Moloso txakurrak edo molosoideak txakur mota bat dira, indartsu itxurakoak eta oro har handiak: gihartsuak dira, masailezur sendoak, buru handia eta mutur laburra dauzkate.

Cal emprear gros no 'gran'
Pirinioetako mastina, moloso handi bat.

Zaintzarako babesle bikainak dira. Bere izena Molosiatik dator, antzinako Epiroko (Grezia) eskualde bat, non txakur handiak ezagunak ziren ardiak zaintzeko eta gerretan borrokatzeko. Horregatik, ezaugarri horiek dituzten txakurrei moloso edo molosoide deritze zinologiaren eremuan.

Historian, greziarren aurretik ere badaude testigantzak, Asiriar inperioaren garaikoak[1].

NFZren sailkapenean, nazioartean ezagututako arrazen artean, 2. taldea, molosoek eta erlazionatutako beste arraza batzuek osatzen dute. Molosoak, halaber, bi talde nagusitan bana daitezke, mendiko txakur eta mastinak batetik, eta dogoak bestetik. Sailkapenetan moloso guztiek ez dute izendapen ofiziala, baina arraza askok bai[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Ana, Galarraga Aiestaran. (2002-10-01). «Animalia-arrazak: gizakiak bideratutako hautespena» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  2. «Nomenclatura de las razas de la FCI» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).

Kanpo estekak aldatu