34″ E / 42.775833°N,15.426111°E / 42.775833; 15.426111Koordenatuak: 42° 46′ 33″ N, 15° 25′ 34″ E / 42.775833°N,15.426111°E / 42.775833; 15.426111
Honen parte da Mediterraneoa
Hidrografia
Ur-emaileak

132.000 km2-ko azalera du, 200 km-ko zabalera maximoa (mendebaldetik ekialdera), eta 800 km-ko luzera maximoa (iparraldetik hegoaldera). Batez beste 240 metro sakon da, eta sakonera maximoa 1.222 metrokoa du.

Mendebaldeko itsasbazterrean Italia dago, eta ekialdekoan Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina, Montenegro eta Albania.

Portu nagusiak, garraiatutako tonen eta bidaiarien kopuruari dagokionez, Venezia, Split, Rijeka, Ancona, Bari, Brindisi, Ploče, Durres, Ravenna eta Trieste dira.

Bertan itsasoratzen dira Po, Soča (Isonzo), Krka, Neretva, Drin, Bojana eta Vjosë ibaiak.

Eduki-taula

Itsasbazterreko hiriakAldatu

ItaliaAldatu

Hegoaldetik iparraldera:

EsloveniaAldatu

KroaziaAldatu

Iparraldetik hegoaldera:

AlbaniaAldatu

UharteakAldatu

Kroaziako kostaldetik gertu daude uharterik handienak: Cres eta Krk (biek ala biek 406 km2 inguruko azalerarekin), Brač (hirugarren zabalena 396 km2rekin eta altuerari dagokionez altuena). Irla kroaziar guztien artean 47 daude populaturik modu iraunkorrean.

Guztira 1.300 uharte edo irla daude, horietatik 1.250 inguru Kroaziakoak. Hortik kanpo, 100 baino gehiagok osatzen dute Veneziako hiria eta inguruneak.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adriatikoa  
  1. Euskaltzaindia: 159. araua: Europako toponimia fisikoa, 2010-07-15.